XX. Mendeko Filosofiak: Hurbilketa Orokorra eta Korronte Nagusiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,54 KB
XX. Mendeko Filosofiei Hurbilketa Orokorra
XX. mendean korronte filosofiko ezberdinak sortu ziren. Guztiek ideia komun bat zuten: idealismo hegeliarraren aurkako jarrera. Etengabe galdetzen zuten filosofiaren funtzioa zein den eta zentzurik ba ote duen. Zientzia partikularren emantzipazio prozesuak krisia eragiten du filosofian. Emantzipazioa natur zientzietatik eta giza zientzietatik dator. Krisiak zientziari ere eragin zion. Logikaren bidez matematikaren oinarri berri bat bilatzea eragin zuen, bilaketa hori filosofia analitikoa bultzatuz.
XX. Mendeko Mugimendu Filosofiko Nagusiak
Husserlen Fenomenologia
Helburua filosofia zientzia zehatza gisa eraikitzea zen, matematika oinarritzat hartuta. Sorturiko metodo berriari ''metodo fenomenologikoa'' deitu zioten. Kontzientzia agertzen zaizkigun objektuen esentziaz jabetzen da intuizioz. Baina hori zientzia zehatz bihurtzeko, beharrezkoa da kontzientziari ebidentziaz agertzen ez zaion oro baztertzea; hori da ''murrizketa fenomenologikoa''. Husserlen filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko pentsamenduan, filosofian, psikologian, psikiatrian eta antropologian.
Existentzialismoa
Idealismoaren aurkakoa. Existentzialistek zioten idealismoak ez ziela gizakien benetako kezkei erantzuten, gizakia gauza abstraktua balitz bezala aztertzen zuelako eta ez zirelako arduratzen hezurreko gizaki zehatzen arazoekin. Existentzialismoaren gai nagusiak:
- Existentzia da funtsezkoena: gizabanakoaz, giza zehatzez eta eguneroko arazoez arduratzen da.
- Gizakiak ez dauka esentziarik: gizaki proiektu hutsa da, errealitate ireki eta zehaztugabea, ez du bere esentziak zehaztutako biderik edo bete beharreko legerik.
- Gizakia askea da: esentziarik ez izatean, gizakia erabat askea da.
- Bakardadea: gizakia bakarrik dago munduaren aurrean eta existentziaren aurrean, kanpoko inoren laguntzarik gabe.
- Bizitza zentzugabea da: gizakion bizitzak ez du zentzurik, ez dago kausarik ez helbururik.
Pentsalari existentzialista ezagunenak: Sartre, Heidegger, Camus, Simone de Beauvoir.
Mugimendu Analitikoa edo Hizkuntzaren Filosofia
Mugimendu analitikoa Britainia Handian eta AEBn garatu zen. Idealismo hegeliarraren aurka agertzen da. Mugimendu analitikoak uko egiten die espekulazio filosofikoari eta metafisikari, filosofiaren zeregina hizkuntzaren analisi logikoan zentratzen du. Hizkuntza naturalaren mugapenek eta bere erabileraren huts egiteek arazo filosofiko faltsuak sortzen dituzte, eta filosofiaren lana arazo faltsu horiek argitzea da. Ordezkari nagusiak: Frege, Russel, Moore, Wittgenstein.
Frankfurteko Eskola
Frankfurteko Unibertsitateko ''Gizarte Ikerketa Institutua''ren inguruan sorturiko pentsalari taldean osatu zen: Horkheimer, Adorno, Marcuse eta Habermas. Gizarte industrialak gizakiarengan eta kulturarengan utzitako ondorioei buruzko teoria kritikoa garatu zuten. Ilustrazioko arrazoimen askatzailearen aurkakoa den arrazionalitate tekniko-instrumental bat garatu dela gizarte postindustrialetan salatzen dute. Ilustrazioaren helburua gizakia askatzea eta justizian eta berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzea zen. Arrazionaltasun tekniko-instrumentalak helburu hori ahaztean, gizakiaren askatasun falta, deshumanizazioa eta alienazioa eragiten ditu.
Teoria kritiko honek Hegelen eta Marxen eragina du: mundua interpretatzekoan testuinguru soziala eta egitura ekonomikoak oso kontuan hartu behar dira. Pentsamendua ideologia bihurtzea saihestu behar da, pentsamendua gizarte eraldakuntzaren zerbitzura erabili behar da.