Zer da gizarte segurantza

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 14,15 KB

GIZARTE SEGURANTZAREN HISTORIA

1900 Lehen Gizarte Asegurua sortzen da Lan Istripuen Legearekin


1908 Hemen agertzen da Aseguruen Institutu Nazionala, Gizarte Segurantzako Lehen sistema


Gizarte Segurantzari buruzko arau nagusia, Gizarte Segurantzako Lege Orokorra Da, eta 2015ean aldatua izan zen


Konstituzioak Bere 41. Artikuluan, Gizarte Segurantza edukitzeko eskubidea agertzen Da:


“Botere Publikoek herritar guztiontzat Gizarte Segurantzako araubide Publikoari eutsiko diote; sistema horrek gizarte laguntza eta Prestazio nahitaezkoak bermatuko ditu beharrizan egoeratan, eta batez Ere, langabezia kasuetan.”

GIZARTE SEGURANTZAKO ERAKUNDE PUBLIKOAK

GIZARTE SEGURANTZAKO SISTEMA KUDEATZEN DUTEN ERAKUNDE PUBLIKOAK

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (INSS): prestazio ekonomikoak kudeatzen ditu eta Ordainketak agintzen ditu.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (TGSS): sistemako ekonomia eta finantza baliabideak Bateratzen ditu. Eskumena du gai hauetan: enpresen inskripzioan, Langileen afiliazioan, langileen altan eta bajan, kotizazioen Kudeaketan eta kontrolean, eta kuoten bilketan.

Itsasoko Gizarte Institutua (ISM): Itsas langileen prestazioak jasotzeko eskubidea kudeatzen, Administratzen eta aitortzen du.

Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE): Langabezi prestazioa kudeatzen du


Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua (Imserso): persona helduen prestazioak eta dependentzia Egoran dauden prestazioak kudeatzen dituzte.

Gizarte Segurantzaren Informatikako Gerentzia: informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien Erabilerarekin eta aplikazioarekin lotutako guztiaz arduratzen da.


GIZARTE SEGURANTZAREN EGITURA

-ARAUBIDE OROKORRA:

Araubide Berezian sartuta ez dauden besteren konturako langileak hartzen ditu Barnean

ARAUBIDE BEREZIAK:

Lanbide Jarduera bereziak egiten dituzten langileak hartzen dituzte Barnean:hau da izaera, denbora edo leku baldintza, edota ekoizpen Prozesu bereziak dituztenak: -Nekazaritzako langileak. -Itsasoko langileak. -Meategietako langileak. -Funtzionarioak. -28 urte azpiko ikasleak. -Bere konturako langileak edo Autonomoak.

ENPRESABURUAK GIZARTE SEGURANTZAREKIKO DITUEN BETEBEHARRAK

-Langileen afiliazioa

Bizitzan Behin egiten den tramitazioa da. Ekintza horren bidez, langilea Gizarte Segurantzaren partaide bihurtzen da, lehenengo lan merkatuan sartzen Denean. Enpresaburuak afiliatzen ez badu, Langileak berak egin dezake. Gizarte Segurantzako zenbaki bat Esleitzen zaio.

-Langileen Alta

Enpresaburuak, Langile bat kontratatzen duen bakoitzean, lanean hasi baino lehen Alta eman behar dio.


-Langileen Baja:

Lan harremana amaitzen denean, enpresaburuak langileari baja Eman behar dio .Horretarako 3 egun ditu, lana amaitzen denetik


-Kotizazioa:

Enpresaburuak, Gizarte Segurantzako kuotak kitatu eta ordaindu behar Ditu, bai enpresa ekarpenari dagozkionak, bai langileari dagozkionak, Haren nominatik deskontatuz.

GIZARTE SEGURANTZAKO PRESTAZIOAK

Osasun Laguntzarako, Aldi Baterako Ezintasuna, Ezintasun Iraunkorra, Amatasuna, Aitatasuna, Arriskua haurdunaldian eta edoskitzean, Langabezia, Erretiroa.

OSASUN LAGUNTZA

Helburua


: Osasun laguntzarako prestazioan sartzen dira Gizarte Segurantzaren Babespeko pertsonen osasuna zaintzeko eta bere onera ekartzeko Beharrezkoak diren mediku eta farmacia zerbitzuak, suspertze fisikoko Jarduerak, protesiak eta ortopedia elementuak

Onuradunak:


- Gizarte Segurantzan Afiliatuta dauden eta alta emanda dauden langileak.

