Descartesen ideia motak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,42 KB


- Metodoa Descartesengan:


Berpizkundean kezka handia zegoen jakituriaren kontzeptuaren inguruan eta erabat eraldatu zen. Jakituriak (zientziak) praktikoa izan behar duela pentsatzen hasi ziren, etorkizunean gizakiaren bizitza hobetzeko. Ikerketak eta aurkikuntzak moralagatik argitaratzen zituzten, bestela humanitatearen aurka ari zirelakoan.
Ordurarte, ordea, Aristotelesen metodoa zeukaten eta honek ez zien egia berriak aurkitzeko balio. Horrela, metodoari buruzko hiru proposamen garrantzitsu agertu ziren: Francis Bacon, Descartes eta Galileoren metodoak. Baconen metodoa oso enpirikoa zen, esperientziatik abitzen den mekanismo hutsa; eta Descartesena berriz aurkakoa zen, erabat teoriko-deduktiboa. Metodo honen zatirik garrantzitsuenak ideien analisia eta sintesia dira, erabat deduktiboki. Bi metodo hauen artean Galileoren metodoa dago, metodo hipotetiko-deduktiboa. Metodo honetan esperientziatik abiatu, bertan oinarrituta hipotesi bat egin, hipotesitik abiatuta ondorioak atera eta azkenik ondorioak enpirikoki frogatu behar dira.
Gaur egun, berriz, bi metodo erabiltzen dira nagusiki zientzian. Zientzia formalek metodo axiomatiko-deduktiboa erabiltzen dute, eta enpirikoek metodo hipotetiko-deduktiboa. Horrela, Descartes oker zegoen metodo unibertsal bat sortzen saiatzean, hori izan zen bere akats handiena. Bere metodoa matematikarako erabilgarria izan daiteke, baina ez da unibertsala. Amaitzeko, azken urteotan metodo berri bat agertu da, simulazioa. Metodo hau erabat desberdina da besteekiko, baina oso erabilgarri bilakatu da.

- Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia


Descartesek zientzia guztiak zerotik hasi eta berriro antolatzeko asmoa du, zientziaren zuhaitza. Horretarako metodo baten beharra du, edozein zailtasun gainditzeko balioko diona eta unibertsala izango dena. Horrela bere metodoa asmatu zuen, teoriko-deduktiboki.
Analisia eta sintesia Descartesen metodoaren bigarren eta hirugarren arauak dira, metodoaren zatirik garrantzitsuena. Intiuzioa eta dedukzioa, berriz, giza arrazoimenak burutu ditzaken eragiketa bakarrak dira. Descartesen metodoak 4 arau ditu:
Lehenengo araua: egia ebidentzian dago. Zerbait egiazkotzat jotzeko adimenari argi eta bereizita agertu behar zaio.
Bigarren araua (analisia): zailtasun bakoitza ahal den zati guztietan banatu behar da, elementu sinpleenetara iritsi arte. Ideia hauek intuitiboki ezagutzen dira, hau da, ezagutza zuzen eta berehalakoa, arrazoimenean berezkoak eta jatorrizkoak direnak.
Hirugarren araua (sintesia): zailtasunak zatitu ondoren, zatiak lotu egin behar dira. Elementu sinpleenetatik hasi eta pixkanaka konplexuenen ezagutzara iristen da, modu deduktiboan. Horrela, dedukzioa intuizioen segida bat da.
Laugarren araua: errepasoa. Berrikuspen orokor bat egin behar da, borobiltzea, zihur egoteko ezer ez ahazteaz.
Metodo honek, ordea, ez zuen bere helburua bete. Honen bitartez Descartesek geometria analitikoa asmatu zuen, baina ez da metodo unibertsala. Gaur egun matematikan erabiltzen da, baina ez dago metodo unibertsalik.

- Duda metodikoa eta lehen ziurtasuna: cogito-a


Descartesek bere egitasmoa eta metodoa prestatuta zituen. Zientziaren zuhaitzaren arabera, guztiak zerotik hasi eta birrantolatu nahi zituen. Horretarako bere metodoa sortu zuen, ideien analisia eta sintesiari garrantzi handia emanez, teoriko-deduktiboki. Horrela, bere proiektua burutzen hasi zen, zuhaitzaren sustraietatik, metafisikatik.
Proiektuarekin hasteko, metodoaren lehen arauaren arabera, zerbait ezin zihurragoa behar zuen, ebidentzia, proiektua bere gainean eraikitzeko. Hau bilatzeko Descartesek zalantza erabiliko du metodo gisa, eta zalantzarik txikiena sorrarazten zion edozer faltsu kontsideratzen zuen. Horrela, zalantzan jarri zituen:
1. Zentzumenak: batzuetan engainatzen baginduzten, ezin da jakin horien bidez irudikatzen dugun ezer egia den.
2. Arrazoiketa: arrazonatzean batzuek hutsak egiten badituzte, edozeinek egin ditzake.
3. Errealitatea: ezin da jakin esna edo ametsetan gauden.
4. Jenio gaiztoaren hipotesia: baliteke izpiritu bat egotea nahastea eragiten zidana.
Baina, ohartu zen, pentsatzen duen horrek zerbait izan behar duela. “pentsatzen dut, beraz, banaiz” (cogito ergo sum). Hau izango da Descartesengan lehenengo egia, zalantzan jarri ezin daitekeena. Ez da arrazoiketa bat, intuizio bat baizik, ni-a, kontzientzia, ez du frogapenik behar. Horrela, Descartes hemendik abiatu zen zientziak berreraikitzeko.
Descartes idealismo modernoaren aita izango da. Abiapuntu hau Nietzsche edo Ortegak gogor kritikatuko dute, kontzientzia ez delako abiapuntua, azaldu beharrekoa baizik. Hauentzat giza bizitza inkontzientean oinarritzen da.

- Ideia-motak: adbentiziak, faktiziak eta jatorrizoak

Descartesek bere egitasmoa burutzeko (zientziak deduktiboki eraikitzea) abiapuntu bat behar zuen, eta bere abiapuntua cogito-a izan zen.

Descartesi arazo bat planteatzen zitzaion, errealitatea bere ideia eta pertzepzioetatik abiatuta deduzitzea. Nola irten preso gauden gure kontzientziatik? Nola frogatu beste zerbaiten existentzia?

Arazo horri soluzioa aurkitzeko analisia aplikatu behar zuen. Zer dago nire esperientzian? Bi gauza: ni eta nire ideiak-esperientziak. Zer dira ideiak? Ideiak, konsziente den guztia dira.

Descartesen esanetan, ideia guztiak berdinak dira, ez dago bat bestea baino ideiago denik. Baina, edukiari begiratuz gero ezberdintasunak daude ideien artean. Hori hórrela, Descartes-ek ideien sailkapena egin zuen eta hiru ideia mota bereizi zituen:

  • Abdentiziak:


    Ideia arrotzak dira. Kanpotik datozen ideiak dira, zentzumenen bidez pertzibitzen ditugun sentsazioak dira eta arrazoiaren kanpotik datozela dirudite, beste kanpoko errealitate batetik. “Ematen du” dio, ez baitaki kanpoko mundua eta gorputza egon badauden. Gizakiak zentzumenen bidez objektu fisikoei buruzko datu sentigarriak eskuratzten dituenean kontzeptuak eratzen ditu, eta horren adibide dira: mendia, zaldia, zuhaitza, etab. Ideia eratorriak dira.

  • Faktiziak (“fikzioa”):

    Aurrekoen nahasketa. Inpresio ezberdinak nahastuz sortutakoak dira. Nik eraginak diren ideiak dira, nire pentsamenduak aurreko beste ideia abtzuetan oinarrituta sortu dituenak. Ideia hauen adibide ditugu zentauroa (erdi zaldi erdi gizaki) eta itsaslamina edo sirena (erdi arrain erdi emakume). Hau da, laburbilduz, adimenak ideia berri bat asmatzen du sentipenen bidez, aurretik jasotako bi ideia edo gehiago nahasiz, edo ideia berri bat eratzen du oroimenean gordetako hainbat ideiaren bidez.

