1898ko hondamendia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,35 KB
2.1.1898ko HONDAMENDIA. Azken kolonien galera (Mª Kristinaren erregeordetzan)
2.1.1.HONDAMENDIAREN AURREKARIAK
Sei urteko Demokratikoan hasitako gerrak hamar urte iraun zuen eta Zanjoneko bakearekin amaitu bazen ere, baina arazoa ez zen konponduta geratu.
Espainiak itsasoz bestaldean zituen azken Koloniak. Kubako eta Puerto Ricoko ekonomia nekazaritzan eta Espainiarako esportazioan oinarritzen zen. Izan ere, bakarrik Espainiara esportatzeko eskubidea zuten eta bertako produktuak erostera behartuta zeuden. Filipinetan mestizaia txikia zegoen, armadari eta erlijio ordenei esker mantentzen zen.
AEBen esku-hartze inperialista. Honen arrazoiak:
-Ekonomikoak (Kubako ekonomia bere menpe jarri nahi zuten).
-Estrategikoak (Karibe eta Erdialdeko Amerika kontrolatu nahia). Espainiari koloniak erosten saiatu ziren.
Espainiaren ahulezia (politikoa, ekonomikoa eta militarra). Espainiar gehienak ez ziren egoeraz (AEBen nagusitasunaz) jabetu eta gutxiengo batek baino ez zuen gerra kritikatu. Hortaz baliatuz, oligarkiak, Kuban interes handia zuenak, iritzi publikoa manipulatu eta gizartea mobilizatu zuen lurralde horien kontrolarekin jarraitzeko helburuarekin.
Kuban hiru joera zeuden: Unionistak: ez zeuden prest inolako erreformarik onartzeko,eta gobernuak nolabaiteko autonomia emateko egindako saioak oztopatu zituzten; Autonomistak: uhartea Espainiaren zati izatea nahi zuten, baina bertako identitatea onartzea eta harremanak elkartasunezkoak izatea eta ez kolonialak; Independentistak: Jose Martík 1892an sortutako Kubako Alderdi iraultzailearen jarraitzaileak.
2.1.2.GERRAREN BILAKAERA. (Kubako gerra AEBen aurka)
1895ko altxamendua
Gerraren eta kintaren aurkako protesta ugari hasi ziren. José Martí hil zuten eta Weyler jeneralak errepresioa eta gerra bortitza hasi zuen.Maine gerra itsasontzi estatu batuarraren leherketa eta gerraren aldeko kanpaina hasi zen. AEBk aitzakia gisa hartu zuen Espainiaren aurka gerra hasteko eta Kuba bereganatzeko.
Ultimatum-a eta gerra: Espainiaren untzitegiaren suntsiketa Kuban eta Filipinetan.
Parisko bakea: Espainiak azkenean AEBri eman zizkion bere koloniak eta gainerakoa Alemaniari saldu zion 1899an.
2.1.3.ONDORIOAK
Ekonomian ez ziren hain negatiboak izan: gastuak aurreztu ziren, kapitalak itzuli eta Hego Amerikako merkatua mantendu zen; gizarte multzoak sistemaren aurka jarri ziren: herri-sektoreak langile erakundeetara eta erdiko burgesiak nazionalismo periferikoetara jo zuten; armadaren ospe galtzea; nazionalismo periferikoaren hazkundea, batez ere Katalunia eta Euskadin; Intelektualen kezka eta mugimendu eraberritzaile baten sorrera:
Erregenerazionismoa, J.Costak erregimenari kritika gogorra egin zion, mugimendu hau porrotean amaitu arren.