Xabier Lizardi, Lauaxeta eta Gabriel Aresti: Euskal Poesiaren Hiru Ahots

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,24 KB

Xabier Lizardi

Lizardi Jose Maria Agirre "Xabier Lizardi" izenez ezagutua, 1896an jaio zen Zarautzen eta Tolosan bizi izan zen. Lehen ikasketak Madrilen egin zituen, eta enpresa-gizona, idazlea, kultur eragilea eta politikaria izan zen.

EAJko militantea izanik, Madrilgo Gorteetan diputatu izatera iritsi zen. 1933an hil zen.

Lan nagusiak

Aldizkarietan olerki sueltak idazteaz gain, Biotz-bihotzetan liburua idatzi zuen. 1932an, beste poema-liburu bat argitaratu zuen, Umezurtz olerkiak izenekoa.

Euskararen erabilera

Euskara herrikoia eta euskara berria batzea defendatu zuen, Euskal Pizkundearen helburuetako bat baitzen hori. Euskara jasoa erabili zuen, eta euskarak trinkotasunerako eta lirismorako zituen baliabideak muturrera eraman zituen. Gainera, figura literarioak maisuki erabili zituen, eta Gipuzkoan oinarritutako euskara hartu zuen oinarri.

Poesia

Lizardiren olerkigintzak sentiberatasun handia zuen. Naturaren personifikazioa egin zuen, eta natura bizitza eta heriotza batzen dituen poesia liriko sinbolista bat sortu zuen. Horrez gain, egoera afektiboak, familiakoak, herria eta euskararen inguruko kezka agerikoak landu zituen.

Lauaxeta

Lauaxeta (Esteban Urkiaga, 1905-1937) Laukizen jaio zen. Jesuita izateko asmoa utzi eta Bilbora joan zen. Euzkadi egunkarian idatzi zuen. Abertzale sutsua izan zen, eta Gernikako bonbardaketaren ondoren atxilotu eta Gasteizen fusilatu zuten.

Olerkiengatik da ezaguna. Bere poesia-lanak bi liburu hauetan biltzen dira: Bidezko barrijak eta Arrats bizia. 1974an, bi liburu horiek Olerkiak izenburupean argitaratu ziren.

Hizkuntza eta estiloa

Garbizaletasunez jokatuz, hitz berriak eta aditz sintetiko asmatuak erabili zituen. Arrats bizia liburuan, Europan zegoen aiz berrietara jo zuen, eta liburu horretan frantses sinbolistaren joera erakusten du.

Lauaxetarentzat, olerkia zen bizitza ulertzeko bide bat. Bere bertsoak leunak eta apainak dira.

Bigarren liburua eta erri-olerkia

Bigarren liburuan, Aitzolek sustatutako erri-olerkiaren bidea jarraitu zuen, olerki didaktikoagoak idatziz. Gai politiko agerikoagoak, gai arinak eta alaiak dituzten olerkiak ere idatzi zituen. Lauaxetak, aurreko olerkariek landutako joerak egokitzeko ahalegin handia egin zuen, garaiko poesia modernoenaren alde.

Gabriel Aresti

Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975) euskarazko idazle eta poeta izan zen, eta XX. mendeko euskal literaturaren berritzaile nagusienetako bat. 12 urterekin hasi zen euskaldunduz. 1954an, 21 urte zituela, lehen poemak argitaratu zituen. Geroago, 1964an, bere lanik esanguratsuena argitaratu zuen: Harri eta herri.

Eragina

Blas de Otero, Gabriel Celaya eta Antonio Machadok poesia sozialaren bidea irekitzen lagundu zioten Arestiri. Arestirentzat, literatura oro soziala da. Poesia herriaren kontzientzia piztzeko arma baliagarria zela zioen.

Literaturako genero guztiak landu zituen: poesia, narrazioa, teatroa eta saiakera. Itzultzaile bikaina izan zen, eta literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen.

Pentsamendua

Pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte, eta askorentzat deserosoa izan zen hori. Hasieratik, euskara batua eta normalizatua defendatu zuen.

Aro poetikoak

Poeta sozial eta iraultzaile gisa definitu dute. Bilbo hiria euskararen mapan kokatzea Arestiri zor zaio, 50-60ko hamarkadetako Bilbo industrialaren irudia bere lanean ageri baita.

Bere olerkigintzan bi aro bereizten dira:

  • Aro sinbolista (1954-1961): poema luze eta konplexuak, gizaki modernoaren irudi triste eta zibilizazioaren deskalabruaren adierazpena.
  • Aro soziala (1964-1975): Harri eta herri, Euskal harria, Harrizko herri lau eta Azken harria. Kale gorriko arazo arruntak, injustiziaren salaketa mingarriarekin batera, euskararen kezka biziak ere ageri dira.