Filosofiaren Oinarriak eta Ezagutza Teoriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,12 KB
Jakintza Motak
- Arrunta: Eguneroko bizitzako esperientzian oinarritzen da.
- Zientifikoa: Ezagutza sistematikoki antolatu eta gertaeren zergatiak azaltzen ditu.
- Teknikoa: Zenbait jarduera nola egin jakitean datza.
- Filosofikoa: Galdera eginez, pentsatuz, zorroztasunez eta ikuspegi kritikoz argudiatzeko erabiltzen da arrazoimena.
Filosofiaren Sarrera eta Jatorria
Mendebaldeko filosofia Grezian sortu zen, Miletonen, VI. mendean. Eguneroko gertakariak azaltzeko, honako bereizketa hau egiten da:
Mythos eta Logos arteko Desberdintasuna
- Mythos: Alegiazko kontakizunekin zerikusia du, misteriotsua zena eta gutxi batzuen esku zegoena izendatzen zuen.
- Logos: Egia bilatzeko tresna bilakatu zen, bai eta eztabaida eta deliberamendu publikoa eta irekia egiteko tresna. Arrazoituz eta kritikarako gaitasuna sustatuz konbentzitu nahi du.
Lehen pentsalariek jarrera filosofikoa hartu zuten, mirespenetik eta zalantzatik sortutako jarrera unibertsoa ulertzeko zituzten arazoak argitzeko. Unibertsoa kosmosa da, osotasun harmonikoa eta ez kaosa, nahastea.
Filosofiaren Adarrak
- Teorikoa: Errealitatearen ezagutza. Honako hauek barne hartzen ditu:
- Logika (pentsatzeko arauak)
- Metafisika (errealitatearen egitura)
- Ontologia (izateari buruzko jakintza)
- Gnoseologia (ezagutzaren oinarriak)
- Teodizea (Jainkoaren izatearen arrazoiari buruzko jakintza arrazionala)
- Praktikoa: Ekintzaz arduratzen da. Zer hautatzea komeni zaigun argitzen du eta giza ekintza gidatzen du. Honako hauek ditugu:
- Etika
- Filosofia politikoa
- Zuzenbidearen filosofia
- Ekonomia
- Estetika
- Erlijioaren filosofia
Filosofiaren Zereginak
- Zein helburu hartu argitzen saiatu.
- Dimentsio unibertsala lortu.
- Kritika arrazionala egiteko irizpideak eskuratu.
- Irizpide horiek hausnarketaren bidez ezagutu.
- Kritika egiteko argudiatu egiten du filosofoak.
- Argudio egitura sistematikoren baten baitan.
- Jakintza bateratzailea ematen digu.
Arrazionaltasuna
Zerbait azaltzeko, zerbaiti buruz argudiatzeko edo zerbait hori justifikatzeko gaitasun edo ekintza.
- Teorikoa: Errealitatea ezagutu nahian, argitzen eta ulertzen saiatzen dena.
- Praktikoa: Ekintza orientatzen saiatzen den arrazoimenaren erabilera.
Ezagutza
Egoera jasotzea edo gureganatzea, besteekin elkarbanatu ahal izateko.
Bi mutur:
- Subjektua: Ezagutzeko jarduera egiten duena.
- Objektua: Jarduera horren helburua dena, ezagutzen dena.
Eta beste bereizketa bat:
- Ezagutzeko jarduera (ezagutzea)
- Jarduera horren emaitza (ezagutza)
Ezagutza Motak eta Filosofoen Ideiak
Ezagutza Mailak
- Iritzia (subjektiboa, objektiboa)
- Sinesmena
- Jakintza
Kanten Ideiak
- Interes teorikoa: Ezagutzaren perfekzio logikoa.
- Interes praktikoa: Zer egin behar dugun eta zer lortuko dugun ezagutzea.
Habermasen Ideiak
- Interes teknikoa: Natura ezagutu eta manipulatu.
- Interes praktikoa: Komunikazioa posible egitea.
- Interes emantzipatzailea: Mendekotasunetik eta errepresiotik askatzeko interesa.
Errealismoa eta Idealismoa
- Errealismoa: Existentzia propioa du, subjektuarekin zerikusia ez duena. Alderdi objektiboa da. Gizakiok egin dezakegun gauza bakarra, errealitatea hautematea da. (Aristoteles)
- Idealismoa: Kontzientziaren existentzia da zalantzarik gabeko bakarra; ni pentsatzen edo ezagutzen ari naizela da gauza ziur bakarra. Zalantzan jar dezakegu ezagutzen dugun eta pentsatzen ditugun gauzak kontzientziaz harago bale dauden, baina ez dugu inoiz zalantzan jartzen objektuen kontzientzia eta ezagutza dugunik. (Descartes)
Egiaren Irizpideak
Egiaren eta faltsuaren artean bereiztea eta enuntziatu baten balioaz ziur egotea.
Motak
- Autoritatea: Baieztapen bat egiazkotzat hartzen da.
- Tradizioa: Egiazkotzat hartzen da denboran zehar egiazkotzat hartu izan dena.
- Pentsamenduaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna: Pentsatzen duguna egiazkoa izango da, baldin eta egiaztatzerakoan errealitate enpirikoarekin bat egiten badu.
- Koherentzia logikoa: Irizpidea logiko-matematikoa da.
- Erabilgarritasuna: Azalpen bat egiazkoa izango da baldin eta guretzat onuragarria eta erabilgarria bada, errealitatean orientatzeko eta ikerketetan aurrera egiteko baliagarri bazaigu.
- Ebidentzia: Funtsezko irizpidea da, intuizioz egiazkotzat agertzen dena.