XIX. mendeko Euskal Foru-erregimenaren ezaugarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,64 KB

Erregimen Zaharraren barruan, Euskal Herrian zegoen gizarte mota foru gizartea zen. Foruak —Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan— politika, ekonomia, lege eta gizarte-bizitzaren zenbait ikuspegi arautzen zuten arauen multzoa ziren. Foruek gorabehera anitz jasango zituzten Espainiako Estatu liberalaren eratze prozesuaren barnean. Euskal Herriko lurralde bakoitzeko foruen sortze-, bilketa-prozesuak eta edukiek berezko ezaugarriak izan zituzten. Hala ere, funtsezko alderdietan eta erakundeen jokabidean antzekotasun handiak zeuden.

Euskal lurraldeak Erdi Aroan bakarrik izan ziren entitate politiko bateratuak; baina XVI. mendetik aurrera nortasun-kontzientzia garatu zen: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako prokuradorez osatutako foru-konferentziak biltzen ziren interes komuneko gaiak jorratzeko helburuaz. Euskal Herriko lurraldeetako berezitasun politiko-administratiboa Felipe V.arekin errotu zen XVIII. mendearen hasieran; hark Foruak berretsi zituen Ondorengotza Gerran erakutsitako leialtasunaren ordainetan. Bestalde, Aragoiko Koroakoek euren foruak galdu eta zentralismo estu batera igaro ziren, Oin Berriko Dekretuen ondorioz.

Harrez gero, Euskal Herrian eta kanpoan ere, euskal foruez edo Probintzia Salbuetsiez hitz egin ohi zen. Honela, XIX. mendearen hasieran, Hispaniar Monarkiaren barruan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa guztiz marko politiko eta ekonomiko berezia zuten. Foruak.

Gizartearen ezaugarriak

Gizarteak honako ezaugarriak zituen:

  1. Politiko-administratiboak

    Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan foru-erregimeneko oinarrizko erakundea Batzar Nagusiak ziren. Erakunde hauek funtsezko gaiei buruzko ahalmen zabalak zituzten (legileak, administratiboak, judizialak, fiskalak, ekonomikoak, ...). Lurralde bakoitzeko Batzar Nagusiek Diputazioa edo Aldundia izendatzen zuten.

    Gainera, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusiek foru baimena ematen zieten Madriletik zetozen xedapenei, Erregearen aginduek foruen ezarritakoa errespetatzeko ziurtatzeko. Nafarroan, ahalmen hau (gorteen esku zegoena) Derecho de Sobrecarta izenez ezagutzen zen.

    Foru-erregimenak administrazio autonomoa ezartzen zuen Hispaniar Koroaren barnean; haren ordezkariak foru-egituretan, Nafarroan Erregeordea eta Errege Kontseilua ziren, Araban Ahaldun Nagusia eta Bizkaian eta Gipuzkoan Korrejidorea.

    Euskal lurraldeen artikulazioa Koroarekiko paktu-antzeko batean oinarritzen zen: foru lurraldeek Erregea onartu eta Erregeak elkargo bakoitzeko foruak eta erakundeak berresten zituen.