Enpresen Sailkapena eta Mota Juridikoak: Gida Osoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 10,68 KB
Merkataritza Legedia eta Enpresen Sailkapena
1. Merkataritza Legedia
- Merkataritza Erregistroa: Enpresak egin beharrekoa:
- Enpresa inskribatu: Merkataritza Erregistroan inskribatu behar da.
- Enpresaren liburuak erregistratu: Akten liburua, bazkideen liburua, kontabilitate liburuak eta estatutuak (enpresaren arauak).
- Enpresaren ahaldunak inskribatu: Legalki enpresa nork ordezkatu edo errepresentatu ahal duen zehaztu behar da, baita enpresaren izenean nork sinatu ahal duen ere.
2. Enpresaren Sailkapena
- Neurriaren arabera (handiak, txikiak eta ertainak):
- Irizpide ekonomikoa: Salmentak.
- Irizpide teknikoa: Kapitalaren berrikuntza.
- Ondare irizpidea: Ondasunak, eskubideak eta zorrak.
- Antolaketa irizpideak: Langile kopurua.
- Jarduera geografikoaren arabera:
- Lehen sektoreko enpresak.
- Bigarren sektoreko enpresak.
- Hirugarren sektoreko enpresak.
- Eremu geografikoaren arabera:
- Tokiko enpresak.
- Eskualdeko enpresak.
- Enpresa nazionalak.
- Nazioarteko enpresak.
- Enpresa multinazionalak.
- Etekinen helburuaren arabera:
- Irabazi asmoa duten enpresak.
- Irabazi asmorik ez duten enpresak.
- Kapitalaren jabetzaren arabera:
- Enpresa publikoa.
- Enpresa pribatua.
- Enpresa mistoa.
- Forma juridikoaren arabera:
- Banakako enpresa: Nortasun fisikoa duen enpresa mota; pertsona fisikoa.
- Bere izenean jarduten du.
- Erantzukizun mugagabea du.
- Pertsona fisikoen gaineko zerga ordaintzen du.
- Pertsona fisikoa adinez gorakoa izan behar da.
- Ez dago kapital minimorik.
- Sozietate kolektiboa:
- Bi bazkide egon behar dira gutxienez.
- Partaide guztiek parte hartzen dute enpresaren kudeaketan.
- Erantzukizun mugagabea, pertsonala eta solidarioa dute.
- Ez dago gutxieneko kapitalik.
- Bazkide izaera ezin da askatasunez eskualdatu.
- Sozietateen gaineko zerga ordaintzen du.
- Komanditako sozietate hutsa: Bi bazkide mota daude.
- Bazkide kolektiboak: Enpresa kudeatzen dute eta erantzukizun pertsonala, solidarioa eta mugagabea dute.
- Bazkide komanditarioak: Ekarpen ekonomikoa egiten dute eta euren partaidetza akzioz osatzen da. Ez dute enpresaren kudeaketan parte hartzen eta emaitza ekonomikoa dago. Erantzukizun mugatua dute.
- Bi bazkide edo gehiago egon behar dira.
- Bazkide izaera ezin da askatasunez eskualdatu.
- Ez dago gutxieneko kapitalik.
- Sozietateen gaineko zerga ordaintzen du.
- Komanditako sozietate akzioduna: Bi bazkide mota daude.
- Bazkide kolektiboa eta komanditarioa.
- Bi bazkide edo gehiago.
- Enpresa eratzeko 60.000 euroko kapital minimoa behar da.
- Sozietateen gaineko zerga ordaintzen du.
- Erantzukizun mugatuko sozietatea:
- Bazkide bat edo gehiago (fisikoa edo juridikoa).
- Bazkideen erantzukizuna egindako ekarpenaren araberakoa da.
- Kapitala partaidetza izeneko zatitan banatuta dago. Transmisio mugatua du.
- Kapital minimoa 3.000 eurokoa da.
- Sozietateen gaineko zerga ordaintzen du.
- Enpresa berria sozietate mugatua:
- Azkar, erraz eta kostu txikiz eratzeko sortuta dago. Zergak urtebete atzeratu daitezke eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen da.
- Bazkide bat gutxienez eta bost gehienez.
- Erantzukizun mugatua.
- 3.000 euroko kapital minimoa eta 120.000 euroko maximoa (partaidetzan banatua).
- Sozietateen gaineko zerga ordaintzen du.
- Sozietate anonimoa:
- Bazkide bat gutxienez (fisikoa edo juridikoa).
- Erantzukizun mugatua.
- 60.000 euroko kapital minimoa, akzioetan banatua.
- Akzioen transmisio askea.
- Sozietateen gaineko zerga ordaintzen du.
- Banakako enpresa: Nortasun fisikoa duen enpresa mota; pertsona fisikoa.
3. Akzioak
- Akziodunen eskubideak:
- Sozietatearen mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea (dibidendoa).
- Akzioak harpidetzeko lehentasuna, akzio berriak jaulkitzen direnean (kapital zabalkuntza).
- Batzarrera joan eta bozkatzeko eskubidea.
- Erabakiak aukeratzeko eskubidea.
- Batzarretan landutako informazioa jasotzeko eskubidea.
- Akzio motak:
- Eskubideen arabera:
- Arruntak: Ez dute eskubide berezirik.
- Pribilegiodunak: Pribilegioren bat dute.
- Titulartasunaren arabera:
- Izendunak: Jabearen izena dute.
- Eramailearenak: Akzioa daramanarena da.
- Kapitalaren arabera:
- Arruntak: Dirutan ordaindutakoak.
- Liberatuak: Banatu ez diren mozkinen kontura jaulkitakoak.
- Propioak: Espezietan egindako ekarpenak onartzen dituzte.
- Eskubideen arabera:
Akzio, Partaidetza eta Obligazioen Taula Konparatiboa
AKZIOAK | PARTAIDETZAK | OBLIGAZIOAK |
Sozietate anonimoek jaulkitako zati alikuota. | Sozietate mugatuek jaulkitako zati alikuota. | Enpresa baten jaulkitako zorraren zati alikuota. |
Errenta aldakorreko tituluak dira. Dibidenduak jasotzen dira errenta gisa. | Errenta aldakorreko tituluak dira. Dibidenduak jasotzen dira errenta gisa. | Errenta finkoko tituluak dira. Interesak hitzartuta daude eta ez dira aldatzen. |
Enpresaren jabe bihurtzen zara. | Enpresaren jabe bihurtzen zara. | Ez zara enpresaren jabea. |
Finantziazio propioa. | Finantziazio propioa. | Kanpoko finantziazioa. |
Askatasunez saldu daitezke akzioak. | Gainerako jabeen baimena behar da saltzeko. | Itzultzeko epe bat dago jarrita. |
4. Akzioei Buruzko Kontzeptuak
- Balio nominala: Akzio bakoitzak duen balioa da.
- Merkatu balioa: Akzioak merkatuan duen balioa.
- Balio teorikoa: Akzioak eduki beharko lukeen balioa da.
- Harpidetza eskubidea: Akzio berriak jaulkitzerakoan, lehendik dauden akziodunek akzio berriak eskuratzeko duten lehentasunezko eskubidea da.
- Errentagarritasuna: Kapital batek errenta sortzeko duen ahalmena.
5. Lan Sozietatea
- Lau bazkide ditu, eta horietatik hiru langileak izan behar dira.
- Erantzukizun mugatua dute.
- Kapitala akzioetan eta partaidetzan banatuta dago.
- Sozietateen gaineko zerga ordaintzen du.