Enpresa: Definizioa, Elementuak, Helburuak eta Bilakaera

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,82 KB

Zer da enpresa?

Ekoizpen-unitateari deritzo enpresa.

Ezaugarriak

  • Ekoizpen-faktoreak konbinatu (teknologia).

  • Ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi.

  • Enpresaburu bat izan behar du.

  • Aberastasuna sortu behar du.

Helburuak

  • Aberastasuna sortu enpresa-jabeentzat (shareholders).

  • Hazkundea lortzea (merkatuan leku gehiago izatea).

  • Gizarteari zerbait itzultzea (helburu soziala).

Enpresaren elementuak

  • Giza faktoreak:

    • Pertsona fisikoak zein juridikoak, kapitalaren jabeak, langileak.

  • Faktore materialak eta faktore ukiezinak:

    • Kapital finkoa (makineria, eraikuntzak...).

    • Kapital zirkulatzailea (lehengaiak, materiala...).

  • Antolakuntza:

    • Agintaritza, koordinazioa, komunikazioa.

  • Ingurunea (enpresaburuaren jarduera baldintzatzen duten faktoreak):

    • Orokorra: legeak, alderdi politikoak...

    • Espezifikoa: hornitzaileak, bezeroak...

Enpresaren helburu motak

  • Helburu orokorra: produktuaren izateko arrazoia.

  • Berezko helburua: hobekuntzak/prestazioak eskaintzea.

  • Azpihelburuak: helburu orokorra baino epe laburragora.

Enpresaren funtzionamendua: Departamentuak

  • Erosketa Departamentua: Lehengaiak erosi.

  • Ekoizpen Departamentua: Material-eskaerak egin erosketa departamentuari eta produktuaren ekoizpena.

  • Salmenta Departamentua.

  • Giza Baliabideen Departamentua: Kontratazioak, langileen kudeaketa eta sailkapena.

  • Marketin Departamentua: Etekin gehiena lortzen saiatu, salmenta-estrategiak kontrolatu eta koordinatu.

  • Finantzaketa Departamentua: Finantzaketa-datuak bildu, inbertsio-aukerak aukeratu, egindako mugimenduak kontrolatu.

  • Administrazio Departamentua: Giza baliabideak eta baliabide teknikoak ahalik eta hoberen konbinatu helburuak lortzeko.

  • Zuzendaritza Departamentua.

Enpresaren bilakaera historikoa

  1. XV. mendean: artisau txikiek gremioak sortzen zituzten (merkataritza-enpresak).

  2. XVI-XVII. mendeetan: kapitalak (dirua) metatzen hasi ziren eta sozietate anonimoak sortzen.

  3. XIX-XX. mendeetan:

    • Lehen Industria Iraultza (Frantziar Iraultza) - lurrun-makina.

    • Bigarren Industria Iraultza - elektrizitatearen sorrera.

    • Kate-produkzioa (espezializazioa) - Henry Ford.

  4. XXI. mendean: Hirugarren Industria Iraultza (Internet).

    • Laugarren Industria Iraultza: Ekoizpen-faktoreen automatizazioa.

Enpresari buruzko teoriak

  • Teoria neoklasikoa: enpresa = ekoizpen-unitatea.

  • Teoria soziala: Langileen bizi-kalitatea, ingurumena zaindu, gizarteari zerbait itzuli (balantze soziala).

  • Agentziaren teoria: Ekoiztearen kostuak, azpikontratazioaren kostuak. (Ez du herrialdean bertan negozioa sortzen).

  • Enpresa sistema gisa: Elkarrekin erlazionaturik dauden elementuak; sistema irekia, sinergiak.

Enpresaburua vs. Enpresaren jabea

  • Enpresaburua (gerentea): Enpresa kontrolatzen duena, plan estrategiko baten bidez eta departamentu desberdinen gainean dagoena (departamentuen ardura hartu). Enpresaburua zehaztutako helburuak lortzeko, enpresan erabakiak hartu behar dituen kudeatzaile profesionala da, enpresa osatzen duten elementuen orekari eutsiz.

  • Enpresaren jabea (akzioen jabea): Enpresaren akzioduna da. Ez du eguneroko erabakietan parte hartzen, baina urtero egiten diren batzarretan eskaerak egin ahal ditu. Bere jabegoaren truke, mozkina espero du.

Enpresaburuaren rola

Enpresaburuen teoriak

  • F. H. Knight: Enpresaburuak abantaila lehiakorra sortzeko arriskua hartzen du:

    • Ekoizpen egokia lortzearena.

    • Diru-sarrerak izatearena.

  • J. A. Schumpeter: Enpresaburuak abantaila lehiakorra sortzeko berrikuntza edo aurrerapen teknologikoa erabiliko du.

Enpresaburuaren funtzioak

  • Ekintza-planak egitea: egoera ekonomikoaren analisia.

  • Kudeatzea: elementu guztiak, helburuak bideratzeko.

  • Antolatzea eta koordinatzea: elementu guztiak era eraginkorrean.

  • Kontrolatzea: Plan, Do, Check, Act (PDCA).