Arnas Aparatua: Atal, Funtzio eta Gaixotasunen Gida Osoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,1 KB

Arnas Aparatua

Gure zelulek oxigenoa behar dute. Oxigeno hori arnas aparatuaren bidez sartzen da organismora eta odolak garraiatzen du zelula guztietara. Oxigenoa beharrezkoa da mitokondrietan arnasketa zelularra egiteko eta zelulek energia lortzeko.

Zelulek arnasketa zelularrean sortutako karbono dioxidoa ere odolak garraiatzen du biriketaraino, eta arnasa botatzean kanporatzen dugu.

Arnas Aparatuaren Atalak eta Funtzioak

Arnasbideek eta birikek osatzen dute arnas aparatua:

  • Sudur-hobiak: Airea sartzeko bidea da. Sudur-mukosak estaltzen ditu.
  • Faringea: Digestio-hodiarekin lotuta dago. Hemen aurkitzen da epiglotisa. Janaria irenstean, epiglotisak laringea ixten du, janaria arnasbideetan sar ez dadin.
  • Laringea: Trakearekin lotuta dago. Hemen ahots-kordak aurkitzen dira.
  • Trakea: Kartilagozko eraztun irekiek inguratzen duten hodi elastikoa da. Toraxean bi adarretan banatzen da.
  • Bronkio-zuhaitza: Trakea bi bronkiotan banatzen da. Bronkioak bronkiolotan adarkatzen dira. Bronkioloak gero eta adar txikiagotan sakabanatzen dira, eta amaieran oso pareta finak dituzten zakuetan amaitzen dira: albeoloak. Bronkio-zuhaitza biriken barnean dago.
  • Birikak: Saihets-hezurrek babesten dituzten bi organo dira. Birikak oso irrigatuak daude. Pleura izeneko bi mintzek estaltzen dituzte, birikak babestuz. Pleuren artean pleura-likidoa dago. Abdomenetik diafragma izeneko muskuluak banatzen ditu.

Biriken Ezaugarriak

  • Bi birika daude: ezkerrekoa eta eskuinekoa.
  • Ezkerreko birika eskuinekoa baino txikiagoa da (bi lobulu ditu), eta eskuinekoak, ordea, hiru.
  • Biriketara birika-arteriek odola ekartzen dute (gutxi oxigenatutako odola) eta biriketatik birika-zainak ateratzen dira (oxigenatutako odola gorputz osora daramate).
  • Biriketetan odola oxigenatzen da eta karbono dioxidoa galtzen du. Biriketan albeolo izeneko zakuak pilatzen dira.

Arnas Aparatuaren Funtzio Nagusiak

Arnas aparatuaren funtzioak bi mugimendu nagusitan banatzen dira:

1. Birika-aireztapena (Arnasketa Mugimenduak)

Arnasa hartzeko eta botatzeko mugimenduak dira. Mugimendu horiek nahigabekoak dira, baina kontrolatzeko ahalmena badugu. Bi mugimendu existitzen dira:

  • Arnasgora (Inspirazioa): Kaxa torazikoa handitzen da. Saihetsarteko muskuluak uzkurtu eta diafragma jaisten da. Airea sartzen da.
  • Arnasbehera (Espirazioa): Kaxa torazikoa txikitzen da. Saihetsarteko muskuluak erlaxatu egiten dira eta diafragma igotzen da. Birikak bultzatuta geratzen dira. Airea ateratzen da.

2. Gas Trukea

Gas trukea birika-albeoloetan gertatzen da. Albeoloen paretak oso finak dira eta odol-kapilarrez inguratuta daude. Kontzentrazio-desberdintasuna dela eta, gasek kapilarren eta albeoloen paretak difusioz zeharkatzen dituzte.

Albeoloetara heltzen den odolak aireak baino CO₂ gehiago darama, eta aireak oxigeno kantitate handiagoa. Horregatik, odolak CO₂ galtzen du eta O₂ hartzen du.

Arnas Aparatuaren Gaixotasun Ohikoenak

  • Asma: Muki gehiegi sortzeagatik arnasbideak estutzen dira.
  • Errinitis alergikoa: Polenak edo akaroek eragiten dute. Mukiak jariatzen dira eta doministikuak egiten dira.
  • Pneumonia: Bakterioek edo birusek sortutako infekzioa da. Birikak mukiz betetzen dira eta mina sortzen da.
  • Biriketako minbizia: Tabakoa da eragile nagusia kasu gehienetan.
  • Gripea: Birusek eragiten duten infekzioa da. Giharretako mina, sukarra eta muki ugari izaten dira.

Ohitura Osasungarriak Arnas Aparatua Zaintzeko

  • Ez erre inoiz.
  • Ez usaindu produktu kimikorik.
  • Egin kirola egunero.
  • Etxea (eta klasea) aireztatu egunero.
  • Mantendu zure etxea garbi (hautsik gabe).
  • Ez egon kutsatutako lekuetan.