Versaillesko Ituna (231. artikulua) eta Lehen Mundu Gerra
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,63 KB
Versaillesko Itunaren 231. artikulua: Sarrera
Testu hau Parisen idatzi zen, 1919ko ekainaren 29an. Clemenceau, Wilson, Lloyd George eta Orlandok idatzi zuten Versaillesko Itunaren 231. artikulua. Haien helburua Alemaniari eta bere aliatuei errua botatzea zen, eta gaia, berriz, Lehen Mundu Gerra da. Testu publikoa, zuzena, historikoa eta politikoa da.
Ideia Nagusia eta Kontzeptu Gakoak
Testuaren ideia nagusia Alemaniari eta bere aliatuei errua botatzea da, nazioan egon diren kalte guztien arduradun edo erantzule gisa jarriz. Kontzeptu gako gisa, Gobernu Aliatuak jarriko ditut, Frantzia, Italia eta Erresuma Batua aliatuak zirelako.
Testuingurua
Testuinguruari dagokionez, testua XX. mendearen hasieran kokatu dezakegu.
Politika eta Gerra Handia
Gerra Handiko Potentzia Zentralak hauek ziren: Alemania, Austria, Otomandar Inperioa eta Bulgaria. Aliatuak, berriz: Erresuma Batua, Frantzia, Errusia eta Italia.
Gerraren Faseak
- Mugimendu Gerra (1914): Moltke jeneral alemaniarrak eta Joffre jeneral frantziarrak Schlieffen Plana antolatu zuten. Marneko eta Tannenbergeko guduak sortu ziren.
- Posizio Gerra (1915): Lubakiak Belgikatik Alpeetaraino egin zituzten. Gas itogarriak, alanbrezko hesiak, metrailadoreak, tankeak eta hegazkinak erabili ziren. Gallipoliko lehorreratzea gerra desblokeatzeko asmoz egin zen.
- Ahitzeko Gerra (1916): Verdun, Sommeko eta Jutlandeko (itsas) guduak egon ziren. Urpekariak erabili ziren.
- Urte Erabakigarria (1917): AEBen sarrera gerran (Lusitania). Errusiako Iraultza eta Brest-Litovskeko Ituna (1918).
- Azken Erasoa (1918): Mendebaldeko frontean AEBen garaipena sustatu zen.
Ekonomia, Gizartea eta Kultura
- Ekonomia: Industrian oinarrituta zegoen. Berrikuntza handiak egon ziren sektore askotan. Energia iturri gisa, petrolioa eta elektrizitatea erabiltzen hasi ziren. Gainera, ikerketarako laborategiak ireki zituzten.
- Gizartea: Klase-gizartea izaten jarraitzen zuen.
- Kultura: Modernismoa nagusitzen zen oraindik.
Itunaren Ondorioak
Lehen esan dugun bezala, testu honetan Versaillesko Itunaren 231. artikulua azaltzen da. Itun honek Alemaniaren iraina eragin zuen eta Otomandar Inperioaren, Austriaren eta Hungariaren desagertzea eragin zuen.
Honen eraginez, Alemaniak lurralde asko galdu zituen eta gerraren ondorengo kalteengatik arazo askotan sartu zen. Adibidez, erantzule egin zuten eta dirutan ordaintzera behartu zuten. Horrez gain, Frantziaren kontrolpean okupatua izan zen eta bere armada 100.000 soldadutara murriztu zen.
Gerraren Ondorio Orokorrak
- Demografia: 9 milioi pertsona hil ziren gerran eta 22 milioi gripe espainolaren ondorioz.
- Ekonomia: Industrien eta garraiobideen suntsipena erakarri zuen. Estatuen zorrak asko handitu ziren eta AEBek bankuei dirua eskatu beharra izan zuten.
- Sozialak: Aberats berriak eta pobre berriak sortu ziren, eta horrekin tirabira sozialak areagotu. Emakumeek emantzipazioa eta boto eskubidea lortu zituzten.
- Nazioartekoak:
- Nazioen Elkartea, Wilsonek bultzatuta, Genevan sortu zen.
- Europan, herrialde berriak sortu ziren: Polonia, Jugoslavia, Errumania, Txekoslovakia, Finlandia, Estonia, Letonia eta Lituania.
- Koloniak: Ekialde Hurbileko herrialdeak Erresuma Batuko eta Frantziaren esku utzi zituzten.