Euskal Literatura eta Antzerkiaren Ibilbidea: Egileak eta Hitzak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,32 KB

Hiztegia eta Adierazpenak

Sinonimoak

Eskegi
Eseki
Erabat
Zeharo
Handik aurrera
Aurrerantzean
Itzultzea
Bueltatu
Garaiz
Sasoiz, goiz
Txerazko
Maitasunezko
Jarraika
Segika
Onginahiezko
Borondate oneko
Abegikor
Lagunkoi
Begira
So
Pausatu
Kokatu, lasai
Portuan
Kaian
Azken finean
Azken batean
Mareak
Itsasaldi
Hondarretara
Hondakinetara
Hitz egiten
Mintzatzen
Ilearen
Adatsaren
Miresgarriak
Zoragarriak
Igarotzen
Pasatzen
Bakea
Lasaitasuna

Antonimoak

Garaiz
Berandu
Onginahi
Ikusi ezin
Txera
Edeinu edo gorrotoa
Pausatu
Urduritu
Miresgarri
Arrunta
Bake
Liskar

Euskal Idazle Garaikideak

Amaia Lasa (Getaria, 1948)

Irakasle ikasketak egin zituen eta euskal aldizkarietako kolaboratzaile izan zen. Emakumeen kezkak, Euskal Herriaren eta langileriaren arazoak eta erotismoa oinarri harturik idatzi zuen. Poesiak idatzi zituen batik bat:

  • Poema bilduma (1971)
  • Hitz Nahastuak (1977)
  • Nere Paradisuetan (1979)
  • Geroaren aurpegia (2000)

Bernardo Atxaga (Asteasu, 1951)

Gaztetatik literaturarako joera berezia erakutsi zuen. Lan asko argitaratu ditu literatura genero guztietan. Ospea Obabakoak kontakizunek eman zioten. Beste lan aipagarri batzuk:

  • Ziutateaz (1976)
  • Bi Anai (1984)

Sari ugari jaso ditu eta bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte.

Joxerra Garzia (Legazpi, 1953)

Unibertsitateko irakaslea da, Publizitatea irakasten du. Euskal prentsan eta irratietan kolaborazioak egin ditu. Bere ibilbidea oso lotua egon da hedabideen munduari eta bertsolaritzari. Idazle moduan, hainbat esparru jorratu ditu (haur literatura, poesia, gertaera nolatuak, gogoeta pertsonalak...).

Koldo Izagirre (Pasaia, 1953)

Idazle oparoa da. Poesiak eta kontakizun eta nobelak idatzi ditu. Poesia lanen artean:

  • Itsaso ahantzia (1976)
  • Oinaze zaharrera
  • Balizko erroten erresuma (1988)
  • Rimel (2006)

Kontakizun eta nobelen artean:

  • Euskadi merezi zuten (1984)
  • Ez duk erraza, konpai (1995)
  • Sua nahi, Mr Churchill? (2005)

Oh Euzkadi aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen. Bere hainbat lan itzuli dituzte beste hizkuntzatara.

Euskal Antzerkigintzaren Historia

Hegoaldeko Antzerkigintza Gerra Zibilaren aurretik

Aldizkariak, Euskal Iztundea eta Euskaltzaleak elkartea, eta egileak, Toribio Alzaga eta Abelin Barriola, adibidez, garrantzitsuak izan ziren garai honetan.

1915ean, Donostiako Udalak Euskal Iztundea katedra sortzeko baimena eman zuen, eta Toribio Alzaga jarri zuen zuzendari. Han, keinuei, makillajeari, dekoratuei eta abarri behar bezalako garrantzia eman zitzaien. 22 urtean, arrakasta handia izan zuen talde horrek; antzezpenak egin zituen Gipuzkoan, Bizkaian eta Lapurdin.

Errepublika garaian, Antonio Maria Labaienek zuzendutako Antzerti (1932) aldizkariaren lana ezin ahaztu dezakegu; hilero-hilero jatorrizko antzerki lan bat argitaratu zuen.

Gerra Osteko Antzerkigintza

XX. mendearen hasieratik Gabriel Arestiren lana agertu arte, Euskal Herrian egindako antzerkiak ez zuen zerikusirik Europan ikus zitekeenarekin. Diktadurak debeku-eragozpenak eta zentsura mugak ezarri zizkien kultura arloan egiten ziren adierazpide eta aurrerapauso guztiei. Europan gauza berriak gertatzen ziren, gure mugetatik kanpora.

40 urte horietan komedia burgesa nagusitu zen. Gerra Zibilaren ondorengo eleberrigintzan, garaiko egoera politikoa eta soziala islatzen hasi zen; antzerkian, ordea, ez zen hori gertatu. Komedia burgesean, burgesia dirudunaren bizimodua eta gorabeherak agertzen ziren, eta horrek ez zuen garaiko egoera islatzen.

Antzerkigintza Berria (60ko Hamarkada)

60ko hamarkadan egoera aldatu zuen antzerki lan bat taularatu zen: Buero Vallejoren Historia de una escalera, hain zuzen. Errealismotik gertu zegoen, eta, nahiz eta gaztelaniaz idatzita egon, Euskal Herrian eragin handia izan zuen. Errealismoa bi ezaugarritan gauzatu zen: behe mailako pertsonaiak, jende arrunta, agertzea eta pertsonaien arazoak, gerraren ondorioak, pobrezia eta abar azaltzea.

Gabriel Aresti eta Bernardo Atxaga modernotasunaren bideetan beti, antzerkigintza berriari ere ireki zizkioten ateak.

90eko Hamarkadako Antzerkigileak

XX. mendearen lehen laurdenean, literatura dramatikoa genero oparoena izan zen, eta mendean zehar ibilbide luzea eta, gehienetan, aldapatsua egin behar izan du. Halere, mendearen azken hamarkadan, antzerki idazleen zerrenda luze samarra dugu:

  • Xabier Mendiguren
  • Luis Haranburu
  • Junes Casenave
  • Juanjo Olasagarre
  • Mattin Irigoien
  • Karlos del Olmo
  • Ramon Agirre
  • Aizpea Goenaga
  • Antton Luku
  • Pantzo Hirigaray
  • Javier Cillero