Aristotelesen teoria politikoa: gizatasuna eta erregimen politikoak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 12,38 KB

Politika Platon

ESTATU IDEALA GREKOEN ESTATUAREN KONTZEPZIOA. Platonek "Errepublikaren" 10 liburuetan eta "Legeak" eta "Politikoa" elkarrizketetan garatzen du Estatu hobezinaren bere kontzepzioa. Platonen ustez, greko guztienaz bezala, gizakia soziala da berez. Norbera hobezin estatu hobezinean baino ezin da biburtu, eta alderantziz, estatu bat hobezina izango da bere hiritarrak birtutetsuak diren heinean. ESTATUA ORGANISMO BEZALA. Platonek hiri-estatu grekoaz ari zela kontutan hartuz, gizaorganismo handi bat kontsideratzen zuen. Arimaren parte bakoitzak estatua osatzen duten klase sozialetan bere


korrespondentzia dauka: -Arima arrazionalari gobernariak (filosofoak) dagozkio. -Suminezko arimari, gudari eta soldaduak.

Filosofoen bertutea jakintza edo zuhurtzia denez, gobernurako egokienak dira. Soldaduen birtutea indarra izanik, hiria defendatu behar dute. Artisauen birtutea neurritasuna izanez, bizitzeko bitarteak ekoizten dituzte. JUSTIZIA HIRU KLASEEN ANTOLAKETA BEZALA. Justizia Estatu hobezinaren baldintza eta helburu gorena da. Justizia hiriaren bertutea da. Gizakiarengan justizia arimaren parteen arteko oreka baldin bada, hirian hiru klase sozialek beren betebeharrak errespetatzean datza. Errege-filosofoaren irudia interesgarria da. Filosofoek gobernatu behar dute Ideien mundutik eta balore gorenetatik gertu daudelako. Horretxegatik, Ongia eta justizia besteek baino hobeto ezagutzen dute. KOMUNISMO PLATONIKOA. Platonen estatu idealean guztien ongia interes partikularren gainean legoke. Hori dela eta, filosofoek ez lukete propietate pribaturik ezta senar-emazte edo semealabarik ere. Beren helburu gorena ahalik eta gehien jakitea litzateke ongi gobernatzearren. Soldaduek ez lukete familiarik, ezta propietate pribaturik ere; baina, sexu-harremanak eta seme-alabak eduki litzakete beren artean (emakume soldaduak baileudeke). Seme-alaba horiek estatuak heztuko lituzke eta beren gurasoak nortzuk ziren inoiz ere ez lekikete. Artisauek familia eta propietateak eduki litzakete, baina mugatuak eta estatuaren kontrolpean. Estatu mota horretan, onenek bakarrik leukakete botere politikoa. Platonen iritziz, gizonek eta ema kumeek eskubide berak dituzte bizitzaren eremu guztietan. GOBERNU MOTAK. Platonek bost gobernu motak desberdintzen zituen. Hauexek ditugu onenetik txarrenera: -Monarkia edo aristokrazia. Onenen gobernua da. -Timokrazia. Militarren gobernua da. -Oligarkia. Gutxiengo batek gehiengoa zapaltzen du, azken horiek nekatu eta gobernua hartu arte.

