Euskal Idazle Handiak: Orixe, Mitxelena, Txillardegi, Azurmendi

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,72 KB

Nikolas Ormaetxea "Orixe"

Bizitza

Orexan jaio zen, eta Añorgan hil zen. Jesuita ikasketak egin ondoren ez zen apaiztu, eta Euskaltzaindian eta "Euzko Gogoa" aldizkarian lan egin zuen Guatemalan. Espainiako Gerran preso hartu zuten eta gero erbestean bizi izan zen.

Lanak

Prosaz ere idatzi zituen gutxienez hiru lan, baina benetan olerkiak, itzulpenak eta saiakerak izan ziren bere lan ezagunenak eta paregabeenak:

  • Olerkiak: Euskaldunak, Barne-muinetan
  • Itzulpenak: Tormesko Itsumutilla, Agustiñ gurenaren aitorkizunak
  • Saiakerak: Quiton arrebarekin, Jainkoaren Bila

Kritika

Aztarna handia utzi du ondorengo idazleengan, adibidez, Koldo Mitxelenarengan. Garai zailetan bizi izan bazen ere, nortasun handia zuen eta erlijio katolikoaren kutsua nabarmentzen zaio bere obretan. Hizkuntzaren erabilera ikaragarria du; izan ere, esan nahi duena argi eta garbi azaltzen du. Pentsaera atzerakoia duela diote kritiko batzuek.

Koldo Mitxelena

Bizitza

Luis Michelena Errenterian jaio zen. Lehen ikasketak bertan egin zituen; gero Donostiara pasatu zen jarraitzera. Goi-mailakoak kartzelan ikasi zituen. Mitxelena gudari izan zen Espainiako Gerra Zibilean eta gertutik ikusi zituen gatazkarik sutsuenak. 1968an Salamancako Unibertsitatean Hizkuntzalaritza Indoeuropearreko katedradun izatera iritsi zen. Adimen zorrotzekoa eta apartekoa zen, eta baita ezohikoa eta jenioduna ere. Mitxelena izan zen gaur Euskara Batuaz ezagutzen dugun hizkuntzaren estandarizazio arrakastatsuaren sortzailea eta eratzailea.

Lanak

Obra bilduma luzeen idazlea da, eta kartzelan idatzitako poemaren bat albora utzita, guztia, artikulu-bildumak, azterketak, ikerketak eta kritikak dira. Ez du fikziozko obrarik. Bere lan nagusien artean:

  • Fonetica historica vasca
  • Orotariko Euskal Hiztegia
  • Historia de la literatura vasca
  • Artikulu-bildumak: Mitxelenaren idazlan hautatuak, Koldo Mitxelenaren euskal idazlan guztiak

Kritika

Adituek diotenez, Mitxelenaren prosa bikaina da. Euskaraz eta gaztelaniaz idazteaz gain, frantsesez eta ingelesez ere ederto idazten zuen. Maisu baten lanak jotzen dituzte Koldoren lanak; izan ere, zorrotza, dotorea beti, zehatza eta aberatsa da. Batez ere erabilitako ñabardurek (ironia, umorea, etab.) eta esaera zaharren erabilerak bere testuei ikaragarrizko aberastasun eraberritzailea eman diete.

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"

Bizitza

Txillardegik ingeniaritza ikasketak egin zituen eta urteetan hizkuntzalaritza irakasle izan da unibertsitatean. Euskaldun berria izan arren, lan ederrak egin ditu prosa arloan. Politikoengatik erbesteratua izan zen, eta frankismo garaian eragin handia izan zuen herritarrengan.

Lanak

Eleberri idazle eta prentsako kolaboratzailea da. Eusko-narratiban eragina ekarri zuten lanak idatzi zituen, baita saiakerak ere:

  • Eleberriak: Leturiaren egunkari ezkutua, Peru Leartzako, Elsa Schelen
  • Saiakerak: Huntaz eta Hartaz, Hizkuntza eta pentsakera, Euskararen aldeko borrokan

Kritika

Txillardegi bide urratzailea da saiakeragintzan ere, eleberrigintzan bezala: gizartean erabili gabeko gaiak jorratzen dituelako eta hizkuntza maila jasoa eta dotorea duelako.

Joxe Azurmendi

Bizitza

Fraide frantziskotarra izandakoa, filosofiako katedra lortu zuen Alemanian.

Lanak

Une honetan, Azurmendi, saiakeragile oparoena da euskaraz. Kontuan hartu beharko ditugu prentsako artikuluak eta liburu sarrerak nahiz epilogoak, iruzkinak eta hitzaldiak. Obra nagusienak saiakerak dira, baina poesia obraren bat edo beste ere badu:

  • Saiakerak: Hizkuntza, etnia eta marxismoa, Gizona abere hutsa da, Zer dugu Orixeren kontra?, Zer dugu Orixeren alde?, Espainolak eta Euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak; gogoetak ETAren sorreraren inguruko kultur giroaz eta gaurkoaz

Kritika

Gaur egungo pentsaera eta korronteen kritika bikaina egiten du. Erudizio eta jakinduria handiko autorea da, gaiak oso sakon aztertzen ditu. Euskal kulturaren bilakaerari buruzko azterketak ere egin zituen. Azalpenean oinarritzen da idazterakoan eta ez du arazoen irtenbidean sakontzen, soilik horien azalpen argia eta lanurra egiten du, eta arazoak, eta horien sorrera, azaltzen ditu bere testuetan. Prosazko irakurketetan irakurlea identifikarazi egiten du, eta horrela giro ederrago batean murgiltzen du irakurlea.