Gizartearen Antolaketa eta Politika: Teoria eta Kontzeptuak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,15 KB

Gizarte Motak eta Antolaketa Politikoa Historian Zehar

Historian zehar, gizakiak hainbat gizarte motetan antolatu izan dira. Atzera begiratuz gero, antolaketa tribala, esklabismoa, feudalismoa eta gaur egungo gure sistema aurki ditzakegu, estatu nazionalez osatuta dagoena.

Aristotelesen Politika Ikuspegia

Aristotelesen ikuspegia deskriptiboa da gehienbat, praktikan gizartea antolatzeko zer eredu dauden azaltzeaz arduratzen baita nagusiki (Platonena arau-emailea da).

Gobernu Bidegabeak Aristotelesen Ustez

Gobernu bidegabeak, on partikularraz bakarrik arduratzen diren gobernu moduak dira, boterea ez baitute denen onurarako erabiltzen, gutxi batzuen mesederako baizik.

  • Monarkia → Tirania
  • Aristokrazia → Oligarkia
  • Demokrazia → Demagogia

Gobernu Bidezkoak

Hiru gobernu modu izan daitezke bidezkoak:

  • Monarkia: Agintea gizabanako bakar baten gain dagoenean.
  • Aristokrazia: Zenbait lagunen eskuetan dagoenean gobernua.
  • Demokrazia: Boterea herriarena denean.

Hiru egoera horietan, boterea erabiltzeko modua bidezkoa da, guztien ona lortzea baita helburua.

Dena den, gerta daiteke gobernu modu horiek okerbidea hartzea, guztien ona lortzen saiatu beharrean, on partikularra bihurtzen badute helburu. Monarkia okerbideratzen denean, erregea bere onuraz arduratzen hasten delako, herriaren ona lortzen saiatu beharrean, tirania agertzen da orduan. Aristokrazia gaiztotu eta gobernuak taldekoen interesen alde baizik jokatzen duenean, oligarkia agertzen da. Eta demagogia, berriz, sistema demokratiko ustel baten emaitza da, gehiengoek nagusikeriaz jokatu eta gutxiengoak errespetatzen ez dituztenekoa.

Utopia eta Distopia

Zer da Utopia bat?

Utopia deritzo antolaketaren aldetik ereduzko gizarte ideal batez osatuta dagoen mundu baten deskribapenari.

Tomas Mororen "Utopia"

Morok, Utopia izeneko lanean, uharte irudizko bat deskribatzen du. Berdintasunez antolatuta dago gizartea, denen zoriona bermatzeko, eta bizitzeko behar duten guztia dute denek, baina propietate pribaturik ez da uhartean, eta, beraz, ez du inork besteen ondasunez jabetzeko irrikarik. Erlijioari dagokionez, Morok deskribatutako gizartea tolerantea da, errespetuzkoa, eta horrek erraztu egiten du uhartean bizi direnek, iritzi berekoak ez izan arren, elkarrekin bakean bizitzea.

Izugarrizko aldea dago Morok deskribatutako bizikidetza modu ideal horren eta benetan ditugun gizarteen artean, egiazkoek hainbeste akats larri baitituzte.

Zer da Distopia bat?

Antolaketaren aldetik, gizarte ideal bat erakutsi ordez, gure bizikidetza zer nolako amesgaizto bihurtu daitekeen azaltzen du distopia batek.

Adibide Ezagunak

Distopia ezagunenen artean, lau eleberri hauek nabarmenduko genituzke:

  • Bai mundu berria, Aldous Huxleyrena
  • 1984, George Orwellena

Teoria Kontraktualista

Filosofo hauen esanetan, gizartea akordio edo hitzarmen batean oinarritzen da.

Gizarte Zibila

Estatuek berebiziko garrantzia dute mundu modernoaren antolaketa politikoan, baina horrek ez digu ahantzarazi behar bai gizabanakoek eta bai elkarteek zeregin garrantzitsua dutela gure gizartean.

Hainbat gizabanakok eta taldek, estatuaren mendeko zuzenean izan gabe ere, gizartekideak elkarrengana batzen eta gure arteko bizikidetza antolatzen laguntzen dute, beren jardunaren bidez. Horien multzoari, gizabanako eta talde horiek osatzen dutenari, gizarte zibila esaten zaio.

Era askotako erakundeak hartzen ditu barne gizarte zibilak, denak borondatezkoak: auzo-elkarteak, sindikatuak, erlijio bereko fededunen kongregazioak, boluntariotzako erakundeak, aisialdiko jardueretako elkarteak, etab.

Liberalismoa eta Botere Banaketa

Pentsalari liberalek estatua instituzio tiraniko bat bihur zedin eragotzi nahi zuten kosta ahala kosta. Halakorik sekula ez gertatzeko, gizabanako guztiek bete behar dituzte legeak, edozein dela ere norberaren gizarte-maila. Horrela antolatuta dagoen sistema politiko orok legearen inperioa du ezaugarri, legeek agintzen baitute zer egin behar den, eta ez pertsona batek. Mekanismo hori botere-banaketa da.

Anarkismoa

Estatuak gizabanakoak zapaltzen dituela kritikatzen du anarkismoak, eta gizartea inolako estatu-egiturarik gabe antolatu beharraren alde egiten du.

Postulatu anarkisten arabera, estatuak gizabanakoak menderatzen ditu, haien askatasuna mugatzen du eta nork bere burua garatzeko aukerak itotzen ditu. Estatua abolitutakoan, jada ez da izango hertsadurarik, ez espetxerik, ez poliziarik, ez armadarik. Instituzio errepresibo horiek ez dira jada beharrezkoak izango.

Totalitarismoa

Erregimen totalitario deritzen sistema politikoetan, estatuak botere mugagabea du bizitzako eremu guztien gain, eta ez du errespetatzen gizabanakoen askatasuna.

Adibideak

Alemaniako nazismoa eta Sobietar Batasuneko estalinismoa botere modu totalitarioan erabili izan duten sistema politikoen bi adibide dira.

Demokrazia

Sistema politiko demokratiko batean, boterea herriaren esku dago. Demokrazia hitza grezierazko bi terminoetatik dator: demos (herria) eta kratos (boterea). Izan ere, gobernu modu demokratikoa Greziako Atenas hirian hartu zuten aurrenekoz. Garapen maila gorena K.a. V. mendearen inguruan lortu zuen.

Hauek ezin zuten parte hartu: kanpotarrak, esklaboak eta emakumeak.

Sufragio Unibertsala eta Sufragismoa

Sufragio unibertsala adinez nagusiak diren gizon-emakume guztiei onartzen zaien botoa emateko eskubidea da.

Sufragismoa emakumeen botoa eskatzen duen mugimendua da. 1931. urtean lortu zen eskubide hau (emakumeak bozkatzeko eskubidea) Espainian.