- Erretiratuak eta Gizarte Segurantzatik prestazioak jasotzen dituztenak.

- Aurreko bi taldeetako Familia artekoak (bikotekideak, seme-alabak, gurasoak, anai-arrebak).



ALDI BATERAKO EZINTASUNA

Definizioa:


langilea gaixotasun bat edo istripu bat Izateagatik epe iragankor baterako lan egin ezinik dagoenean eta Gizarte Segurantzaren osasun laguntza behar duenean sortzen den diru Sarreraren gabeziari erantzuten dion prestazioa da. Arrazoiak hauek Dira: 

-Gaixotasun arrunta (katarro bat) edo profesionala (sustantzia toxikoekin kontaktua).

-Lan istripua (makina batekin ebaki bat) edo ez lan Istripua (igandean futbolera jolasten erorketa bat)

Behaketa profesional Epeak, gaixotasun profesionala jasateko aukera dagoelako.

Baldintzak:


afiliatua Egon eta alta egoeran egon edo alta egoeraren antzekoan egon (langabezian adibidez)

-Gaixotasun arrunta: baja hartu baina lehen, azken 5 Urteetan gutxienez 180 egun kotizatuta eduki.

Istripuagatik (lanekoa edo Ez) eta gaixotasun profesionala: ez da kotizazio eperik behar.

Iraupena:




Gehienez 12 hilabete. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak beste 6 hilabete luzatu ditzake (18 hilabete Arte) denbora horretan osatuko dela ikusten bada.

-18 hilabeteak pasa ondoren, ondorengo 3 Hilabeteetan honakoa baloratu beharko da:

- Alta eman.

- Ezintasun Iraunkorra eman.

- 6 Hilabeteko luzapena eman (24 hilabete arte) osatuko dela uste bada.

ALDI BATERAKO EZINTASUNAGATIKO PRESTAZIOA: 1



Enpresatik Kanpoko istripua edo Gaixotasun arrunta:

1-3 Ez du kobratzen

4-20 (17egun) Langileak Bere oinarrizko soldataren %60akobratzen du

4-15 (12 egun) Enpresaburuak ordaintzen du

16-20 (5 egun) Gizarte Segurantzak edo Mutuak ordaintzen du.

21-22 Aldi Baterako Ezintasuna amaitu arte oinarrizko soldataren %75 Kobratuko du.

21. Egunetik aurreta Gizarte Segurantzak edo Mutuak ordaintzen du

2.Lan Istripua edo Gaixotasun profesionala:

Lan Egun bat bezala kobratzen da nomina. Baja hartzen da. Hitzarmen Kolektiboan aldi baterako ezintasunarenprestazioa hobetu daiteke





KONTINGENTZIA ARRUNTETARAKO KOTIZAZIO OINARRIRAKO KALKULUA (Kontingentzia Arruntetarako Oinarria: KAO)


1- LANETIK KANPO ISTRIPUA EDO GAIXOTASUN ARRUNTA

Erregulazio Oinarria= Bajaren aurreko hilabeteko Kontingentzia Arrunta / 30 egun Edo lan egindako egunak


ERREGULAZIO OINARRIAEN KALKULUA (Kontingentzia Profesionalak: KAKO)


2- LAN ISTRIPUA EDO AGIXOTASUN PROFESIONALA

Erregulazio Oinarria=(Aurreko hilabeteko KP - A.Orduak / 30 egun edo hileko Egunak) + (aurreko urteko AO / 360 edo 365 egun)


EZINTASUN IRAUNKORRA:


Definizioa:


Langileak mediku tratamendu bat egin ostean behin betikotzat jo Daitezkeen urritasun anatomikoak edo funtzionalak dituenean eta Horrek lan egiteko gaitasuna murrizten edo lan egitea erabat Eragozten dionean sortzen den gabezia egoerari erantzuten dio Ezintasun iraunkorragatiko prestazioak.

Ezintasun Iraunkorreko Graduak:


Partziala, osoa, absolutua eta baliaezintasun handia

Partziala:


Langileak bere lanbideko lana egiteko gaitasuna %33tik gora Murriztuta du, baina horrek ez dio eragozten funtsezko zereginak Egitea.

