Filosofiaren Sorrera eta Garapena: Mitoetatik Arrazoira
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,11 KB
Filosofiaren Sorrera eta Garapena
1. Jakintza Mitikotik Logikora
Filosofia gizakiaren pentsamendu mitikotik arrazoimena erabiltzera pasatzean sortu zen. Gauzak nola sortu diren, zergatik, nolakoak diren, zein den haien helburua... Kontzientzia mitikoak natura-elementuak konparatzen ditu. Adibidez: Eguzkia, ilargia eta itsasoa jainkotu egiten dira; trumoia, jainko haserrearekin lotzen da. Jakintza mitikoan 2 funtzio bereizi behar dira:
- Mitoa unibertsoa azaltzeko modu bat izan da. Filosofoak mito hauetan oinarrituta hasi ziren gauzak arrazoitzen.
- Mitoak, gauzak ondo arrazoitu gabeko esplikazio modukoak ziren.
Jakintza filosofikoa hausnarketa bat da, errealitateari lotutako arrazoi eta logikoekin egiten dena.
2. Filosofiaren Sorrera Historikoaren Zergatiak
Filosofia une eta leku zehatz batean sortu zen K.A. VI. mendean, Joniako hiri batzuetan.
Erlijio Olinpikoaren Krisia
Garai honetan erlijio olinpikoa krisian zegoen. Gizarte mota horretan erlijioa krisian egoteak, zalantza eta arazoak berriz planteatzeari eman zion eta filosofia sortu.
Egoera Soziopolitikoa
Egoera politikoak bere garrantzia izan zuen pauso hartan. Antzinako Grezian monarkia hierarkikoak zuen boterea. Gizarte gerlari eta heroiko batean polis indartsuak sortu ziren. Giza talde berri bat sortu zen, merkatariena.
Demokraziaren Sorrera
Giza talde bakoitzak, autonomia osoa gordetzen zuen. Politikan demokrazia landu zen plazaren inguruan. Hitzak, hitzaldiak eta logos-ak eragin handia izan zuten. Itsasontzi hobeak egitea lortu zutenez, beste herrialdeetara joaten hasi ziren.
Beste Herriekiko Harremanak
Merkataritzarekin batera, beste herriekin harremanak sortu ziren. Norberaren herriko mitoak, ohitura zaharrak eta arauak kanpotarrekin konparatzen dira. Besteen sinesmenen berri izateak zalantzaren bidea ireki zuen.
Pentsamendu Abstraktua
Zentzumenen bidez hautematen ez dena, konkretua ez dena. Abstrakzioa bideratu zuten faktoreek eragina izan zuten Grezian. Idazkera alfabetikoa, diruaren trukeak, greziarren artikulu neutroa orokorrean erabiltzen zen. Filosofia hutsetik banatu zen mitotik eta erlijioatik. Physis naturala nolakoa den azaldu nahi zuten. Espiritu positibistaz eta arrazionalistaz baliatuz, aurkituko zuten arjea: oinarrizko lehen materia. Beren helburua, interpretazio arrazionalak aurkitzea da. Naturaren euskarria, jatorria, oinarrizko gaia da.
3. Sokrates Aurreko Filosofia
Presokratiko hitza ez da batere garbia, oker ugari sortzen ditu. Sokrates bera baino gazteagoak presokratikotzat hartzea okerra da; Sokrates aurreko greziar filosofoak naturaz arduratzen ziren. Adibidez: sokratesen atomismoa. Sokrates 2 aroren arteko zubia izango litzateke; kezka fisikalista (physis-a interesatzen zaiona) itxi, eta gizakirantz gehiago aztertzearen zubia. Sokrates aurrekoak fisikariak; ondorengoak berriz, filosofo soilak izan ziren. Sokratesek hitz egin aurretik, bazegoen Grezian gizakiaren eta gizartearen arrazoizko funtsa, hauen arteko harremanak oinarriturik zeuzkatenak.