Gipuzkoako Industrializazioa: Ezaugarriak eta Sektoreak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,13 KB
Gipuzkoako Industrializazioa: Ezaugarriak eta Garapena
Gipuzkoako kasuak ez zuen Bizkaikoaren antz handirik izan. Gipuzkoan industrializazioa bizkortu zuten faktore ugari egon baitziren: kokalekua, komunikabideak, manufakturan zuten tradizioa, merkatuen existentzia, eskulan egokia eta kapitalen egokiera. Kapitala toki desberdinetatik iritsi zen, baita atzerritik ere. Bizkaian dirua inbertitzaile handien eskuetatik iritsi bazen ere, Gipuzkoan kapitalaren metaketa hainbat giza taldeetatik sortu zen: gehienbat merkatariak ziren, baina industria jabe txikiek, landa eremuen jabeek eta lanbide liberaletako kapitalistek ere parte hartu zuten.
Industriaren Sakabanaketa eta Kontzentrazioa
Gipuzkoako industria herrialdean sakabanatuta zegoen. Esaterako, 1915ean probintzia osatzen zuten 90 udalerritik 35ek gutxienez industria bat zuten, nahiz eta gehienak txikiak eta erdi mailakoak izan. Kontzentrazio handienak Deba, Orio, Azkoitia, Beasain eta Donostian zeuden. Kokapena bezala, industria hauen jarduera askotarikoa izan zen: siderurgia, ehungintza, papergintza... Ez zen nagusitu sektore jakin bat, eta era honetara industria sare dibertsifikatua hedatu zen herrialde osoan.
Industrializazio Prozesuaren Bilakaera
Prozesu hau oso motela izan zen. Berrezarkuntzaren garai osoan zehar luzatu zen eta bultzada nabarmena izan zuen Lehen Mundu Gerraren garaian.
Gipuzkoako Industria Sektore Nagusiak
Sektore nabarmenenak papergintza, ehungintza eta siderometalurgia izan ziren:
Papergintza
1842an abiatu zen eta barne merkatuaren eskariari esker hazi zen. Hainbat enpresak bat egin eta Papelera Española eratu zuten.
Ehungintza
Katalanak konpetentzia zirenez, sektore hau espezializatu egin behar izan zen. Ondorioz, abarketak (Azkoitia) edo txapelak (Tolosa) eginez lortu zuten arrakasta. Orotara 25 ehungintza fabrika zeuden Gipuzkoan XIX. mendearen amaieran, eta kotoia, zeta eta artilearekin lan egiten zuten, besteak beste.
Siderometalurgia
Bizkaia ondoan zegoenez, hainbat enpresa txikik produktu zehatzak egiteko aprobetxatu zuten.
Armagintza: Eibar eta Deba Ibarra
Beste sektore garrantzitsu bat armagintza da, bereziki Eibarren, baina baita Deba ibaiaren erdialdeko arroan ere (Elgoibar, Soraluze...). Eskualde honetan armagintzak tradizio handia zuen XV. mendetik, baina energia elektrikoa erabiltzen hasi zirenean, jarduera honek izugarrizko arrakasta lortu zuen eta ospe handia nazioartean. Zer esanik ez, Lehen Mundu Gerra ere oso onuragarria gertatu zitzaien hainbat armagileri.
Langileria eta Gatazka Sozialak
Bizkaian ez bezala, Gipuzkoako langileria gehienbat bertakoa izan zen, nekazal mundutik zetorrena; ondorioz, etorkinek ez zuten horrenbesteko eragina izan. Gainera, prozesu motela izan zenez, ondorioak apalagoak izan ziren eta, hortaz, gatazka sozialak ez ziren Bizkaian bezain bortitzak izan.