Kalte ordaina: behin bakarrik jasotzen Da eta oinarri arautzailearen 24 hilabeteri dagokionaren baliokidea Da

Osoa


: Langileak ezintasuna du bere lanbideko lana egiteko, baina ez beste Lanbide batzuetan lana egiteko. Oinarri arautzailearen %55 jasoko du. Jasotzen duen dirua beste lan batekin bete dezake. 55 urtetik Gorakoek edo gazteagoak baina lana bilatzeko zailtasun Ikaragarriekin, oinarri arautzailearen %75 jaso dezakete baina ezin Dute beste lanik egin.

Absolutua:


Langileak ezintasuna du lanbide orotako zereginak Egiteko.

Prestazioa:

Oinarri arautzailearen %100 da bizi Osorako.

Bailaezintasun handia: Langileak ezin Ditu bere kabuz egin, bizitzako ezinbesteko ekintzak, adibidez: Jatea. Bizi osorako pentsioa da.

Prestazioa:


Oinarri arautzailearen %100 gehi %45 (%75 izatera iritsi daiteke) Gaixoa zaintzen ari denari ordaintzeko.



AMATASUN PRESTAZIOA:


Definizioa:


Langilea ama izan bada edo seme alaba Adoptatu badu edo hartu badu, langile horri ematen zaion prestazioa Da, amatasun prestazioa, legez ezarrita dauden laneko atsedenaldiak Hartzeko aukera izan dezan.

Baldintzak:


Afiliatuta egon eta alta egoeran egon edo Antzeko egoera batean egon (legalki langabezian, nahitaezko Eszedentzia egoeran, seme alabak zaintzeko eszedentzian egon)

21 Urtetik behera:


ez da kotazio eperik Eskatzen.

21 Eta 26 urte artean:


Baja hartu aurretik 90 egun kotizatu azken 7 urteetan edo guztira 180 egun kotizatuta Izan.

Amatasun Prestazioaren denbora (kontingentzia arruntegatiko %100) Iraupena (16 Aste)


(1-6) Amak hartu behar ditu erditu Ondoren.

(7-16) Aitak edo amak har ditzakete.

(1-16)Erditzea ume Bat baino gehiagokoa bada, edukitako ume bakoitzagatik bi aste Gehiago luzatzen da.

(1-16) Adopzioa edo Umea hartzea bada aitak edo amak hartuko ditu. Nahi eran.

AITASUN PRESTAZIOA:


Definizioa:


Seme edo alaba bat jaiotzean nahiz adoptatu Edo hartzean ematen den babesa da aitatasun prestazioa.

Baldintzak:


- Afiliatuta eta altan emanda egotea, edo antzeko egoeran egotea (legalki langabezian egon, seme alabak zaintzeko eszedentzia egoeran Egon)

  • Azken 7 urteetan 180 Egun kotizatuta eduki edo guztira 360 egun kotizatuta eduki.

Iraupena:


Jaiotzagatik, Adopzioagatik edo hartzeagatik 15 egun. Bigarrenetik aurrera beste 2 Egun luzatu daitezke ume bakoitzagatik.

Zenbatekoa:


Kontingentzia Arruntagatiko Erregulazio Oinarriaren %100






HAURDUNALDIRAKO EDO EDOSKITZARAKO ARRISKUAGATIKO PRESTAZIOA


Baldintzak:


- Afiliatuta eta altan emanda egotea, edo antzeko egoeran egotea (legalki langabezian egon, seme alabak zaintzeko eszedentzia egoeran Egon)

  • Ez Da gutxieneko kotizazio epe bat eskatzen.

Zenbatekoa:


Kontingentzia Profesionalegatiko Erregulazio Oinarriaren %100

Iraupena:


- Haurdunaldiko Etetea: arriskua desagertu arte edo umea jaio arte.

- Edoskitze garaian etetea: arriskua Desagertu arte edo umeak 9 hilabete dituen arte.


LANGABEZIA PRESTAZIOA:


Lan Egiteko gai diren eta lan egin nahi duten pertsonak lanik Gabe Geratzean edo ohiko lanaldia eta soldata gutxienez heren bat Murrizten dietenean sortzen den egoerari erantzuten dio langabezia Prestazioak.

Prestazio Kontributiboa da, Gizarte Segurantzan kotizatzeagatik kobratzen dena.