Politika Aristoteles

Teoria politikoa: gizatasuna eta erregimen politikoak Gizartea antolatzeko erari dagokionez ere zenbait desberdintasun aipa daitezke. Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu, elkartu egin behar du nahitaez; hau da, elkartu behar du eta perfekzioa gizaki bezala garatzeko ondo antolaturiko gizarte batean bizi behar du. Gizakia animalia politikoa da, eta gizatiarrenak ez direnak soilik bizi daitezke gizarterik gabe. Animaliak edo jainkojainkosak bakarrik bizi daitezke gizartetik kanpo. Elkarterik berezkoena eta lehenengoa familia da, gero familiaz osatutako elkartea den auzoa, eta azkenik, hiria. Beraz, familiak bere garrantzia du, eta ez da oztopo. Estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten ditu: zuzenak eta okerrak. Zuzenak dira guztien ongia bilatzen dutenak eta okerrak dira gobernuan dauden interesak baino babesten ez dituztenak. Zuzenen artean, monarkia, aristokrazia eta errepublika aipatzen ditu. Bestetik, gobernatzeko era zuzen bakoitza ustel daiteke: monarkia usteltzen denean, tirania bihurtzen da; aristokrazia usteltzen denean, oligarkia, eta errepublika usteltzen denean, demagogia (demokrazia erradikala). Sistemarik onena da gehiengo erdiko klase batek ezartzen baditu jokaera-ereduak: errepublika. Politikan aritzen direnak ezin dira oso aberatsak izan, ezta pobreak ere; gutxieneko ondasunak eduki behar dituzte, denbora librea eduki eta horrela politikan jardun ahal izateko. Gauzak horrela, Aristotelesek ez dio egingarri irizten jabetza pribatua desagertzeari, Platonek proposatzen zuen moduan. Hiritar guztiek parte har dezakete polisaren erakundeetan merezimendua (bertutea) kontuan hartuta, eta ez beste irizpide batzuen arabera, adibidez, dirua eta ondasuna oligarkian eta berdintasuna demokrazian. Hala ere, gogoratu behar da Aristotelesen ustez hiriko biztanle guztiak ez direla hiritarrak: esklabotza naturala eta onartu beharrekoa da, eta aldi berean, ezinbestekoa da estatua antolatzeko. Ohiturak eta bertute onak erabiliz bihurtzen gara bertutetsu, eta horretarako esperientzia oso garrantzitsua da. Ekintzak behin eta berriro errepikatuz eskuratzen dira ohiturak. Bertute etikoen artean justizia sartzen du Aristotelesek, baina bi filosofoek ez dute era berean ulertzen justizia. Aristotelesen justizia-kontzeptuak kontuan hartzen ditu legezkotasuna eta merezimendua. Legezkotasunak legeak esandakoaren arabera bizitzea esn nahi du; merezimenduak, hiritar guztiei tratu berdina ematea, merezi dutenaren arabera.

Bi munduak

Dialektika ideiak sistematikoki ulertzeko modu bakarra da. Beste ezagutza gehienak modu sentikorrean oinarriturik daude, mundu herri egokitzen zaizkion gaietan ustez aritzen da.

Gainerakoak, geometria eta anbekuale ideiekin erlaziioa dute, ideia izan nahi dute baina ez dira. Ezagutzaren abiapuntua mundu sentikkorrean dagoenean da ondorioa eta bitartekoa (ideien mundura iristeko bidea eta ideien munda) ez jakina denean arlo horiei ezin zaie zientzia deitu Platonen ustez.

Dialiktika: Platonen ustez ezagutzara iristeko, goranzko bidea ideien sinapsotik abtraktuenerainoko bidea da eta filosofo batek ikasi behar duen azkena. Ideien mundurako beste hori bide daude: erreminiszientzia, arimak gorputzean sartu baino lehen ideiak ikasi ditu eta gorputzean sartzerakoan aztu zaizkio beraz ikastea gogoratzen da. Maitasuna edo edertasuna, lehenengo maitearen gorputza maitatzen da, gero gorputz eder guztiak, andoren arimaren edertasuna, gero legeen eta justiziaren edertasuna, gero zientziaren  edertasuna, eta azkenikedertasun bera. Katarsia: "Fedon" elkarrizketan filosofia katarsi edo purifikazio bezala eta heriotzarako prestakuntza bezala agertzen zaigu. Filosofoak Ideien so egite hobezina hil ondoren baino ez duela lortuko badaki. Hori dela eta, mundu honetan dagoen bitartean Ideiak gogoratu eta gorputzaren lokarrietatik askatu eta purifikatu egin behar da. Modu horretan, bere burua gorputza abandonatuko duen momenturako prestatzen du. Benetako filosofoak ez dio heriotzari beldurrik, honek Ideiak berriz ikustea ahalbideratuko dio eta.

