Irratiko Komunikazioa: Ezaugarriak, Generoak eta Gidoiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,92 KB
Irratiaren Ezaugarriak eta Beharrak
Prentsan irakurtzeko idazten dira testuak. Irratian, berriz, entzuteko; hori argi izan behar dugu. Ahotsak eta erritmoak, testuak baino informazio gehiago transmititzen dute, uste baino gehiago.
Topiko Faltsuak Irratiaren Inguruan
- Irratian ez da idazten.
- Ikus-entzunezko garaian, irratia bigarren mailan dago.
Irratiak konfiantza eta fideltasuna sortzen ditu. Berehalakotasuna eta malgutasuna eskaintzen ditu.
Irratiaren Abantailak
- Berehalakoa da.
- Mugikortasuna ahalbidetzen du.
- Erraz deskodifikatzen da.
- Eskuragarria da.
- Naturaltasuna ahotsetan.
- Mezu pertsonalizatuak.
- Musikarako euskarri ona.
- Beste lan batzuk egitea posiblea da entzuten den bitartean.
- Irudi falta: irudimena erabiltzeko aukera ematen du.
Irratiko Hizkuntzaren Ezaugarriak
- Galkorra da, ezin da berrirakurri.
- Naturaltasuna: ez da nabaritu behar irakurtzen ari zarela.
- Ulerterraza: sinplifikatu entzulearen arreta mantentzeko.
Inprobisazioa Irratian
- Inprobisazio onena: oso prestatuta egon behar da eta praktikatu.
- Gidoia beharrezkoa da, programaren arabera jarraipen estuagoa eskatuz.
- Komunikatzaile on batek sormena izan behar du. Zenbat eta esperientzia gehiago, orduan eta aukera gehiago.
- Sistematikoki inprobisatzea txapuza bat izaten da, ezin baita etenik egin.
- Inprobisatzeko egokiak diren gidoiak: mahai-inguruak, kirol emankizunak, etab.
- Akatsak: zergatia, naturaltasuna eta zuzenketa. Irratian momentuan zuzendu behar da.
Irratiko Lengoaiaren Gakoak
- Hizkera teknikoa eta jargoiak saihestu.
- Adjektiboak eta aditzondoak ahalik eta gutxien erabili.
- Zehatza eta konkretua izan.
- Kontuz antzekoak diruditen baina kontrako esanahia duten esaldiekin.
- Erredundantzia: mezua argitu eta finkatzeko erabili.
- Zenbakiak: hobe zehatzak, baina ez beti. Orduak esaten diren bezala adierazi.
- Laburdurak, siglak eta akronimoak saihestu.
- Izen propioak beti karguarekin aipatu, eta kontuz ahozkerarekin.
- Aditzak orainaldian, era aktiboan eta perifraserik gabe erabili.
Albistegi Motak Irratian
Periodikotasunaren Arabera
- Boletinak: orduro, 5 minutuko iraupenarekin.
- Egunerokoa: 30 minutu eta ordubete artean; goizez, eguerdian, arratsaldez eta gauez.
Antolaketaren Arabera
- Flashak.
- Aurrerapenak (adibidez, Isma El Madrugadorren kasuan).
- Boletinak.
Estalduraren Arabera
- Tokikoa.
- Autonomikoa.
- Estatu-mailakoa.
- Nazioartekoa.
Mariano Cebrián: Albisteen Hautaketa
Mariano Cebrián-en arabera, albisteak hautatzeko kontuan hartu beharrekoak:
- Berriaren interesa toki geografikoaren arabera.
- Irratiaren audientziarako balio informatiboa.
- Erabilgarri dugun soinudun materiala.
- Momentuarekiko gertutasuna eta lotura.
Albistearen Egitura
- Pasoa (aurrerapena).
- Abiapuntua.
- Sarrera/Lead.
- Kontaketa.
- Audioa.
- Itxiera.
Erreportajearen Ezaugarriak
- Bizitasuna.
- Sormen askatasuna.
- Narrazio-deskribapena (aurkezpena, gakoa, amaiera).
- Generoen nahasketa: elkarrizketak, txostenak, etab.
- Gehienez bi edo hiru gai jorratzen ditu.
Erreportajearen Elementuak
- Datu berrienak.
- Testuingurua.
- Aurrekariak.
- Zergatiak.
- Ondorioak.
- Antzeko kasuak.
- Lekukotasunak.
- Giroa.
Kronikaren Ezaugarriak
- Toki eta denbora jakin batean gertatutakoaren narrazioa.
- Kazetaria: gertaeren lekukoa eta testuinguruaren ezagutzailea.
- Errekurtso adierazgarriak onartzen ditu.
- Ordena kronologikoa errespeta dezake.
- Interpretazioa bai, baina iritzia ez.
Magazinaren Ezaugarriak Irratian
- Informazioa eta iritzia, entretenimendu eta ikuskizunarekin nahastuta.
- Itxuraz gaien arteko dispertsioa (programen programa).
- Erronka: osotasuna eta edukien egitura argia lotzea.
- Elementu finkoak: aurkezlearen izena, sailak, kolaborazioak.
- Programa luzeak.
- Permanentzia denboran eta katean.
- Tituluen edukiei erreferentzia.
- Entzuleen partaidetza.
Gidoi Motak Formaren Arabera
Gidoi Amerikarra
- Zutabe bakarra.
- Adierazpen teknikoak eta lokutoreenak banatzen ditu.
- Ohar teknikoak azpimarratuta.
- Lokutoreen izenak maiuskulaz.
- Ezkerrean aldaketak sartzeko lekua.
Gidoi Europarra
- Bi zutabe edo gehiago.
- Ezkerrean ohar teknikoak.
- Beste guztia: lokutoreen testuak.