Iraitz Aparatua: Funtzioa, Atalak eta Gaixotasunak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,84 KB
Iraitz Aparatua
Iraizketa, zelula metabolismoan sortzen diren hondakinak kanporatzean datza. Iraizketa organo askok egiten dute:
- Gibela: bilirrubina izeneko hondakina kanporatzen du. Bilirrubina globulu gorrien hemoglobina degradatzen denean sortzen da.
- Izerdi-guruinak: hondakinak botatzen dituzte izerdian.
- Birikak: karbono dioxidoa botatzen dute.
- Iraitz-aparatua: zelulen hainbat hondakin kanporatzen ditu.
A. Iraitz Aparatuaren Atalak
- Ureterrak: giltzurrun bakoitzetik ateratzen diren hodiak dira. Giltzurrunek sortzen duten gernua gernu-maskurira bidaltzen dute.
- Gernu Maskuria: Poltsa honetan gernua pilatzen da atera arte.
- Uretra: Gernu-maskuriarekin lotutako hodi laburra da. Hodi honetatik gernua kanporatzen da. Gizonen uretra emakumeena baino luzeagoa da, zakila zeharkatzen baitu. Gainera, gizonen ugaltze-aparatuaren atala da.
- Giltzurrunak: organo hauek indaba-forma dute. Odola iragazten dute eta hondakinez gernua osatzen dute.
Giltzurrunen Atalak:
- Giltzurrun arteria: hemendik sartzen da odola giltzurrunera.
- Giltzurrun zaina: hemendik ateratzen da odola garbitu ondoren.
- Giltzurrun azala: kanpoko partea da.
- Giltzurrun-muina: Hemen giltzurrunen piramideak daude. Hauek sortutako gernua hartzen duten hodiak dira.
- Giltzurrun-pelbisa: Inbutu-forma duen barrunbea da.
B. Nefrona
Definizioa:
Giltzurrunaren unitate funtzionala da. Nefronetan ekoizten da gernua.
Atalak:
- 1. Glomerulua: odol kapilarren multzoa da.
- 2. Bowman-en kapsula: glomerulua inguratzen duen hodia da.
- 3. Hodi bihurgunetsu proximala: birxurgapena gertatzen da.
- 4. Henle-ren lakioa: U itxurako hodia da.
- 5. Hodi bihurgunetsu distala.
- 6. Hodi biltzailea: gernua biltzen duen hodia.
Funtzioa:
Nefronak gernua osatzen du odoletik garbitutako hondakinez eta urez. Hiru etapa ditu prozesu honek:
- 1. Iragazketa: Odola kapilarretatik glomerulura sartzen da. Iragazketa-prozesua gertatu ondoren, hondakinak odoletik Bowman-en kapsulara heltzen dira. Hondakinekin batera beste substantzia batzuk pasatzen dira, adibidez, ura, glukosa edo proteinak. Horrela, lehen gernua osatzen da.
- 2. Birxurgapena: Substantzia erabilgarriak (glukosa, proteinak, eta abar) berreskuratzen dira hodi bihurgunetsu proximaletik. Prozesu honi birxurgapena esaten zaio. Ura ere birxurgatzen da Henle-ren lakioan.
- 3. Jariatzea: Substantzia kaltegarri batzuk, adibidez medikamentu edo toxina batzuk iragazten dira hodi bihurgunetsu distalean. Sortutako gernua hodi kolektorera isurtzen da. Hemendik ureterrera joango da.
Marrazkia (klasean egingo dugu).
Iraitz Aparatuarekin Lotutako Gaixotasunak
- Zistitisa: Infekzio hau bakterioek eragiten dute. Maizago pixa egiteko beharra da.
- Giltzurrunetako gutxiegitasuna: Giltzurrunek txarto funtzionatzen dute eta ondorioz ezin daitezke hondakinak kanporatu.
- Giltzurrunetako harriak: gatzen kristalak sortzen dira giltzurrunetan eta min handia eragiten dute.
Iraitz Aparatuarekin Zerikusia duten Ohitura Osasungarriak
- Ur kantitate egokia edan. Bi litro egunero.
- Dieta zaindu: gatz gutxi jan eta errespetatu mantenugaien portzentajeak (%60 karbohidrato, %30 lipido eta %10 proteina).
- Higienea zaindu. Ez hartu medikamenturik zure kabuz.