Antzerkiaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,03 KB


1-Gerraosteko antzerkiaren Azalpen txikia:
Euskal teatroari ez zaio behar bestelo Garrantzirik inoiz eman. Idatzitako guztia ez da argitaratua izan eta Argitaratutakoa batzuetan taularatua ere ez, esatekoa da ere, zenbaitetan Antzeztua izan den arren ez dela inprimatu.Guzti hau kontutan izanik, ez da Erraza gure antzerkiaren ikuspegi guztia izatea. Bestalde, antzerkigintzaren Helburua ez da maiz oso literarioa izan, euskaltzaletasunari eusteko tresna Bilakatu bait zen. Hainbeste gauza debekaturik zeuden gerraosteko aldi Horretan, eginkizun garrantzitsua bete zuen teatroak. Irratia, zinema, Telebista, egunkariak ia erdara hutsean zirenean, euskaraz jendaurrean Azaltzeko erarik bakarrenetakoa zen antzerkia. Iparraldeko antzerkigintzak eta Hegoaldekoak ibilbide desberdinak izan zituzten, nahiz eta sarritan lotuta Egon. Hegoaldean frankismoaren hasieran zegoen eta egoera larria zen.
2-Iparraldeko Teatroaren barnean,egile mordoxkaren artean azpimarratu BI AUTORE :
Bigarren mundu gerraren ondotik laister heldu Zioten berriz ere antzerkigintzari Iparraldean. Gehienak, Baionako GURE HERRIA Aldizkarian argitaratu ziren (1951 ezkero). Aipatzekoak dira herri txikietan Aurkezten ziren antzezlanak, egitura eta gainerraz samarrak zituztelarik.
Parrokia giroko teatroa, alegia; salbuespenak ere Izanik, noski. Egile mordozkaren artean pare bat azpimarratuko ditugu. Alde Batetik Pierrez Lartzabal (1915-1989) azkaindarra, hainbat urtetan Sokoako Erretore ospetsua izana, garai horretako teatrogile trebeenetariko eta Langileenetakoa dugu.Ederki zekien drama eta komedia egiten, bazuen teatrorako Sena.
Autore honen uzta oparoko lan batzuk : Etxahun, Senperen gertatua edo Hila esposatu.
Bigarren autorea, Telesforo Monzon (1904-1981) da, Lartzabalen adiskide eta lankide.Hau Gipuzkoarra zen, Bergararra jaiotzaz eta Mexikora ihes egin behar izan zuen gerraostean.Komediak nahiz dramak taxutu Zituen; bederatzi-hamar bat guztira. Lehen sailetik, aipatzekoak dira Lau kantari Eta xori bat obrak, bigarrenetik, berriz, Menditarrak eta Hazparneko Anderea.Honako hau Lizardiren lanaren miresle dugu, poesia sintetiko eta Iradokitzailea ardatz duelarik. Bere ezaugarrietako bat naturako irudi Sinbolikoetan gorderik aberriaren aldeko apologia egiten zuela da. Abesteko Idatzi zituen bertsoak oso ezagunak egin ziren: Itziarren semea, Lepoan hartu, Euskarari bai...
3-Aipatu Pierres Lartzabalen antzerkiaren ezaugarri batzuk : Pierrez Larrazabal Teatrogile trebe eta langileena dugu. Dozenaka lan, labur, luze gauzatu zituen Antzerkirako. Ederki zekien drama eta komedia egiten. Lapurtarraren antzerkiak Herrikoiak eta ikasiak dira, jende landu eta jende arruntarentzat eginak. Teatrorako sena du, istorioak eta pasarteak korapilatzeko eta askatzeko Gaitasuna. Honek, uzta oparoa izan zuen eta argitaratuen artean Hegoaldean ere Ezagunak izan ziren izenburuak ditu.
4-Iparraldeko Herri teatro tradizionalean pastoralgaiak aldatuz joan dira.Komentatu:
Gerra inguruan etenaldi luzetxoa izan ondoren, 1950az Gerora sarritan dastatu izan da pastorala.1973az gero urtero edo bi urterik Behin egon ohi da emanaldia Zuberoako herriren batean. Bigarren Mundu Gerrara Arte pastoralgairik gehienak Testamentu Zaharretik edo Frantziako historiatik Ateratzen baziren ere, orain protagonistak Zuberoakoak, Iparraldeko zenbait, Edota Euskal Herrikoak ere izan daitezke, eta batzuetan pertsonaia nagusi barik Gertakari edo herri baten historia ere hartu izan da ardatz.
Pastoralen gaiek bi denbora tarte bereizten Dituzte, 1950. Urtea mugarri izaki. Urte hortaraino, antzezpenak gai erlijioso (santu edo bibliako pertsonaietan oinarrituak) edo politiko-militarrak (Frantses estatukoak) izaten ziren. Etxahun-Irurik baina, pastoralak irauli Zituen Euskal Herriko gaiak baliatzen hastean. 1950. Urtetik aurrera beraz, euskal historian pisua izan duten pertsonaien inguruan egin ohi dira. Adibidez, Etxahunen bederatzi pastoraletarik zortzik euskal gaia dute.
Kantua da pastoralaren ezaugarri nagusienetakoa, Bertsoek osatzen baitute antzerki osoa.
5-Aipatu 1950tik aurrera Hegoaldeko antzerki talde batzuk. Zein arazo nagusiri egin Behar izan zioten aurre? : Euskal Iztundea, Jarrai taldea, Kriselu taldea eta Intxixu taldea.
Frankismoaren bukaerako giro politiko nahasiak ere Ez zuen antzerkia egonkortzen askorik lagundu, errepresioa zela eta jende asko Sakabanatu eta hainbat talde banatu bait ziren.
6- Aipatu Hegoaldeko hiru teatrogile eta lan bana:
  Antonio Maria Labaien : Petrikillo, Jokua ez da errenta, Malentxo alargun,...
  Salbatore Mitxelena: Erri bat Guruzbidean eta Confixus.
  Jon Etxaide: Amaiur, Markesaren alaba, Begia begi truk,...
  Gabriel Aresti: Mugaldeko herrian Eginikako tobera, Justizia txistulari, etxe aberatseko Seme          galdua...
  Xalbador Garmendia : Historia trsite Bat.

Entradas relacionadas: