Zer da zoriontasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB

Eudemonismo, epikureismo, estoizismo eta zinismoan zoriontasuna lortzea da Xedea


EUDEMONISMOA  *Eudemonia= zoriontasuna

Aristotelesek, mendebaldeko filosofiaren pentsalaririk handienetakoak, sortu zuen. Zoriontasunaren etikan aurresuposatu zuen gizaki guztiok jarraitzen dugun ongi Gorena zoriontasuna dela.

Gizaki zoriontsua da bere esentzia ahalik eta modu perfektuenean garatzen Dituenean: hau da, gizaki bezala errealizatzen denean. Elikatzea, ugaltzea eta Haztea izaki guztion jarduerak dira. Beste jarduera batzuk, mugitzeko Gaitasuna, sentitzeko edo ikastekoa, animaliekin partekatzen ditugu. Pentsatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna da bakar-bakarrik gizakien jarduera Propioa. Hortaz, gure bizitza zenbat eta arrazionalagoa izan, orduan eta hobeak Eta zoriontsuagoak izango gara.

HEDONISMOA=EPIKUREISMOA

Epikuro pentsalari greziarrak sortu zuen. Teoria honen arabera, ongi gorena Eta zoriontasunera eramango gaituen hori, plazera (hedone) da. Plazera Maximizatzea eta mina minimizatzea da gure bizitzako lehentasunezko helburua.

Pertsona jakituna da, hain zuzen ere, kalkulua egiten dakiena, badaki zein Plazeri esan baietz eta noraino, eta zein sufrimendu baztertu edo onartu komeni Zaionaren arabera.

ESTOIZISMOA

Zenonek sortu zuen. Arrakasta handia izan zuten mende geroago: Seneka eta Marko Aurelio.

Estoikoen arabera, unibertsoa eta bertan gertatzen den guztia lege, Printzipio edo arrazoi unibertsal batek arautua da. Dena dago lege horren mende Eta lege horrek kontrolatzen du dena.

Gizakiak naturaren beharren mende egon behar du. Patuaren onarpen horrek Garamatza ideal etikora, lasaitasunera eta baretasunean egotera.

ZINISMOA

Lege, balore eta konbentzio guztiak inposatuta daude, haiekin apurtu behar Dugu, estadio naturalera bueltatu. Balioa daukan gauza bakarra natura da. Filosofoa: Diogenes.

ETIKA UTILITARISTA

Teoria etiko honen ordezkari nagusia Jeremías Bentham da.

Doktrina honen arabera gure jokabidea baliagarritasun-printzipioak Edo gehienen interesak arautu behar dute, hau da, gauza bat ona izateko, Gizaki guztiontzat izan behar du ona. Hortik dator printzipio utilitarista: Ekintza bat ona da ahalik eta pertsona gehienei ahalik eta zoriontasun handiena Sortzen dienean.



EXISTENTZIALISMOA



Jean Paul Sartre ordezkari nagusia Zen.
Etika honek dio gizakia izaki askea dela, proiektu ireki bat, bizitzan zereginak Duena. Gizakia aske izatera kondenatua dago.
Gizakia proiektu Indibiduala eraikitzen saiatzen da, egin behar duena aldez aurretik argitzen Lagunduko dioten baliorik eta ideiarik izan gabe.
(Simone de Beauvoir, Ortega y Gasset)






Entradas relacionadas: