Ezagutza, Egia eta Errealitatea: Filosofiaren Oinarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,57 KB

Sarrera eta Oinarrizko Kontzeptuak

Jakintza eta Arrazoimena

Jakintza: gauzak probatzea eta zer sapore duten jakitea, errealitatearekin harremanetan jartzea da.

Sentikortasuna: gauzei buruzko oinarrizko esperientzia ematen du, baina bere datuak testuinguru teoriko batean daude beti, eta horregatik ulergarriak dira.

Arrazoimena: berehalako jakintza modu bat (intuizioa), eta bitartezko hainbat jakintza modu.

Zientzia eta Filosofiaren Jatorria

Zientzia: ezagutza mota gorena zen Grezian. Platonen esanetan, iritziaren aurkakoa da. Horregatik, zientzia eta filosofia unibertsalak, beharrezkoak, aldaezinak eta betierekoak dira. Iraultza zientifikoa garatu zenean, matematikan eta esperimentazioan bilakatu zen. Filosofia ez da eguneko zientzia (Aristoteles).

Mythos eta Logos: Mendebaldeko filosofia Grezian sortu zen eta eguneroko gertakariak azaltzeko modua aldatu zuen mitotik logosera: sakratutik egia bilatzera. Lehen pentsalariek jarrera filosofikoa hartu zuten unibertsoa (kosmosa) ulertzeko, eta horretarako logosaz baliatzen ziren.

Filosofiaren Helburua

Egia bilatzeko ezjakinaren postuan jarri behar gara, eta zoriontasuna bilatzeko nola egin jakin behar dugu.

Ezagutzaren Izaera eta Mugak

Ezagutzaren Definizioa

Ezagutzea: Egia bilatzea.

Ezagutza: gauzen egoera jasotzea edo geureganatzea da. Subjektua ezagutzeko jarduera egiten duena da, eta objektua jarduera horren helburua dena (geureganatzen dena).

Ezagutza Mailak

  • Iritzia: egiakotzat jotzen du, baina ez du erabateko ziurtasunik izaten.
  • Sinesmena: erabat ziur egoten da pentsatzen duena egia dela, baina guztiek onartuko luketen justifikaziorik ez badu, hori egia dela sinesten du.
  • Jakintza: dioenak erabateko ziurtasun objektiboa du esandako horretan, eta besteak objektiboki konbentzitzeko moduko arrazoiak ere baditu.

Ezagutzeko Jarrerak (Aukerak)

  • Dogmatismoa: ezagutzen dutela ziur dauden pertsonen sineskortasuna adierazten du.
  • Eszeptizismoa: ezinezkoa da ezagutza fidagarriak eskuratzea, zeren inoiz ez baitago nahikoa frogarik zerbait egiazkotzat hartzeko.
  • Subjektibismoa: unibertsalki baliozkoak diren egiak lortzeko aukerarik ez dagoela uste dute.
  • Pragmatismoa: egiazkoa eta baliagarria parekatzen ditu.
  • Kritizismoa: gure ezagutzazko ahalmenak noraino irits daitezkeen argitu edo gure ezagutzak errealitatearekin kritikoki egiaztatu behar dugu egia jakiteko.
  • Perspektibismoa: errealitatea ezagut daiteke, baina betiere ikuspegi ezberdinak batuz gero.

Errealismoa eta Idealismoa

  • Errealismoa: errealitateak existentzia propioa du, subjektuarekin zerikusik ez duena.
  • Idealismoa: ez dago errealitaterik errealitatea ezagutzen duen subjektutik kanpo. Kontzientziaren existentzia da zalantzarik gabeko bakarra.

Egiaren Irizpideak eta Teoriak

Egiaren Definizioa

Egia: agerian dagoena, esatearen duintasuna eta zehaztasuna adierazten du, konfiantza.

Egiaren Irizpideak

  • Autoritatea: asko dakien pertsona batek esatea.
  • Tradizioa: egiazkotzat denbora askoan hartu dena.
  • Pentsamenduaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna: egiaztatzerakoan errealitate enpirikoarekin bat egiten badu.
  • Koherentzia logikoa: irizpide logiko-matematikoa da.
  • Erabilgarritasuna: guretzat onuragarria eta erabilgarria bada.
  • Ebidentzia: intuizioz egiazkotzat agertzen dena.

Egiaren Teoria Nagusiak

  • Egia egokitasun gisa (Aristoteles): zerbaiti buruz esaten denaren eta zerbait hori denaren arteko bat etortzea.
  • Egia koherentzia gisa (Hegel): proposizioa egia izango da koherentea bada.
  • Egia pragmatikoa: bizitzako arazoak konpontzeko zernolako baliagarritasuna azaltzen du.
  • Egia adostasuna (Habermas): beharrezkoa da elkarrizketa nahikoa arrazoi eman arte.

Errealitatearen Kontzeptua

Errealitatea: res hitzetik dator (gauza materiala). Ez da itxura, ezta posibilitate kontingentea ere, beharrezkoa baizik.