Industria Iraultza eta Euskal Herriko Industrializazioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,54 KB
Industrializazioaren Faktoreak
Industrializazioa Ingalaterran gertatu zen, eta honako faktore hauek bultzatu zuten:
- Nekazaritzaren garapenetik lortutako dirutzak industrian inbertitu ziren.
- Nekazaritzatik alde egitean, hirietan eskulan ugari agertu zen, eta jendea lantegietan hasi zen lanean.
- Nekazariek soberakin gehiago zituzten eta industriako produktuak eskatzen zituzten: siderurgikoak eta ehungintzakoak.
- Aro Modernoan, Ingalaterra (Londres) munduko merkataritza eta itsas potentzia nagusi bihurtu zen.
- Metatutako kapitala, ehunak salduz, industriaren sektorea bultzatzeko erabili zuten.
- Britainia Handiak lehengai eta energia-iturri ugari zituen, burdina eta ikatza, besteak beste.
- Ingalaterrak ibai-komunikabide onak zituen.
- Gerra askotan hartu zuen parte, baina horrexegatik gutxi garatu ziren lurralde ingelesean.
Industria Sektorearen Ezaugarriak
Definizioa: Europako ekonomian XVIII. eta XIX. mendeen artean gertatutako aldaketa azkar eta bortitzen multzoari Industria Iraultza esaten zaio.
Oinarrizko Aldaketak
- Industrian berrikuntza teknologikoak aplikatzen hasi ziren.
- Lana antolatzeko modu berriak asmatu zituzten.
- Energia-iturri berriak erabiltzen hasi ziren, esaterako ikatza.
Ondorioak
- Mendebaldeko munduan gizarte industrialak indarra hartu zuen.
- Asmakuntza berriak garraioaren munduan aplikatu ziren.
Ehungintza Sektorearen Ezaugarriak
Ehungintza sektoreak sartu zituen lehen berrikuntza teknologikoak. Lanaren mekanizazioak produkzioa izugarri handitu zuen. Europa eta kolonietako merkatuak kontrolatu zituzten. Prozesu teknologikoa Industria Iraultza sustatu zuten elementuetako bat izan zen, eta ingelesek garatu zuten. Lurrun-makina oinarrizko lorpena izan zen.
Industrializazioa Euskal Herrian
Bizkaian XIX. mendearen azken laurdenean hasi zen, Gipuzkoan 1900etik aurrera; Nafarroa eta Araban 1960an hasi zen. Hasiera batean, Bizkaian, siderurgia modernoa ez zen garatu, nahiz eta Erdi Arotik aurrera arrakasta ekarri zion meatze aberatsak zituen. Ekonomikoki, ez zen errentagarria instalazio siderurgikoetan inbertitzea. Instalazio siderurgikoetan, Bessemer bihurgailua hedatu zenean, Bizkaiko burdin mearen esportazio masiboak hasi ziren Europara, eta horrek inguruaren industrializazioa garatzeko beharrezko kapitalaren metaketa ekarri zuen. XIX. mendearen azken laurdenean Bizkaiko siderurgiak garapen ikaragarria izan zuen. Ikatzaren garraioaren kostuak merkatu zirela kontuan izan behar da, burdina Ingalaterrara garraiatzen zuten itsasontziak kalitate handiko eta prezio txikiko koke britainiarrez zamatuta itzultzen zirelako. Koke britainiarra Bilboko Portura iristean, Bizkaiko siderurgiak loraldia izan zuen.
Gipuzkoan (1900), industrializazioan paperaren eta metalurgiaren sektoreek izan zuten nagusitasuna, gainerako industrien gain eragin handia izan baitzuten: ehungintzan, arma-industrian, elikadura-industrian, altzarien industrian, besteak beste. Gipuzkoako industria ez zen Bizkaikoa bezain kontzentratuta egon, eta lurralde osoan banatu zen. Industrializazio-prozesuan, nagusiki etorkinez osatutako langileria osatu zen. Bizkaian, lan-jardunaldi luzeen ondoren, meatzariek etorkinak barrakoietan hartzen zituzten ostatu. Lanaren truke, meatzaritzako konpainien denda ofizialetan produktuak trukatzeko txartelak ematen zizkieten. Europako gainerako herrialdeetan bezala, langileak jabetu ziren bizi-baldintza hobeak lortzeko bide bakarra antolatzea zela. Sozialismoa, langile-klasearen nahiak biltzen zituen ideologia, oso azkar heldu zen meatze-arroan, eta inguru horretan elkarte sozialista ugari sortu ziren: Bilbon, Ortuellan, Sestaon, Zugaztietan, besteak beste. Herriaren egiturak, plazak, barrakoiek eta zurezko etxeek, herriko etxeek eta beste hainbat elementuk industrializazio-prozesuaren lehen uneak ekarriko dizkigute gogora. Horiek guztiak burdin mearen merkataritzari esker dirutza handiak eskuratu zituzten pertsonek jarri zituzten. Bizkaiko siderurgia altzairuzko xaflen ekoizpenean oso lehiakorra izan ez zen arren, altzairuzko lingotearen ekoizpenean lehiakortasuna lortu zuen.
Lurrun-makinaren Ondorioak
Lurrun-makinaren ondorioak garraio-kostuen merkatea, lanaren zatiketa eta eskualdeen espezializazioa izan ziren.
Gipuzkoako Industrializazioaren Ezaugarriak
Gipuzkoako industrializazioan paperaren eta metalurgiaren sektoreek izan zuten nagusitasuna. Gainera, Gipuzkoako industria ez zen Bizkaikoa bezain kontzentratuta egon.