Zelula: Definizioa, Motak eta Osagai Nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 5 KB

Zelula: Definizioa, Motak eta Osagai Nagusiak

Bizidun guztiak zelulez osatuta gaude. Zelula izaki bizidunen barnean bizi-funtzioak betetzen dituen unitaterik txikiena da, eta zelula batek beste zelula batetik du jatorria.

Zelula Motak

Bi zelula mota nagusi bereizten dira:

  • Prokariotak: Nukleo definiturik ez dutenak.
  • Eukariotak: Nukleo definitua dutenak eta zitoplasma eta mintz zelularraz gain pareta zelularra izan dezaketenak (hauek landare-zelulak izango dira).

Zelularen Osagai Nagusiak

  1. Mintz Zelularra:
    • Egitura: Lipidoz eta proteinez osatutako geruza mehea.
    • Funtzioa: Kanpoko erasoetatik zelula babestea eta informazioa trukatzea.
  2. Zitoplasma:
    • Egitura: Mintz zelularraren eta mintz nuklearraren artean dagoen espazioa.
    • Funtzioa: Bertan gertatzen dira erreakzio kimiko gehienak.
  3. Hialoplasma:
    • Egitura: Zitoplasman dagoen likidoa.
    • Funtzioa: Organuluak suspentsioan mantentzea eta erreakzio kimikoak erraztea.
  4. Organuluak:
    • Egitura: Zelularen barnean dauden egitura solidoak.
    • Funtzioa: Zelula bizirik egotea ahalbidetzea, funtzio espezifikoak betez.
  5. Erribosomak:
    • Egitura: Proteinez eta azido nukleikoz osatuak.
    • Funtzioa: Proteinen sintesia.
  6. Besikulak:
    • Egitura: Golgi aparatuan jatorria duten zakutxoak.
    • Funtzioa: Substantziak metatu eta garraiatzea.
  7. Erretikulu Endoplasmatikoa (EE):
    • Egitura: Mintz nuklear eta mintz zelularraren artean dauden hodi eta zakuz osatua.
    • Erretikulu Endoplasmatiko Leuna (EEL): Ez du erribosomarik; lipidoak sintetizatzen ditu.
    • Erretikulu Endoplasmatiko Zimurtsua (EER): Erribosomak ditu; proteinak sintetizatzen ditu.
  8. Bakuoloak:
    • Egitura: Besikula antzeko zaku batzuk, landare-zeluletan handiak eta ugariak.
    • Funtzioa: Erreserba-materialaren eta hondakinen biltegia.
  9. Lisosomak:
    • Egitura: Entzimez beteriko besikulak.
    • Funtzioa: Molekulen digestioa.
  10. Golgi Aparatua:
    • Egitura: Zakuz osatutako organulua.
    • Funtzioa: Gluzidoak sintetizatzea eta molekulak metatzea.
  11. Mitokondrioak:
    • Egitura: Babarrun itxurako organulu luzea.
    • Funtzioa: Arnasketa zelularraren bitartez energia eskuratzea.
  12. Kloroplastoa:
    • Egitura: Soilik landare-zeluletan dago, kolore berdea du.
    • Funtzioa: Materia organikoaren sintesia (fotosintesia) egitea.
  13. Mikrotubuluak eta Zentrioloak:
    • Funtzioa: Zelularen zatiketan material genetikoa berdin elkarbanatzea.

Nukleoaren Osagaiak

  1. Mintz Nuklearra:
    • Egitura: Bikoitza eta zitoplasmarekin trukaketarako poro nuklearrak ditu.
    • Funtzioa: Material genetikoa isolatua mantentzea.
  2. Nukleoplasma:
    • Egitura: Hialoplasmaren antzeko fluido bat.
    • Funtzioa: Erreakzio kimikoak bertan gertatzea.
  3. Kromatina:
    • Egitura: ADNz eta proteinez osatua, kondentsatzean kromosomak osatzen ditu.
    • Funtzioa: Material genetikoaren gordailu eta garraiatzailea.
  4. Nukleoloa:
    • Egitura: Nukleo barneko eskualde kondentsatua, non ADNa dagoen.
    • Funtzioa: Erribosomak eratzea.

Landare Zelularen Ezaugarri Bereziak

Landare-zelulek mintz zelularraz gain pareta zelularra dute, bakuolo handi bat edo gehiago, nukleoa erditik desplazatua eta kloroplastoak dituzte, kolore berdekoak.

Zelularen Nutrizioa

Nutrizioa zelulak bizirauteko beharrezkoa duen materia eta energia eskuratzea da.

Nutrizio Autotrofoa

Zelulak nutriziorako beharrezkoa duen materia organikoa sortzen du.

Nutrizio Heterotrofoa

Materia organikoa zelulatik kanpotik hartu behar dute. Prozesuak hiru pausu ditu:

  1. Sartzea edo ingestioa: Elikagaiak zelulan sartzea.
  2. Digestioa: Elikagaiak zati txikiagoetan deskonposatzea.
  3. Xurgatzea: Bakuoloan pilatu eta zitoplasmara pasatu.