XIX. Mendeko Langile Mugimendua: Anarkismoa eta Marxismoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,98 KB
Anarkismoa
Anarkismoa liberalismoaren eta klase gizartearen kontrako erantzun muturrekoena izan zen. Anarkismoaren teorilari nagusiak Mikhail Bakunin eta Piotr Kropotkin izan ziren. Estatu liberala eta gizarte berrian sortutako taldeak gogor eraso zituzten. Anarkistek klase burgesaren nagusitasuna ahalbidetzen zuten elementu guztiak erasotzea proposatu zuten: estatua suntsitzea edozein baliabide erabiliz, baita indarkeria ere. Erakunde eta alderdi politikoen bidea baztertzen zuten. Agintaritza eta jabetza pribatua ere baztertzen zituzten.
Marxismoa
Marxismoaren teorilari nagusiak Karl Marx eta Friedrich Engels izan ziren. Teoria sozialista berria garatu zuten, eta bertan kapitalismoaren kontraesanak aztertzen ziren. Langileen alderdietan erabili zen mugimendua izan zen, eta honetan oinarritutako hainbat ideologia garatu ziren. Alderdi Komunistaren Manifestuan ideia nagusiak agertu ziren. Nazio guztietako langileek proletarioen alderdietan antolatu behar zirela esaten zuten. Ekonomiak garrantzi handia zuen. Marxisten ustez, zapalduen klasearen ezaugarriak honako hauek ziren:
- Ez zuten inolako jabetzarik.
- Euren lanaren indarra erabiltzen zuten.
Gizarte industrialean, kapitalistak langilearen lanaren emaitzaren zati bat beretzat hartzen zuen; honi plusbalia deitu zitzaion. Plusbaliari esker, kapitalistak aberastu egin ziren eta proletarioak pobretu egin ziren.
Lehen Internazionala (1864)
Lehen Internazionala 1864. urtean Londresen sortu zen. Marxek garrantzi handia izan zuen, berak idatzi baitzituen Lehen Internazionaleko hasierako manifestua eta estatutuak. Langileen elkarteek eta langileentzat sortutako tresna zen, langileen emantzipazio ekonomikoa lortzeko. Langile klaseak gizarte mailako hobekuntza eta botere politikoa lortzeko borrokan betetzen zuen funtzioa nabarmendu zen.
Zatiketak: Bakunin eta Marx
Lehen Internazionalean zatiketak egon ziren, batez ere Bakunin eta Marxen artean:
- Bakuninek borroka politikoa deuseztatzen zuen. Herriaren altxamendu bat egongo zela esaten zuen, eta honek estatua suntsituko zuela eta gizarteko berdintasuna defendatuko zuela.
- Marxek, berriz, langileen elkarteek eta langileen alderdiek bizitza politikoan parte hartu behar zutela esaten zuen, gizarteko erreformak ezartzeko eta gizarte kapitalista eraldatzeko.
Eztabaidaren bukaeran, anarkistak bota egin zituzten 1872an.
Parisko Komuna (1871)
Parisko Komuna langileez osatutako udal gobernua izan zen. Hiru hilabetez iraun zuen, Frantziak eta Alemaniak borrokatu ondoren utzi zuten botere hutsunea aprobetxatuz. Altxamendu iraultzaile baten ondoren, demokratek nahiz sozialistek hartu zuten parte. Barne batasun faltaren, iraupen laburraren eta Hirugarren Errepublikaren zapalkuntza gogorraren ondorioz, ahalegin politiko iraultzaile honek porrot egin zuen.
Bigarren Internazionala (1889)
Bigarren Internazionala Parisko kongresuan egin zen, 1889an. Batasun ideologiko handia izan zen Bigarren Internazionalean: marxismoarekin lotutako nazio guztietako alderdiak eta sindikatuak bildu ziren bertan, eta anarkistak bota egin zituzten. Egitura askoz ere irekiagoa zen: urtero bilerak antolatu zituzten eta zuzendaritza iraunkorra zen.
Desadostasunak eta Korronteak
Laster agertu ziren desadostasunak. Errebisionistek eta iraultzaileek marxismoari buruz egin zituzten hainbat interpretazioengatik:
- Errebisionistek gizartearen aldaketa graduala nahi zuten, eta horretarako demokrazia erabili behar zela uste zuten.
- Bestalde, iraultzaileek bat-bateko aldaketa nahi zuten, proletarioen diktaduraren bidez.
Azkenean, alde batetik, bide parlamentarioa defendatzen zuten sozialdemokratak zeuden, eta bestetik, bide iraultzailea defendatzen zuten komunistak.