Borboien Berrezarkuntza, Errepublika eta Gerra Zibila (1874-1939)

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,76 KB

BORBOIEN ITZULERA ETA BERREZARKUNTZA

1874an, monarkia berrezartzearen aldekoek Elisabet II.aren seme Alfontso Borboikoari eskaini zioten koroa. Alfontsok, Cánovas del Castillok esandakoei jarraiki, agiri bat bidali zien espainiarrei Sandhursteko akademia militarretik agerian, errege izateko eskaintzen zuen bere burua. Cánovasen ustez, berrezarkuntzak bakean hasi behar zuen, baina 1874. urtearen amaieran, Martínez Campos jenerala Sagunton matxinatu zen eta Alfontso aldarrikatu zuen errege. Borboia 1875eko urtarrilean sartu zen Madrilen eta Alfontso XII.a izena hartuta hasi zuen bere erregealdia.

Berrezarkuntzaren Sistema Politikoa

  • Aginpidea erregearen esku egon behar zuen.
  • Egonkortasuna sistema politikoa bermatu behar zuen.
  • 1876ko Konstituzioa: Eklektiko eta irekitzat jo zuten, eta joera orokorra oso moderatua zuen. Erregearen eta Gortearen arteko subiranotasun partekatua eta estatuaren konfesionaltasun katolikoa ezartzen zituen, bai eta bi ganberako legebiltzarra ere.
  • Alderdi-txanda: Cánovasek bi alderdi nagusi sortzea sustatu zuen: Kontserbadorea (burutzat bera izango zuena) eta Liberala (Sagastak zuzenduta).

Sistema eta Oposizioko Indarrak

Hauteskundeak manipulatu zituzten. Gobernu zentralak, kazikismoaren bidez, aliantza sare bat ezarri zuen eskualde edo herri bakoitzean eragin handiena zuten pertsonekin. Kazikeek beren eraginak erabiltzen zituzten. Kazikeek hauteskundeei egindako presioek huts egiten bazuten, ez zen ezohikoa hauteskunde iruzurrera edo hauteskunde emaitza iruzurrez aldatzera jotzea.

Oposizioko indarrak:

  • Errepublikanismoa: Oso ahul zegoen Lehen Errepublikaren porrotaren ondoren.
  • Nazionalismoak: Cánovasen zentralismoaren aurkako alderdi nazionalistak sortu ziren.
  • Langile Mugimendua: Alde batetik anarkistak eta beste batetik marxistak zeuden.

Maria Kristinaren Erregeordetza

1885ean, Alfontso XII.a hil zen, gizonezko ondorengorik utzi gabe, baina Maria Kristina Habsburgo erregina haurdun zegoen eta haurra jaio bezain laster Espainiako errege izango zen. Haurra adin nagusi egin bitartean, ordea, ama arituko zen erresumaren erregeordetzan.

ALFONTSO XIII.AREN ERREGEALDIA

Erregealdiaren Hasiera eta Krisiak

1902an Alfontso XIII.a adin nagusiko deklaratu zutenean, Espainiako gizartean aldaketa prozesu bizia gertatzen ari zen. Hirien hazkundea azkarra zen. Langile masek landako miseriatik alde egin eta industrietan bilatzen zuten lana (Madril, Bartzelona, Zaragoza eta Bilbo). Hirietako proletarioek lan baldintza hobeak eskatzen zituzten, baina erresistentzia aurkitu zuten; horren ondorioz, gizarte gatazka areagotu zen. Herritarren ehuneko handi bat nekazaria zen oraindik, eta haien arazoak konpondu gabe segitzen zuten. Cánovas eta Sagasta desagertuta, haien artean Antonio Maura kontserbadorea eta José Canalejas liberala nabarmendu ziren.

Aldi horretako krisi nagusia 1909an gertatu zen, Bartzelonako Aste Tragikoan. Gobernuak armadara deitu zituen erreserbako soldaduak, Marokon zeudenei laguntzeko. Bartzelonan ontziratzeko zeudenean, errekrutuen senideak matxinatu ziren eta soldaduen ontziratzea eragozten saiatu ziren. Matxinada bortizki zapaldu zuten.

1917ko Krisia

Espainiak ez zuen parte hartu Lehen Mundu Gerran, baina gatazka horrek eragin handia izan zuen 1917ko krisian. Hiru krisi gertatu ziren batera:

  • Krisi Militarra: Gerra Handian armetan gertatzen ari ziren aurrerapenek nabarmen utzi zuten Espainiako armada gaizki hornituta zegoela, eta horrek ofizialen haserrea eragin zuen. Pozik ez zeuden militarrek gobernuari aurre egin zioten eta erreforma batzuk eskatu zituzten.
  • Krisi Politikoa: Gorteak luzaroan itxita egon ziren, eta Kataluniako diputatuek Bartzelonan Parlamentarien Batzarrerako deia egin zuten.
  • Gizarte Krisia: Mundu Gerran borrokan ari ziren herrialdeek Espainiako produktuak eskatzearen ondorioz nabarmen handitu ziren enpresen etekinak, baina horrekin batera ez zen gertatu soldatak igotzea. Ondorioz, greba orokorra egin zen.

