Descartes: Metodoa, Zalantza eta Substantziaren Teoria
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,85 KB
Descartesen Helburua eta Metodoa
1. Descartesen helburua: Ezagutza ziurra bilatzea
Ezagutza ziurra eta egonkorra bilatzea zen. Ordura arteko kultura filosofikoak ez zuen ezagutza hori bermatzen, eta berak zientziarengan konfiantza izatea eta zientziak ziurtasuna ematea nahi zuen.
2. Metodo Kartesiarraren lau arauak
Descartesek egia argia eta erraz bereizteko proposatzen duen metodoa Metodo Kartesiarra da. Lau arautan banatuta dago:
- Ebidentziaren araua: Egiazkotzat ezer ez hartzea, ebidenteki horrela dela ez badakigu. Hau da, argi ikusten ez bada.
- Azterketaren araua: Zailtasun bakoitza ahalik eta gehien sinplifikatzea.
- Sintesiaren araua: Pentsamenduak ordenaturik zuzentzea. Lehen zatitu duguna poliki-poliki konposatzea.
- Zerrendapen araua: Prozesu guztia aztertzea, ezer ahaztu ez dugula ziurtatzeko.
Ezagutza eta Zalantza Metodikoa
3. Egiazko ezagutza segurua
Egiazko ezagutza segurua gure arrazoimenaren bidez sortutako ezagutza bat da, inolako zalantzarik sortuko ez diguna.
4. Zalantza metodikoa
Tresna metodologiko bat zen, egiara hurbiltzeko metodo bat.
5. Zentzumenak eta Matematika
- Descartesek pentsatzen du zentzumenek engainatu egiten gaituztela.
- Matematika zalantza horietatik kanpo geratzen da, ez dituelako objektu sentigarriak lortzen eta ez dituelako zentzumenak erabiltzen.
6. Jainko engainatzailearen hipotesia
Descartesek pentsatzen zuen Jainkoak engainatu zezakeela, ez dakigulako egia denik berak mundu hau osatu duenik.
Lehen Egia: "Pentsatzen dut, beraz banaiz"
7. Cogito, ergo sum
"Pentsatzen dut, beraz banaiz" esamoldeak Descartesen lehen egia adierazten du. Zalantza guztiak aplikatu ondoren, zalantzak dituen subjektua existitzen dela ondorioztatu zuen. Hau zen lehen ebidentzia: pentsatzen duena existitzen da. Egia hori hartu zen ziurtasun-eredutzat.
Substantziaren Teoria
8. Substantziaren definizioa eta motak
Substantzia: Existitzeko bere burua baino behar ez duen gauza.
Descartesek hiru substantzia mota bereizi zituen:
- Substantzia Mugagabea: Jainkoa.
- Substantzia Mugatuak:
- Res Cogitans (Substantzia pentsalaria)
- Res Extensa (Substantzia hedatua)
Substantziek atributu bat dute (esentziaren bidez ezagutzen dena) eta moduak (substantzia nola ageri den adierazten duena).
Descartesek ondorioztatu zuen: "Pentsatzen duen substantzia bat naiz (res cogitans)". Pentsamendua substantzia horren atributua da, eta bere moduak hauek dira: maitatzea, pentsatzea, zalantza izatea, sentitzea, etab.