Leninen 1917ko Apirileko Tesien Analisia eta Testuingurua
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,71 KB
Leninen 1917ko Apirileko Tesiak: Analisi Historikoa
Testu hau Vladimir Ilitx Ulianov "Lenin"-ek idatzi zuen 1917ko apirilean, Errusian. Lenin, iraultzaile errusiarra, Boltxebike alderdiaren burua, Sobietar Batasuneko lehen idazkari nagusia eta Leninizmo ideologiaren sortzailea izan zen. Honen helburua, Boltxebikeak Leninen ideietaz ohartaraztea da, eta gaia, Boltxebikeek behin-behineko gobernuari egiten zioten eskakizunak dira. Testua politikoa, historikoa, publikoa eta zuzena da.
Leninen Tesien Zazpi Puntu Nagusiak
Testua zazpi puntutan banatuta dago, eta horien ideiak nagusiak hauek dira:
- Lehenengoan: Lehen Mundu Gerrarekin (LMGE) izandako jarrerari buruz hitz egiten du.
- Bigarrenean, Laugarrenean eta Bosgarrenean: Proletarioek eta nekazariek Errusian agindu behar dutela Sobietaren bidez azaltzen da. Kontzeptu klabe gisa Sobietak hartuko ditugu: Errusia osoko hirietan antolatutako langileen kontseilu edo asanbladak ziren.
- Hirugarrenean: Behin-behineko gobernuari ez laguntzeko adierazten da.
- Seigarrenean eta Zazpigarrenean: Lurraren eta bankuen nazionalizazioa eskatzen du. Kontzeptu klabe gisa, Nazionalizazioa: lehen enpresa pribatuen esku ziren jarduera ekonomikoak estatuak bere gain hartzen dituen prozesua da.
Testuinguru Historikoa: XX. Mende Hasierako Errusia
Testuinguruari dagokionez, testua XX. mende hasieran kokatzen da. Garai hartan, politikari dagokionez, 1905eko iraultza gertatu zen. Populazioa tsarismoarekin haserre zegoen, bizi baldintzengatik. Errusiaren 1905eko gerra errusiar-japoniarra galdu ondoren, grebak eta San Petersburgoko Negu Jauregiaren aurrean manifestazioak hasi ziren. Jende asko hil zenez, Igande Odoltsua deitu zioten. Ondorioz, lehen Sobietak sortu ziren (Trotski San Petersburgokoaren buru), eta Potemkin akorazatuaren matxinada egin zuten. Tsarrak amore eman eta Urriko Adierazpena egin zuen: DUMA eta askatasun zibilak aitortu zituen.
1917ko Iraultzak: Otsaila eta Ondorengo Gertaerak
1917an beste iraultza bat egon zen: Otsailako Iraultza eta tsarismoaren amaiera. Iraultzaren kausa nagusia Lehen Mundu Gerra izan zen. Errusiaren porrot militarrak eta lurralde galerak etengabekoak ziren; armada eta herria etsita zeuden.
- Otsailak 23: Bapateko iraultza. Grebak eta manifestazioak egon ziren, bakea eta bizi baldintzen hobetzea eskatzen zutelako. San Petersburgon, Sobietak berrantolatu ziren, baina erreforma demokratikoak eskatzen ziren. Nikolas II.aren aurka alderdi guztiak zeuden. Abdikazioa eta behin-behineko gobernuaren sorrera (Lvov printzeak osatu zuen; Kerensky sozialista iraultzailea ministro izan zen).
- Martxoa: Behin-behineko gobernuak amnistia eta askatasun zibilak onartu zituen. Polizia sekretua desegin, hauteskunde legea prestatu eta Finlandia zein Poloniaren autodeterminazioa onartu zuten. Gerra amaitzeko eskakizuna ez zen bete.
- Apirila: Leninen “Apirileko Tesiak” sobietek gobernuari betearazi nahi zizkioten. Boltxebikeen ilegalizazioa eta Leninen erbesteratzea. Kerenskyren gobernu berria mentxebikeekin osatu zen. Lvovek dimititu egin zuen.
- Abuztua: Kornilov generalaren estatu kolpea egon zen. Kerenskyk boltxebike eta sobietei laguntza eskatu zien. Kornilov menderatuta izan zen boltxebikeei esker.
Ekonomia, Gizartea eta Kultura
Ekonomian, inmobilismo politikoa eta modernizatzeko arazoak zeuden, eta horregatik hasi zen Industrializazioa. Gizarteari dagokionez, klase gizartea nabarmentzen zen, baina Errusiaren ezberdintasun bat nobleziak botere handia zuela zen. Errusiako kultura Eliza Ortodoxoak kontrolatzen zuen.
Ondorioak: Urriko Iraultza eta Estatu Sobietarra
Esan bezala, testuko lehen esaldian, boltxebikeak Lehen Mundu Gerraren aurka zeudela azaltzen du. Bigarrenean, lehen fasea (Frantziako iraultza liberala edo burgesena) eta bigarren fasea (komunismoa edo langileen iraultza) aipatzen ditu. Hirugarrenean, gobernuari ez diotela laguntzarik emango esaten du. Laugarrenean, sobietak zer diren azaltzen du. Bosgarrenean, sobietaren sistema erabiliko dutela agintzeko aurkezten digu. Seigarren eta zazpigarren esaldietan, herriaren aberastasuna estatuarena izan behar dela agertaratzen du.
Ideia hauen ondorioz, 1917ko urriko iraultza gertatu zen. Lenin Alemaniatik itzuli zenean, Errusian kaosa zegoen, gerra eta behin-behineko gobernuaren ezintasunarengatik. Urriaren 24an, gauean, boltxebike armatuek (Guardia Gorria) gobernua erasotu eta atxilotu zuten. Kerenskyk ihes egin eta Lenin eta Trotskyk Herriaren Komisarioen Kontseilua sortu zuten (15 kide). Oposizioa ilegalizatu eta proletarioen diktadura ezarri zuten.
Estatu Sobietarraren Sorrera eta Dekretuak
Estatu Sobietarren Sorrera:
Urriko Dekretuak:
- Bakea: Alemaniarekin bakea eta Lurra nazionalizazioa eta jabetza pribatuaren abolizioa.
- Prentsa kontrolatu eta polizia politikoa (Txeka) ezarri ekintza antirraultzaileak ekiditeko.
- Brest-Litovsk: Bake akordioa alemaniarekin: lurralde galera handia mendebaldean (Finlandia, Polonia, Errepublika Baltikoak, Ukraina).
- Alderdi bakarra: Errusiako Alderdi Komunista.