Ziklo Zelularra, Mitosia eta Meiosia: Gida Osoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,14 KB
Ziklo zelularra eta interfasea
Ziklo zelularrak bi fase nagusi ditu: interfase zelularra eta zatiketa zelularra.
Interfase zelularra: G1, S eta G2 faseak
- G1: Zelula handitu egiten da, proteinak sortzen ditu, eta mitokondrioak zein organuluak bikoizten dira.
- S: DNAren sintesiaren etapa da, eta bikoizketa gertatzen da. Zentrioloak bikoiztu egiten dira animalia-zeluletan.
- G2: DNA ez bada ondo bikoizten, bertan bukatuko da zikloa.
Zatiketa zelularra: Mitosia eta zitozinesia
Zatiketa zelularrean bi prozesu bereizten dira: mitosia eta zitozinesia.
Mitosia eta bere faseak
Mitosian, zelula amak nukleoan duen materia zelula kumeen artean banatzen du. Zelula kumeek zelula amaren kromosoma kopuru bera jasotzen dute banaketa horretan.
- Profasea: Nukleoaren bilkina desgiten hasten da eta nukleoloak ageriko izateari uzten dio. Animalia-zelularen zitoplasman zentrioloak banantzen hasi eta zelulen poloetarantz joaten dira. Bi zentrioloen artean egitura tubularrak osatzen hasten dira, kromosomen mugimendua gidatzeko baliagarriak direnak. Multzo horri ardatz mitotikoa esaten zaio.
- Metafasea: Kromosomak zelularen erdialdean edo ekuatorean daude lerrokatuta, ekuatore-plaka eratuz. Kromosoma bakoitza ardatz mitotikoaren zuntzei lotuta dago zentromeroen bidez.
- Anafasea: Kromosomei lotutako ardatz mitotikoaren zuntzak laburtu egiten dira. Kromatida multzo bakoitza zelularen polo edo mutur baterantz mugitzen da. Mugimendua abiadura berean egiten da.
- Telofasea: Nukleoaren bilkina birsortzen da; bilkin horren zatiak kromosomen inguruan agertzen dira. Ondoren, zati horiek handituz eta elkartuz joango dira, nukleoaren bilkin osoa eratu arte. DNAren egitura kromosoma izatetik kromatina izatera pasatzen da, eta nukleoloa agertzen da nukleo bakoitzaren barnean.
Zitozinesia: Zitoplasmaren banaketa
Zitozinesian, zelula amak bi zati berdinetan banatu behar du materiala zelula kumeen artean.
- Animalia-zelulen zitozinesia: Zelularen erdialdea estutu egiten da barnealderantz, azkenean zitoplasma banatu arte.
- Landare-zelularen zitozinesia: Zitoplasma zatitu egiten da zelularen erdialdean agertzen hasten diren mintzezko xixku berezi batzuei esker.
Ugalketa motak: Asexualoa eta sexuala
Ugalketa asexualoa
Hurrenez hurren gertatzen diren zatiketen ondorioz, beste banako bat sortzen da, gurasoaren bezalakoa dena.
- Erdibitzea: Organismo zelulabakarren ugalketa-mekanismorik ohikoena da, bai zelula prokariotoena, bai zelula eukariotoena. Eukariotoek mitosiaren eta zitozinesiaren bidez gauzatzen dute zatiketa zelularra.
- Esporulazioa eta gemazioa: Hauek ere ugalketa asexual motak dira.
Ugalketa sexuala
Ugalketa sexualean bi zelula espezializatuk parte hartzen dute: gametoek. Kasu gehienetan bi dira gurasoak. Ernalketaren bidez, zelula berriak (ondoz ondoko zatiketa zelularren bidez) beste banako edo ondorengo bat sortuko du. Ondorengoak gurasoen antza badu ere, ez da haiek bezalakoa izango. Ugalketa sexuala aldagarritasun-iturria da, banakoen ezaugarriak aldatu egiten direlako gurasoengandik ondorengoetara igarotzean.
Gametoen sorrera: Meiosia
Meiosia deritzo kromosoma kopurua erditaratzeko aukera ematen duen prozesuari. Mitosian, bi zelula kumeek zelula amaren kromosoma kopuru bera dute. Meiosian, 2n kromosoma dituen zelula batetik abiatuta, ondoz ondoko bi zatiketa zelularren ondoren, 4 zelula sortzen dira, bakoitzak n kromosoma dituela.
- Meiosia: 1. zatiketa meiotikoan kromosoma homologoak banatzen dira; 2. zatiketa meiotikoan, kromatida ahizpak banatzen dira.
- Mitosia (alderaketa): Zatiketa bakarra da, eta kromatida ahizpak banatzen dira.