Espainiako Berrezarkuntza eta Krisiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,03 KB
Borboien Berrezarkuntzaren arrazoiak
1874an bi estatu-kolpe izan ziren. Lehena Pavíak jo zuen, eta Errepublikaren ahuleziagatik, alfonsinoek askatasuna izan zuten Borboien itzulera prestatzeko. Bigarrena Martínez Campos-ek eman zuen. Cánovasek egonkortasuna bi alderdien txandakatzean eta hauteskundeen kontrolean ezarri zuen, baina prozesu osoa faltsifikatuta zegoen, eta horren kontra agertu ziren asko.
Sistemaren oinarriak
Cánovas erregeorde eta ministro izan zen errege berria etorri arte. Egonkortasuna lortzeko sistemaren oinarriak martxan jarri zituen:
- Gorte Konstituziogileak deitu zituen konstituzio berria egiteko.
- Alderdi dinastiazaleen arteko txandakatzea ezarri zuen (Pardoko Ituna).
Aurreko arazoak ere gelditu zituen: militarren protagonismoa politikan, Bigarren Karlistaldia eta Kubako Gerran Zanjóngo Ituna.
1876ko Konstituzioa
Gorteak sufragio unibertsalez aukeratu ziren. Liberalismo doktrinarioaren ezaugarriak ditu:
- Subiranotasuna Koroa eta Gorteena da.
- Bi ganbera ditu (Senatua oligarkikoa da).
- Sufragio zentsitarioa ezarri zen.
- Koroak erreinatzen du, baina ez du gobernatzen.
- Eskubideen eta askatasunen atala zabala da (1869ko Konstituzioaren eraginez).
- Estatua konfesionala da (pribatuki erlijio-askatasuna onartzen zen).
Alderdien txandakatzea eta hauteskundeak
Bi alderdi monarkiko zeuden: Kontserbadorea (Cánovas buru) eta Liberal-Fusionista (Sagasta buru). Boterea bien artean banatzen zen, oposizioa sistematik kanpo utziz. Gobernuak hauteskundeak deitzen zituen, irabaziko zutela jakinez. Bi baliabide zituzten horretarako:
- Sufragio zentsitarioa (erroldaren araberakoa, % 5ek bakarrik bozkatzen zuen).
- "Encasillado" sistemaren bidezko kontrola.
Horrela, gobernuak prestatutako emaitzak lortzen ziren. Berrezarkuntzaren sistema politikoak egonkortasuna ekarri zuen, baina baita ustelkeria ere.
Sistema Canovistaren krisia
Mende-amaieran Berrezarkuntzaren gainbehera hasi zen.
1. 1898ko krisia
Bi tokitan: Kuban eta Filipinetan. Kubako gerra bi fasetan eman zen. Lehenengoaren hasieran helburuak ez ziren oso argiak (1868-72), eta Seiurteko Demokratikoan eman zen. Berrezarkuntza hastean, Zanjóngo Ituna atsedenaldi gisa sinatu zen. 1878-95 bitartean, Espainiak ez zuen aldaketarik egin, eta Kubako esportazioa oztopatzen zuen. Kuba eta AEBen arteko harremanak sendotu ziren. Bigarren fasean, altxamendu antirrazistak eta demokratikoak irla osoan zabaldu ziren. AEEk parte hartuz joan ziren, eta Espainiako itsasarmada hondatu zuten. 1898an Parisko Bakea sinatu zuten: Kuba independentea zen.
Filipinetako gerra: XIX. mendearen amaieran mugimendu independentistak hasi ziren. 1898an AEBak sartu, eta Espainia azpiratu zuten. 1898ko Parisko Ituna (Kuba independente, Filipinak, Puerto Rico).
Ondorioak nabarmenak izan ziren:
- Politikoan: buruzagi politikoen heriotza eta politika aldatzeko ezintasuna.
- Militarrean: zapuzte-giroa eta presioa.
- Intelektualki: mugimendu intelektualek sistema politikoa kolokan jarri zuten, politika eta hezkuntza kezkak sortuz.
- Arlo sozialean: gizarte-multzo handiak sistematik urrundu ziren.
2. Bartzelonako Aste Tragikoa (1909)
Bi alderdien txandakatzea apurtu zen. Buruzagien heriotzaren ondorioz. Bartzelonan, 1909an, krisi ekonomikoak eta Marokora joateko deialdiek haserrea sortu zuten, gobernuaren eta Elizaren aurkako altxamenduak hasiz. Deitutako greba orokorra erreprimitu zen, eta fusilamenduak izan ziren. Hau izan zen Cánovas sistemaren lehen krisia.
3. 1917ko krisia
Ezegonkortasun politikoa zegoen. Lehen Mundu Gerraren ondorioz, etekin ekonomiko itzelak izan ziren batzuentzat; prezioak igo ziren, baina beste batzuen etekinak nahiz soldatak ez ziren erritmo berean igotzen, eta langileak kalera irten ziren. Militarrak eta burgesia ere mobilizatu ziren, baina izuturik atzera egin zuten.