  • Jatorrizkoak (innatoak):

    Kanpotik ez datozen ideiak dira, baina nik asma ezin ditzakedanak. Descartesen arabera, gizakia jatorrizko ideiekin jaiotzen da. Zentzumenen bidez zerbait ikusi, entzun, dastatu…aurretik, gure adimenean hainbat ideia ditugu: besteak beste, arimaren ideia (substantzia pentsatzailea), Jainkoaren ideia (substantzia infinitua) eta materiaren ideia (substantzia hedatua). Jatorrizko ideia hauek gutxi dira, baina pentsamendu guztien abiapuntua dira. Jatorrizko ideien sorzailea Jainkoa da, eta berarengandik dator perfekzioaren kontzeptua.
  • Lehenengo biak susmopean daude. Jatorrizkoetan irteteko giltza bilatu beharko da, Jainkoaren bidez. Ideia hauetatik abiatuta deduzitu zuen Descartesek Jainkoaren existentzia. Ideia garbi eta nabarmenek Jainkoaren garantia moduko bat dute, jainkoak sortuak dira. Jainkoarengan pentsatzeko, Erdi Aroan gertatzen zen moduan, negatiboki pentsatu behar da.
  • Descartesek zentzumenak arbuiatu. Enpiristen esanetan, ordea, ez dago jatorrizko ideiarik, eta esperientziean oinarririk ez duten ideia guztiak fizkio hutsak dira.

- Jainkoa eta munduaren existentzia:

  • Jainkoa Descartesen filosofian

Descartes iritsi aurretik, pentsalariek munduaren existentzia frogatzen zuten lehenik, eta existentzia horretan oinarritzen zituzten ondoren Jainkoaren existentziari buruzko frogak.

Descartesek bere egitasmo deduktiboa praktikan jartzeko aurkitzen du lehenengo ziurtasuna: pentsatzen dut, beraz banaiz. à Hortik deduzitu behar ditu beste egia eta errealitate guztiak.

1.Froga:


Konturatuta ez dela perfektua (zalantzak baitauzka), perfekzioaren ideiaren jatorriaz galdetzen da. 1) Ez du zentzumenetik jaso. 2)Berak ezin izan du sortu (izaki batek ezin du bera baino handiagorik sortu). Ondorioz, perfekzioaren ideiaren sortzailea izaki perfektu batek izan behar du. (San Agustinen ideia eredugarrien antza du honek). Beraz, cogitoaz gain beste substantzia bat dago, izaki perfektua eta infinitua. Nire ideien artean, Jainkoaren ideia dago, eta honela ulertzen du Descartesek (testua):

< substantzia="" infinitua,="" betierekoa,="" mugagaitza,="" orojakilea,="" ahalguztiduna,="" eta="" hari="" esker="" ni="" eta="" diren="" beste="" gauza="" guztiak="" (benetan="" existitzen="" badira)="" sortuak="" eta="" ekoitziak="" izan="" dira.="" nolakotasun="" hauek="" hain="" handiak="" eta="" bikainak="" dira,="" ezen="" zenbateta="" gehiago="" aztertu,="" orduan="" eta="" gutxiago="" limurtzen="" bainau="" ideia="" honek="" nigan="" izan="" dezakeela="" sorrera.="" esan="" dudan="" guztia="" kontuan="" hartuz,="" zera="" ondorioztatu="" behar="" da:="" jainkoa="" existitzen="" da,="" substantziaren="" ideia="" nigan="" izanik="" ere,="" substantzia="" bat="" naizelako.="" substantzia="" infinituaren="" ideia="" ez="" nuke="" izango,="" mugatua="" izanik,="" benetan="" substantzia="" infinituak="" nire="" espirituan="" jarri="" ez="" balu="">>.

