Sokrates eta Sofistak: Filosofiaren Oinarriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,76 KB
Sokrates
Anti-erlatibismo morala eta definizio unibertsalak
- Sokratesek eta sofistek hitzari garrantzia ematen zioten, baina helburua ezberdina zen.
- Erlatibismoaren aurka zegoen, definizio unibertsalak defendatuz.
Egia aurkitzeko oztopoak
Atenaseko herritarrek hitzari adiera propioa ematen zioten, beren interesen arabera, eta pentsatzen zutena ontzat hartzen zuten (erlatibismoan eroriz).
Metodo Sokratikoa
Jakintzarako bidea ignorantziarekin hasten da. Ignoranteak garela onartzen badugu, ezagutzeko nahia handiagoa izango dugu. Sofisten aurka, unibertsalismo epistemologikoa defendatzen du.
Dialogo sokratikoa:
- Ironia: Sokratesek galderak egiten dizkio indibiduoari, honek bere ezjakintasunaz konturatu eta aurreiritziak baztertu ditzan.
- Maieutika: Sokratesek indibiduoari egia "ateratzen" laguntzen dio. Filosofia ez da erantzunak ematea, arrazoitzen laguntzea baizik.
Intelektualismo etikoa
Sokratesentzat jakinduriak ez zeukan funtzio teorikoa soilik, baita morala ere. Ona zer den dakienak bakarrik egin dezake ona; txarra egiten duenak, ona ezagutzen ez duelako egiten du.
Sofistak
Jatorria eta lanbidea
- Kanpotarrak ziren eta ezin zuten hiriko demokrazian parte hartu.
- Jakintzak zabaltzeko, lekuz leku joaten ziren diruaren truke (oradoreak).
- Garai hartan jendaurrean ondo hitz egitea ezinbestekoa zen, abokatutzarik ez zegoelako eta norberak bere burua defendatu behar zuelako.
Filosofia eta ezagutza
Natura (Physis) eta gizakia:
- Natura ez da ikergai; unibertsoari buruzko ikerketak baztertu eta gizakia ikertzen dute.
- Ikerketa eremuak: antropologia, hizkuntza, zuzenbidea, politika eta morala.
Zentzumenak eta erlatibismoa:
- Sofistek zentzumenei garrantzia eman zieten. Gizaki bakoitzak zentzumenen bidez lortzen du informazioa, baina informazio hori erlatiboa da, pertsona bakoitzaren zentzumenak ezberdin funtzionatzen dutelako.
- Eszeptizismo epistemologikoa: Ez dago gauza eta pertsona guztien gaineko egiarik.
Sofistak eta hiriko legeak
- Agnostizismoa: Legeek eta ohiturek jainkozko izaera galdu zuten.
- Erlatibismo morala: Balioak eta kultura-edukiak ikuspuntuaren araberakoak dira.
- Legeen konbentzionaltasuna: Legeek ez dute berezko balio moralik; guk ematen diegu balioa, zer ondo eta zer txarto dagoen erabakiz.
Erretorika: Solasaldietan arrazoiak aurkezteko eta jendea konbentzitzeko trebetasun handia zuten.