Wittgenstein eta Arrazoimenaren Mugak: Etika eta Hizkuntza
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,33 KB
Wittgenstein eta arrazoimenaren mugak
Wittgensteinen helburua arrazoimenaren mugak aurkitzea zen. Bere esanetan, lengoaia pentsamenduaren adierazpena denez, beharrezkoa da lengoaiaren mugak zehaztea.
Etika eta hizkuntzaren mugak
Wittgensteinen arabera, ezin da etikaz normal hitz egin, mundua osatzen duen gertakari gisa. Etikak ez dauka eduki enpirikorik eta, horregatik, mundutik kanpo gertatzen da; beraz, ongia eta gaizkia ezin dira lengoaiaren bidez azaldu.
- Judizio etikoak balio absolutuak dira.
- Balio erlatiboa gertakarien propietatea da.
- Etika hizkuntzaren mugak gainditzeko saiakera da, baina alferrikakoa, ez baitu ezagutza gehitzen.
Hori dela eta, ez dago etika absoluturik; etika bakoitza biziera bat baita.
Enpirismoaren eragina
Enpiristen eragina nabaria da Wittgensteinen teorian. Haiek esanetan, ezagutzaren mugak esperientzian daude eta metafisikari kritika zorrotza egiten diote. Judizio etikoek ez dute ezagutzarik gehitzen; ezagutza lortzeko esperientzian dute konfiantza osoa.
Descartes eta arrazionalismoaren kritika
Descartes arrazionalismoaren ordezkaria da eta ez du arrazoimenean mugarik ikusten. Arrazoian jatorrizko ideiak daude, esperientziatik sortuak ez direnak, eta horietatik abiatuta, dedukzioaren bidez, beste guztiak ondoriozta daitezke.
Descartesek zientziaren metodoa aplikatzen du metafisikaren gaiak ziurtatzeko, eta Wittgensteinentzat hori lengoaiaren erabilera okerra da:
- Zientziaren barnean bakarrik egiaztatu daitekeena sortzen da.
- Metafisika pseudoproposizioak dira; ezin da esan egia edo faltsuak direnik.
- Wittgensteinen esanetan: "Hitz egin ezin denaren aurrean, hobe da isilik egotea."
Hizkuntza-jokoak eta etika
Wittgensteinentzat, proposizio baten esanahia bere erabilpena da. Lengoaia tresna bat da eta horiek hizkuntza-jokoak dira. Hitz-joko bakoitzak bere arauak ditu eta arauak gaizki erabiltzean gaizki-ulertuak sortzen dira.
Etika, nire ustez, ez da zientzia, ezin baita enpirikoki egiaztatu; horregatik ezin da etika unibertsalik egon, gizarte bakoitzaren araberakoa baita. Nahiz eta zientzia ez izan, pertsonen bizitzan eragina dauka, gizakiaren gizarte-bizitzarako ezinbestekoa baita.