2.Froga:


Bigarren frogan, hipotesi soliptista deuseztatzen ahalegintzen da. Esaten du guztia ez dela bere amets bat, bera ez delako guztiaren sortzailea, inperfekzioak baititu. Bera ez dela existitzen den izaki bakarra esaten du, beste perfektuago baten kreazioa baita. Gainera, berak ez dituen kualitate on batzuen ideiak ditu eta guztiaren sortzailea izango bazen bere buruari emango lizkioke kualitate on hauek.Jainkoak pentsa ahal daitezkeen gauza on guztiak ditu, gradu infinituan, eta horregatik, Jainkoa ezin da izaki korporal-izpiritual bat izan.  Ondorioz, bera, Jainkoaren kreazioa da. “Jainkoak ezin dit engainatu”; beraz, ene ideia argi eta garbiak egia izan behar dute.

3.Froga:


Argumentu ontologikoa. San Antselmoren antzera, Descartesek Jainkoaren existentzia Jainkoaren kontzeptu beretik ateratzen du. Honakoa deduzitzen du Jainkoaren ideia analisatzerakoan: “ Izaki perfektuaren ideia dut. Haren existentzia haren esentziatik banaezina da, haranaren ideia mendiaren ideiatik banaezina den modura. Arrazoi horregatik, mendia haranik Gabe ulertzea kontraesana izango litzatekeen bezala, kontraesana litzateke ere izaki oso perfektua existentziarik gabe ulertzea. Jainkoa perfekua bada, guztia du, ez du gabeziarik eta beraz ezin zaio existentziarik falta
. Existitzen da”.

Beraz, lehen esan bezala ziur egon gaitezke argi eta garbi pentsa daitekeen orok egia izan behar duela. Jainkoaren garantiak bakarrik balio du argi eta garbi pentsa daitekeen horretarako bakarrik. Garantia hau gauzen tasun lehenek dute: matematikoki adieraz eta pentsa daitekeena. Eta ez tasun bigarrenek (kolore, usain…) eraba subjektiboak baitira.

  • (Ezberdintasunak)
  • Descartesek kontzientziaren presondegitik irteteko zeharkako bide bihurria hartu zuen: ideietan oinarrituta frogatu zuen Jainkoaren existentzia, San Agustin edo San Antselmoren antzer, eta handik munduaren errealitatea.
  • Hume-k (filosofo enpiristak), ezin zuen Jainkoaren existentzia frogatu.
  • Kant – Agnostizismoa -: ezin da existitzen dela ezta existitzen ez dela ere frogatu.

- Pasioak eta askatasuna:

Descartesek bi substantzia independientetan banatzen du gizakia: gorputza eta arima.

  • Arima: ez- materiala, hilezkorra.Pentsamendu eta hizkuntzaren iturria. Ez dago natur lege deterministeten mendean: aske da. Descartesek ez du arima sentikor edo begetatiborik onartzen.
  • Gorputza: materiaz osatutako mekanismoa da (animaliak, makina hutsak dira).
  • Bizitza ez du arimak ematen: mekanika hutsa da.
  • Arimak sentsibilitate funtzioak ditu- hautematea, oroitzea, sentitzea- . Funtzio horiek makinek bete ditzakete. Pentsatu eta zentzudun hitz egin, ordea, ezin dute.

Lotuta daude:


