Biurteko Aurrerakoia (1854-1856): Matxinada eta Eraldaketak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,5 KB

Biurteko Aurrerakoia (1854-1856)

1845eko matxinadaren arrazoiak

  • Politika ekonomikoan eta finantza-politikan izandako ustelkeria.
  • Gizarte bizitzako favoritismo handia.

Ondorioa: Bien eraginez, iritzi liberalaren sektore handietan erreakzio eta mugimendu iraultzaileak piztu ziren.

Erabilitako prozedura eta bilakaera

1854ko uztailean, O'Donnell jeneral moderatuak gidatutako armadaren zati batek Vicálvaron altxamendua egin zuen eta gobernuko tropei aurre egin zien. Emaitza ez zegoen argi eta O'Donnell Andaluziara abiatu zen. Manzanaresen Serrano jenerala elkartu zitzaion eta biek manifestua herrialdeari egitea erabaki zuten. Espainia ia osoa altxatu zen.

Ondorioak

  1. Gertaera horiek ikusita, Isabel II.a erreginak agintea aurrerakoien irudi nagusiaren esku utzi zuen: Espartero.
  2. Hamarkada moderatua amaitu eta Biurteko Aurrerakoia abiatu zen, 1856ra arte.

Biurteko eraldaketa aurrerakoiak

Konstituzio proiektu berria

  1. Eginkizun nagusia konstituzio berria egitea zen, baina ez zen aldarrikatu, ez baitziren ados jartzen.
  2. Testu horrek alderdi aurrerakoiaren ideiak oso ondo jaso zituen:
  • a) Nazio subiranotasuna.
  • b) Koroaren aginteari muga jarri.
  • c) Prentsa epaimahaiaren iritziaren menpe jarri.
  • d) Milizia nazionala itzuli.
  • e) Auzokoek hautatutako alkateak.
  • f) Erlijio tolerantzia.
  • g) Gorteen autonomia.

Berrikuntza ekonomikorako legeak

  • Madozen desamortizazioa.
  • Atzerriko kapitalak erakartzea.
  • Bankuen kreditu-jarduera bultzatzea.
  • Trenbidea sustatzea.

Joera politiko berriak

Lehenengo neurriak

  • Banakako eskubideak eta hauteskunde mekanismoa liberalizatzea.
  • Aurreko erregimenean zapalduta egon ziren joerak argitara ateratzea.

Azeleratutako beste joera politikoak

  • Aurrerakoien ezkerrean: demokratak eta errepublikanoak, eta hauen barruan sozialismoa eta federalismoa.
  • Karlismoak bizi-seinaleak eman zituen, landa inguruan partida armatuak sortuz.

Biurteko liberalaren amaiera

Krisia 1856ko uztailean gertatu zen: ezegonkortasunaren aurrean, O'Donnellek estatu-kolpea egin zuen eta Espartero jenerala eta alderdi aurrerakoia agintetik kanporatu zituen. Modu hortan, Biurteko Aurrerakoia amaitu zen, tiroka eta Madrilgo kaleetan odolez.