Tributuak eta Zergak: Oinarriak eta Motak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,99 KB
Tributuak eta motak
Estatuak aurrekontuan ezarritako diru-sarrera gehienak tributuen bidez lortzen ditu. Tributuak nahitaez ordaindu behar dituzte herritarrek. Hiru tributu mota bereiz ditzakegu:
Tasak
Erakunde publiko bati emandako diru-prestazioak dira, hark erabiltzeari onura zuzena dakarkion zerbitzu publiko edo jarduera bat ematearen ordainetan.
Kontribuzio bereziak
Obra publikoei edo zerbitzu publikoei esker ondasunek izandako balio-handitzea zergapetzen dute.
Zergak
Administrazio publikoek ordainetan zuzenean ezer eman gabe zergapekoei eskatzen dizkieten ordainketak dira; hau da, diru horrek ez du helburu zuzenik. Horrelakoak dira, adibidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) eta Sozietateen gaineko Zerga (SZ).
Zergak eta zerga motak
Bi zerga mota nagusi bereizten dira:
Zerga zuzenak
Pertsona edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira, dela etekina lortu dutelako dela beren jabetzako ondasun bat erabiltzeagatik.
Adibideak:
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
- Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga (EJZ)
- Sozietateen gaineko Zerga (SZ)
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
Zeharkako zergak
Pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute, bai eta ondasunen eta eskubideen eskualdatzeak ere.
Adibideak:
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ)
- Zerga bereziak
Zergaren elementuak
- Zergapeko egitatea: Legean ezarritako zirkunstantzien multzoa da.
- Zerga oinarria: Zerga-tasaren xede den kantitatea.
- Oinarri likidagarria: Zerga-oinarriari legeak zerga bakoitzerako ezartzen duen kopurua kenduta ateratzen den zenbatekoa.
- Zerga tasa: Oinarri likidagarriari ezartzen zaion ehuneko bat da.
- Zerga kuota: Oinarriari zerga-tasa ezarrita ateratzen den kopurua.
- Zerga zorra: Ordaindu beharreko kopurua da.
- Zergapekoa: Zerga dagokion pertsona fisikoa edo juridikoa da.
- Subjektu pasiboa: Legeari jarraituz zerga-prestazioak eta obligazio materialak eta formalak bete behar dituen pertsona naturala edo juridikoa.
Zerga zuzenak xehetasunez
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
Tributu pertsonala da, zuzena eta progresiboa. Ekoizpen-faktoreen errendimendu guztiak zergapetzen ditu, bai eta zergapekoaren ondare-irabaziak eta galerak ere.
Bost atal nagusi ditu:
- Lanaren irabaziak: Lanaren truke jasotako soldata.
- Kapital higiezinaren errendimenduak: Esaterako, etxebizitzak.
- Kapital higigarriaren errendimenduak.
- Jarduera ekonomikoen errendimenduak.
- Ondare-irabaziak eta galerak.