Polisakaridoak eta Gluzidoen Funtzioak: Egitura, Motak eta Adibideak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,2 KB
Polisakaridoak: Egitura eta Motak
Polisakarioak monosakaridoen polimeroak dira, non monosakarido ugari lotura glukosidikoen bidez elkartzen diren, kate luzeak sortuz hidrolisi prozesuaren bitartez. Hidrolisian, kondentsazio erreakzioa gertatzen da lotura eratzean, ur molekula bat askatuz. Ondoren, ura erantsiz, hidrolisia gertatzen da.
Homopolisakaridoak
Monomero mota bakarra dute. Adibidez, glukosaz soilik eraturiko kate luzeak.
- Almidoia: D-glukosazko kate luzeak. Landareek duten polisakaridorik garrantzitsuena da, etengabe produzitzen baitute. D-glukosaren 2 polimero ezberdinek eratzen dute:
- Amilosa: α-D-glukosaz eraturiko katea da, 1-4 lotura glikosidikoekin kateatuta (maltosa bezala). Kate hauek helize itxuran kiribiltzen dira.
- Amilopektina: Amilosa kateak ditu, baina zenbaitetan adarrak ateratzen zaizkio, 1-6 loturen bidez kate nagusira lotuz.
- Glukogenoa: Animalien almidoia da. Ornodunek gibelean eta giharretan metatzen dute, erretzen ez diren glukosa molekula solteak hara bideratzen baitira. Glukogenoa amilopektinaren antzekoa da, baina almidoia baino errazago deskonposatzen da; izan ere, almidoiaren amilosak egitura oso egonkorra du.
- Zelulosa (zuntza): Landare-zelulen paretak osatzen ditu, eta, beraz, Lurreko molekula organiko ugariena dela esaten da. β-glukosaren kate luzez eratuta dago. Zelulen paretetan, zelulosazko zenbait zuntz geruza jartzen dira, gurutzatuta, eta hori guztia beste polisakarido batzuek osatutako matrize batean kokatzen da. Zelulosaren hidrolisia gertatzeko, zelulasa entzima behar da. Belarjaleek eta intsektu batzuek digestio-hodian dituzten bakterio sinbiotikoei esker dute entzima hori. Horregatik, horiek bakarrik digeritu dezakete zelulosa, eta hortik glukosa erabili.
- Kitina: Animalia ornogabeen kanpoko eskeletoan aurkitzen da. N-azetil-D-glukosamina (1-4) loturen bidez kateatuta dago.
Heteropolisakaridoak
- Pektina: Galaktosa eta azido galakturonikoz osatuta dago, eta landareen zelula-hormen matrizean dago.
- Mureina: N-azetilglukosamina eta N-azetilmuranikoa elkartuz osatuta, bakterioen horma zelularra egituratzen dute.
- Azido hialuronikoa: Glikosaminoglikano mota bat da, labainkorra denez, animalien giltzaduretan (artikulazioetan) amortiguadore funtzioa betetzen du.
- Heparina: Ugaztunen antikoagulatzaile naturala da, odol-bildu txikiak (koaguluak) disolbatzen baititu.
Gluzidoen Funtzioak
- Energetikoa: Glukosa, fruktosa, galaktosa (arnasketa zelularrean energia-iturri), manosa (monosakaridoa), maltosa, laktosa, sakarosa (disakaridoak), almidoia, glukogenoa (polisakaridoak, homopolisakaridoak).
- Egiturazkoa: Erribosa (monosakaridoa, azido nukleikoen osagaia), zelulosa, kitina, mureina, azido hialuronikoa (heteropolisakaridoak).
- Metabolikoa/Fisiologikoa: Glizeraldehidoak, dihidroxiazetona, erribulosa (monosakaridoak), heparina (heteropolisakaridoa, funtzio fisiologikoa).
Omega 3 Gantz-azidoak
Omega 3 gantz-azidoak kate luzeko gantz-azido asegabeak dira, gutxienez bi lotura bikoitz dituztenak (bata 3-4 karbonoen artean). Garrantzitsuena azido linolenikoa da, beharrezkoa baita garunaren eta erdiko nerbio-sistemaren funtzionamendurako. Omega 3 gantz-azidoak arrain urdinean, intxaurretan eta zenbait oliotan aurki daitezke.
Esne batzuei koipe aseak kendu eta asegabeak gehitzen zaizkie, arrainetatik eratorritakoak. Odoleko triglizerido-mailetan eragiten dute, eta bihotzeko eta odol-zirkulazioko arazoak ekiditen laguntzen dute. Haurtzaroan, garunaren garapen egokian ere laguntzen dute. Urtze-puntu baxua dutenez, likidoak dira giro-tenperaturan. Beraz, odolean disolbatu eta odolak hobeto zirkulatzen du.
Oharra: Gurina gantz-azido asez osatuta dagoenez, zailago disolbatzen da odolean, eta, beraz, kolesterol altua izateko arriskua handiagoa da. Prozesu naturala da bere prestaketa. Hidrogenazioa gantz-azidoen lotura bikoitzak apurtzeko prozesua da, aseak bihurtzeko.