XIX. Mendeko Euskal Literatura: Erromantizismoa, Antzerkia eta Narratiba

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,02 KB

XIX. Mendea: Erromantizismoa Euskal Literaturan

Mende hau korapilatsua izan zen: Industria Iraultza, jende migrazioak, foru galera, etab. Alemanian hasi zen erromantizismoa, gero Europa osora zabalduz. Espainiako eta Frantziako erasoei aurre egiteko, hizkuntza (euskara) indarberritu zuten.

Antzerkia

Mende amaieran antzerkia eraberritu zen, opera eta zarzuelak sortuz, gaiak eta egiturak berrituz.

Martzelino Soroa (1848-1916)

Martzelino Soroak antzerki berriaren sorrera ekarri zuen. 1876an, Ziburun estreinatu zuen Iriyarena zarzuela. Soroak lan ugari sortu zituen; guztiak umoretsuak ziren, herri-antzerkia egiten baitzuen.

Toribio Altzaga (1861-1941)

Toribio Altzagak ere Ziburun hartu zuen babes politikoa. Hamahiru urte zituela, Soroaren Iriyarena zarzuelan parte hartu zuen. Hainbat antzerki idatzi zituen, besteak beste:

  • Aterako gera (1880)
  • Andre Joxepa Tonpeta (1921)

Altzagaren estiloa Soroarena baino landuagoa zen. Euskal antzerkiaren benetako gorakada 1915ean gertatu zen, Soroa eta Altzagari esker. Donostiako Udalak Euskal Iztundea eratu zuen, eta Altzaga izan zen zuzendari 20 urtez.

Lirika eta Lore Jokoak

Lore Jokoak dira garai honetako mugimendu nagusiak. Iparraldean Antoine d'Abbadie izan zen sortzailea, eta Hegoaldean, berriz, Jose Manterola. Lore Jokoak kirol eta literatura lehiaketak ziren, eta lirika erromantikoa sortu zen haien inguruan.

Pierre Topet Etxahun (1786-1862)

Barkoxen (Zuberoa) jaio zen 1786an. Bizitza gogorra, arazotsua eta tristea izan zuen. Poesia intimista landu zuen, eta bertsoei garrantzi handia eman zien.

Jean Baptiste Elizanburu (1828-1891)

Saran (Lapurdi) jaioa 1828an. Larresoroko apaiztegiko ikasketak utzi eta Frantziako armadara pasatu zen. Euskal Herriko poetarik handienetakoa da. Gai orokorrak jorratu zituen, hizkuntza menderatuz, eta bertso bukolikoak eta idealistak idatzi zituen.

Indalezio Bizkarrondo "Bilitz" (1831-1876)

Donostiarra zen, euskal poeta liberal bakarra. Zoritxarrak, tristura eta ezkortasuna ziren bere bertsoen gai nagusiak. Donostiako hizkera arin eta naturalean idazten zuen. Bi lan nagusi:

  • Triste bizi naiz eta
  • Behin batean Loiolan

Jose Maria Iparragirre (1820-1881)

Kanta ospetsu ugari sortu zituen Euskal Herrian, bere bizitzan oinarritutakoak asko. Bere doinuak eta moldeak bertsolaritza tradizionalean oinarrituta daude.

Narratiba

Mende honetan genero berriak jorratzen hasi ziren: alegia, kondaira eta eleberria. Azken honen barruan, bi azpigenero landu ziren: eleberri historikoa eta ohitura eleberria.

Lehen euskal eleberria Juan Antonio Mogelek idatzi zuen (XIX. eta XX. mendeen artean). Peru Abarka 1880an argitaratu zen.

Txomin Agirre (1864-1920)

Ondarroako apaiz hau nekaezina zen. Euskararen aldeko ekintza anitzetan parte hartu zuen, aldizkarietan idatziz (Euskaltzale, Euskal Herria, etab.). Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuen, eta euskara sailaren zuzendari izan zen.

Honetaz gain, ipuinak, poesia, kronikak, alegiak eta hiru eleberri tradizional idatzi zituen:

  • Auñamendiko Lore (1898): VII. mendean girotutako eleberri historikoa, Iparraldeari eta kristautasunari buruzko gaiak jorratzen ditu.
  • Kresala (1906): Bizkaieraz idatzitako ohitura-eleberria. Ondarroako itsas herriaren ohiturak eta bizimodua deskribatzen ditu.
  • Garoa (1912): Gipuzkoako baserri bati buruzkoa, artzain familia baten istorioa. Gipuzkeraz idatzia.

Azken bi eleberriek (Kresala eta Garoa) ezaugarri komunak zituzten:

  • Euskal tradizioko bizitza eredugarriak erakusten dituzte.
  • Pertsonaia idealizatuak margotzen dituzte.
  • Euskara jatorra, bizia eta herrikoia darabilte.