Zientzia: Platonen ustez zientzia ideiak ezagutzen diren azken ezagutza maila da. Adimenaren partea da. Ezagutza mailak objetuaren araberakoak dira, objetua sentikorra denean ustea da eta bi mota daude irudimena, objetu sentikorraren  irudia dakigunean eta sismoa objetu sentikorra bera ezagutzen dugunean. Hurrengo maila pentsamendua da hau kontzeptu abstraktoak eragozten digunean da eta hau eta zientzia adimenaren parte dira

Sofistak

Sofisten agerpena pertsiarren aurkako garaipenaren garai berean gertatu zen. Pertsiaren kontrako gerlan irabazi ahal izateko grekoek elkartu behar izan zuten, "Liga Panelenikoa" sortuz. Era horretan, hiri grekoak burujabeak izan arren, batasunaren kontzeptura iritsi ziren, grekotasunaren kontzeptura hain zuzen. Bolada hartan Atenaseko demokrazia eta Periklesen gobernua azaldu ziren. Demokraziak pertsuasioaren artea bultzatzen zuen. Sofistak erretorika maisuak ziren. Klase gorenei erretorika irakasten zieten eta beren zerbitzuengatik asko kobratzen zuten. Euren ahalmena frogatzeko erakusketak egiten zituzten maiz. Haietan gauza bat eta kontrakoa frogatzen zuten. Normalean, beste kulturekin eta atzerritarrekin harremanak izaten zituzten. Horrek lege absoluturik ez zegoela mantentzera eraman zituen, lege guztiak erlatiboak izango lirateke beren ustetan. Sofistak ez ziren naturaz arduratzen, gizakien eta hirien asuntoak axola zitzaizkien gehienbat. Sofistarik garrantzitsuena Protagoras izan zen. Bere ideia nagusiak hauexek ziren: -Erlatibismo epistemologikoa. “Gauza guztiak agertzen zaizkidan bezalakoak dira niretzat. Eta agertzen zaizkidan bezalakoak dira zuretzat; zu gizona zaren heinean neu ere gizona nauzulako”. “Gizakia gauza ororen neurria da”. -Agnostizismoa. Protagorasek jainkoen existentziaz eta nolakoak diren ezin dela jakin uste zuen.-Erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna. “Mazedonioek neskak maitatuak izan behar direla eta ezkondu aurretik gizon batekin oheratzea onesten dute, baina gaizki iruditzen zaie ezkondu ondoren gauza bera egiten badute. Grekoen aburuz, bi gauza horiek itsusiak dira. Masogetek beren senideen gorpuak zatitzen dituzte eta jaten dituzte, seme-alaben gorputzak gurasoentzako zerraldorik politenak direlakoan; baina, norbaitek Grezian horixe egingo balu, zapuztua eta hiltzera kondenatua izango litzateke ekintza mespretxagarria egiteagatik”. Protagorasen ustez, beraz, legea alda daiteke, ez da sakratua, eta bere helburua pedagogikoa da. Horrexegatik jakintsuenek aldatua izan dadila proposatu zuen. Azkenik, hiri bakoitzaren legeen aurreko errespetua defendatzen zuen. Beste sofista garrantzitsua Gorgias zen. Hala ere, bere liburu baten hiru zatien tituluak besterik ez da kontserbatzen. Ez dakigu titulu horiek bere ideiak egiatan azaltzen dituzten edo erretorika besterik ez diren. Tituluak hauek dira: "Ez da ezer existitzen", "Zerbait existitzen bada, ezin da ezagutu" eta "Zerbait ezagutuko balitz, komunikaezina izango litzateke" Gorgiasek hori benetan uste izan balu, Protagorasen ezagutzari buruzko teoriak azken punturaino zeramatzakeen eta ezagutzaren balioa ukatuko zukeen pentsaerari zein hizkuntzari dagokienez. Bigarren mailako sofistek (Hipias, Antifonte, Kalikles eta beste batzuek) legearen erlatibismo kulturala bere azken ondorioetaraino eraman zuten. Legea pribatuan ez zela bete behar proposatzen zuten. Legeak ia beti gizakiaren izaeraren aurkakoak zirela mantentzen zuten. "Physis" eta "Nomos" kontrajarriak zirela zioten, physisak plazera eta erabilgarritasuna eskatzen baititu. Sofisten garrantzia ezagutza, legeak eta ohiturei buruzko lehenbiziko hausnarketa egitean datza, erlatibismo kulturala gaur egunean modan dagoela esan bagenezake ere.