  • Gorputzaren aldaketak arimak sentitzen ditu. Eta, arimaren erabakiak gorputzak betetzen ditu.
  • Garunaren epifisian (guruin pineala) elkartzen dira.
  • Pasioak, sentimenak, emozioak, gorputzean (eta ez ariman) sortutako mugimendu irrazionalak dira eta arimara iristean gizakiaren kontrola hartu eta ekintzen kontrolaren jabe bihur daitezke. Grinak elkarren aurkakoak dira: alde batetik, arima erakartzen dute; bestetik, arima bere buruaren aurka bihurtu eta egoera tamalgarrian uzten dute. Horrek ez du esan nahi grinak kaltegarriak direnik; den-denak gorputzarekin lotuta daude, eta ariman gertatzen dira. Haien zeregina arima erakarzea da, amore eman dezan, gorputza kontserbatzeko eta hobetzeko. Alde horretatik, tristura eta alaitasuna bi grina funtsezkoenak dira. Tristurarekin, arima gorputzarentat kaltegarri diren gauzez ohartzten da. Alaitasunak, aldiz, gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartarazten du arima.
  • Grinak morontza-egoerarekin lotuta daude; hau da, esklabo bihurtzen dute gizakia eta askatasuna kentzen diote. Gizakiak morrontza horretatik askatzen ahalegindu behar du.
  • Askatasuna norbere buruaren jabetzan dagoà bakarrik arrazoimenaren zuzenketen arabera jokatzean da aske gizakia. Gizakiak ez du bere burua grinaren mende utzi behar, eta esperientzia eta arrazoia izan behar ditu gidari bere ekintzetan.
  • Asktasunaren auzia bakarrik moralki-ez politikoki-jorratzen du Descartesek: pasioen eraginetik askatzean datza askatasuna. Politikari buruz, isiltasuna.
  • Descartesek medikuntza teologia eta filosofia banatzen edo askatzen ditu.

Bizitza= mekanika (orduko fisika)

Ilustrazioan, erlijioa eta politika arrazoimenaren kritikarenpean      ere bai. (¿?)

ENPIRISMOA LOCKE-rengandik HUME-renganaino


- Enpirismoaren ezaugarri nagusiak

Arrazionalismoarekin batera, enpirismoa aro modernoaren mugimendu filosofiko bat da. Biek ezagutzaren arazoa dute komunean, nahiz eta bakoitzak irtenbide desberdinak eman. XVI, XVII eta XVIII. Mendeetan zehar ( Errenazimendutik Ilustraziora) Britania Handian garatu zen enpirismoa eta filosoforik nabarmenenak Francis Bacon (Errenazimentua), Locke eta Hume (Ilustrazioa) dira. Enpirismoaren ezaugarririk nagusienak:

  1. Lehentasuna ematen dio zentzumenezko ezagutzari, ezagutza arrazionalaren gainean. Filosofo hauek, jakintza ororen sorburua zentzumenetan dagoela diote.
  2. Jaiotzetizko ideien existentzia ezeztatzen dute. Enpiristen ustez, giza ulermena “paper zuri bat” bezalakoa da, zeinean ez dago ezer idatzita, esperientzia “idazten” hasten den arte. Haien ustetan, innatismo arrazionalista  (arrazoimenak jaiotzetiko ideiak sortzeko gaitasuna) okerra da.
  3. Giza ezagutza mugatua da: esperientzia da muga, ezin gaitezke esperientziatik harago joan.

  4. Ezagutza oro ideien ezagutza da: Ideiak irudikapenak dira. Hemen enpiristek bat egiten dute arrazionalistekin. Adimenak, zuzenean, ideiak ezagutzen ditu, ez gauzak.
  5. Esperientzia sentikorra egiaren irizpidea da: esperientzia sentikorra, erreala eta ez erreala, egiazkoa eta faltsua dena desberdintzen ahalbidetzen du.
  6. Oinarri sentikorra ez duen edozein ideia baztertzen dute. Hume-k arimaren ideiaren baliogarritasuna baztertzen du, inork ez baitu izan arimaren pertzepzio sentikorrik.
  7. Ezagutza unibertsala eta nahitaezkoaren posibilitatea ezeztatzen dute: Zentzumenezko ezagutzaren bidez izaki konkretu eta partikularrak (aldakorrak) pertzibitzen ditugunez, edozein ezagutza aldakorra izango da. Enpiristentzat edozein juizioa behin-behineko juizioa izango da; zuzengarria, esperientziak horrela agintzen badu.
  8. Enpiristentzat zientzia eredua fisika da
  9. Enpiristek metafisika baliogarri bat lortzearen zailtasuna edo ezintasuna baieztatzen dute. Arrazionalismoaren aurka, Humentzat ezinezkoa da Jainkoaren existentzia arrazoimenaren bidez frogatzea, soilik sinestu ahal da.

ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK:


Ilustrazioaren garaia, (Arrazoiaren edota Argien Mendea deitua ere), Europa osoan garatu zen XVIII. Mendean zehar. “Filosofoen” jarrera amankomun bat arrazoimenean eta bere boterean erabateko konfidantza jartzea zen. Esaten zuten gizakiari, ondo erabiliz gero, naturaren ezagutza, kontrola eta mugarik gabeko progeso bat ekarriko ziola. Ilustrazioaren filosofia oso herrikoi eta popularra da, azalekoa. Gizartearen sektore askotan eragin zuen, jendearengan haien burua eta munduaz ezagutza zientifiko bat lortzeko irrika piztu zuen eta baita gizartea pintzipio eta ezagutza horien arabera antolatzekoa ere. Filosofo ilustratuek ez zituzten lan teoriko handiak idatzi. XVIII.Mendean arrazoimena giza ahalmen bat da, non ez dagoen ezer jatorrizko edo innatorik, eta  esperientziaren ondorioz garatzen da.  Enpiristen moduan funtzionatzen du, egitate zehatzetatik hasita haien printzipioak aurkitzen dira. Baina gizadiak aurrera egin dezan arrazoimenak independentzia behar du, hau da, aurreko baldintzatzen duen aurreko edozein sineste edo aurreiritzitatik askatu behar da. Kantek esaten zuen “ausart zaitez zure arrazoimen propioaz baliatzera”. Askatasuna ilustrazioaren printzipio garrantzitsuenetakoa da. Pentsamendu askea  eta adierazpen askatasuna ezinbesteko baldintzak dira arrazoiaren erabilera publikoa ahalbidetzeko. Askapen hau ezin da murriztu erlijioaren aurkako eztabaida batera, arrazoimenarentzako eskatzen diren askapen eta burujabetza erabatekoak dira. Arrazoimerarekiko ikuspuntu baikor honen ondorioz, ilustrazioak aurrerapen edo progresoa aldarrikatzen du eta bere asmoa aurrerapen hau bizitzaren alor guztietara zabaltzea da. Zientzia esperimentalak nagusituko direla pentsatuko dute eta honek gizadiaren etengabeko hobekuntza ekarriko duela. Ilustrazioaren filosofia Descartesen alaba eta oinordekoa dela esaten da. Berak egindako iraultzak beste askori eman zien bidea. Zientziaren batasuna azpimarratu zuen eta sineste horretatik abiatuta Entziklopedia sortu zen. Ilustrazioak oihartzunik handiena Frantzian izan zuen eta hauen lanik garrantzitsuena Entziklopedia, zientzien, arteen eta lanbideen Hiztegia izan zen.

  • Unibertsoa ikuspuntu fisiko-matematiko batetik beste ikuspuntu batera deskriptiboagora pasatzen da, biologiaren eta medikuntzaren aurrerapenari esker. Zientzia hauen datuetatik hasita bakarrik ezagut daitezkeela printzipio orokorrak uste dute. Bizitza aparteko fenomeno gisa hartu beharrean, materiaren propietate fisikotzat hartzen da, beraz errealitateari buruzko ikuspuntu monista eta materialista dute. Jainkoari buruzko jarrera ezberdinak daude ilustrazioan. Batetik ildo materialista eta ateo bat nagusitzen da Diderot, Helvetus eta Canabisena. Beste ikuspuntu bat deista da D’Alembert eta Voltaire-rena adibidez. Politikari dagokionez, gizakia besteen eskubideak errespetatuz zoriontsua izan dadin baliabideak aurkitu nahi dituzte. Montesquieu eta Rousseau izango dira hemen pertsonaia nagusiak eta despotismo ilustratua izan zen ikuspunturik hedatuena.

Entradas relacionadas: