Filosofiaren Metodoak, Adarrak eta Jakintza Zientifikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,06 KB

Metodo Filosofikoak

1. Esperientzia eta Arrazoiaren Metodoa

Gizakia ezagutzarako dituen bi iturrietan (zentzumenetan eta arrazoimenean) oinarritzen da, errealitatearen maila sentikorra eta ulergarria atzemateko. Esperientzia fisikotik hasten da, eta ondoren, arrazoimenaren lanketaren bidez, errealitatearen eraikuntza, dinamismoa eta helburuak zein diren jakitera iristen da.

2. Enpirismoaren Metodoa

Ikuspegi enpiristan, ezagutza ororen jatorria eta balioa esperientzia sentikorrean dago. Indukzioa erabiltzen da, kasu partikularretatik ideia orokorrak ateratzeko. Zentzumenetatik datorren esperientziatik lortzen da jakintza.

3. Metodo Arrazionalista

Arrazionalismoan, ezagutza lortzeko orduan, arrazoiak du lehentasuna. Zentzumenetatik datorkiguna ere kontuan hartzen du, baina garrantzitsuena arrazoimena da, gure ezagutzei azken ziurtasuna ematen diena.

4. Metodo Transzendentala (Kant)

Kantek enpiristen eta arrazionalisten erdibidea proposatzen du. Enpiristei arrazoia eman zien, ezagutza zentzumenen informazioarekin hasten dela ziotenean. Bestalde, arrazionalistei arrazoia eman zien, gizakiok gugan a priori ditugun ideia, kontzeptu eta abarren bidez errealitatea antolatzen dugula.

5. Hizkuntza Azterketaren Metodoa

Adierazpen filosofiko ilunak eta zehazgabeak argitzea du helburu. Erabiltzen dugun hizkuntza aztertzea.

6. Metodo Hermeneutikoa

Metodo honen helburua eta zeregina idatzitakoa interpretatzea eta ulertzea da. Giza ekintzetara eta gertakizun historikoetara zabaltzen du interpretatzeko eta ulertzeko ahalegina. Idatzitakoa analizatzea, interpretatzea eta ulertzea da helburua.

Filosofiaren Adarrak (Jakintzak)

1. Filosofia Teorikoa

Errealitatearen ezagutzaz dihardu. Hemen kokatzen dira metafisika (fisikatik harago) eta, errealitatearen egitura adieraztean, ontologia (izatearen tratatua).

2. Filosofia Praktikoa

Filosofia praktikoak giza ekintzaz dihardu. Gizakiok zoriontsu izateko aukeratu behar dugunaz hausnartzen du. Horrela, etikaren, filosofia politikoaren eta zuzenbidearen bidez gidatzen da giza ekintza. Filosofia praktikoa nagusitu da. Filosofia praktikoaren nagusitasuna giza ekintzaren norabidean sortzen diren arazoei irtenbide egokia bilatzean datza.

Jakintza Zientifikoa

Filosofiak eta zientziak sorrera bera dute. Tales Miletokoa lehen filosofotzat hartzen da, baita lehen matematikaritzat ere. Filosofia eta zientzia arrazoizko jakintzak dira. Honela defini daiteke zientzia: Ezagutza objektiboak lortzeko arrazoizko prozedura multzoa.

Zientzien Sailkapena

  1. Zientzia Formalak

    Pentsamenduaren formaz edo egituraz dihardute. Proposamen bat baliagarritzat jotzeko, kontraesanik ez egotea eskatzen da. Esparru honetan, Logika eta Matematika kokatzen dira.

  2. Zientzia Enpirikoak

    Esperientzia materialaren munduaz dihardute. Zientzia mota horretako proposamenak koherenteak izan behar dira, eta haien edukiak bat etorri behar du esperientziaren edukiarekin.

    • a) Natur Zientziak

      Mundu naturalaz dihardute. Esperimentazioa da nagusi zientzia mota horretan.

    • b) Gizarte Zientziak

      Gizakiaren portaera, kultura, ezaugarriak eta abar aztertzen ditu.

Zientziaren Ezaugarriak

  1. Esperimentazioa

    Zientziak esperimentazioa erabiltzen du; filosofiak, ordea, ez du erabiltzen. Horrek ez du esan nahi filosofiak esperimentazioa kontuan hartzen ez duenik.

  2. Edukia: Errealitatearen Alderdi Zehatzak

    Zientzia bakoitzak errealitatearen alderdi zehatzak lantzen ditu. Filosofiak, aldiz, zientziaren adar guztiak globalizatu eta integratzeko asmoa du.

  3. Zientziak ez du bere burua zalantzan jartzen

    Zientzia ez da arduratzen bere jarduera propioaren oinarriari buruz hausnarketa egiteaz.

  4. Prozesu Naturalen Azalpena

    Zientziak prozesu naturalak gertatzeko moduari buruzko azalpenak ematen ditu. Zientzia ez da arduratzen jokatu behar dugun moduari buruz hausnarketa egiteaz.