BIGARREN ERREPUBLIKAREN EZARPENA

1931ko apirilaren 14an Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten, herria guztiz pozik zegoela. Behin-behineko gobernua osatu zen, eta gobernuak Gorte Konstituziogileetara deitu zuen. Ekaineko hauteskundeetan zentro-ezkerreko alderdiak nagusitu ziren. PSOE alderdiak lortu zuen boto gehien, eta Lerrouxen Alderdi Erradikala izan zen hurrengoa. Gorte berriak berehala hasi ziren Konstituzioa lantzen; azkenean, abenduaren 9an onartu zen.

Konstituzioa eta Lehen Erreformak

Konstituzioaren testuak zenbait gauza ezarri zituen: sufragio unibertsala, ganbera bakarreko Gorteak eta lurraldea egituratzeko eredu berria. Kultu-askatasuna ezarri zen. Konstituzioa onartuta, Niceto Alcalá Zamora errepublikako presidente izendatu zuten eta Manuel Azaña, gobernuko presidentea.

Erreforma batzuk egin ziren:

  • Autonomia Estatutuen idazketa: Kataluniako Estatutua onartu zuten, eta Euskadiko Estatutua onartzeko prozesua hasi zen.
  • Nekazaritza Erreforma: Jabeek zuzenean ustiatzen ez zituzten lurrak desjabetzea eta nekazarien artean banatzea jasotzen zuen.
  • Armadaren Erreforma: Aginte postuen kopurua gutxitu zen eta errepublikari leial izateko zina eskatu zitzaien.
  • Erlijio Auzia: Gobernuak helburutzat hartu zuen Eliza Katolikoak gizartean zuen eragina gutxitzea.

GERRA ZIBILA: MILITARREN MATXINADA

Fronte Popularraren garaipenaren ondorioz, oposizioa berpiztu egin zen lehendabiziko gobernu errepublikanoari aurre egin zioten sektore beretan; bereziki armadan eta lur handien jabeen artean. Faxismotik hurbil zeuden eskuineko talde erradikalen protagonismoa handitu zen, besteak beste Bloke Nazionalarena eta Espainiako Falangearena. Castillo hil zuten, beste batzuk ere hil zituzten. Giroa oso tirabiratsua zen Gorteetan, baina aurkako talde politikoen arteko kale borrokek kezkatzen zuten gehien iritzi publikoa.

1936ko uztailaren 17ko arratsaldean matxinatu zen armada, Marokon. Estatu kolpeak gobernua erorarazteko helburuan huts egin zuen. Kolpistek alde zuten jeneral gehienak ados zeuden kolpearekin, eta haiek matxinatzeak armadako unitate osoak obedientziaz kolpisten lerroetara eraman zituen.

Gatazkaren Garapen Militarra

Franco jeneralak Kanarietatik Marokora joan zen herrialde horretako soldaduen buru izateko. Arazo nagusia soldaduak penintsulara eramatea zen, baina Alemaniaren eta Italiaren hegazkinen esker lortu zuten. Itsasartea igaro ondoren, matxinatuek Extremaduran barna jarraitu zuten aurrera. Hiriburuak (Madrilgo guduan) gogor aurre egin zienez, matxinatuek galdu zuten garaipena berehala lortzeko esperantza. Ordutik ia 3 urte iraun zuen gerrak. Gertaera aipagarrienak:

  • Iparraldeko Kanpaina
  • Teruelgo Gudua
  • Ebroko Gudua
  • Madrilen Errendizioa

GERRA ZIBILAREN BILAKAERA ETA ONDORIOAK

Alde Errepublikanoaren Bilakaera Politikoa

Alde errepublikanoaren arazo nagusiak:

  • Armada eratzea (milizianoak)
  • Hornikuntza
  • Taldeen arteko batasun eza

Gerra Zibilaren Ondorioak

Ondorio garrantzitsuenetariko bat demografikoa izan zen. Indarkeriaren ondorioz hildakoez gain (500.000 inguru), beste hainbat izan ziren kontuan hartu beharrekoak: gosea eta gaixotasunak.

Ondorio ekonomikoak:

  • Uztak galtzea
  • Industria jarduera geratzea
  • Merkataritza etetea
  • Armak erosteko eragindako zorrak

Gerraren ondoren, errepresio handia egon zen, batez ere alde nazionalak ezarritakoa.