Berpizkundea eta Enpirismoa: Modernitatearen sorrera

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 8,57 KB

BERPIZKUNDEA

XVI. mendean ikuspuntu berri bat hedatu zen Europan eta garai horri Berpizkundea deritzo. Honekin, garai historiko berria hasi zen, modernitatea. Berpizkundea garrantzia handiko kultura-mugimendua izan zen. Gizakiek, hainbat esparrutan, gaitasunak berritu zituzten. Gizakiaren jatorri historrikoan oinarritu zen, kultura horrek pertsonari eman zizkion eta Erdi Aroan ahaztuak izan ziren aukerak berreskuratzeko. Berpizkundearen hainbat faktore:

  • Sozialak: Burgesiaren agerpenak feudalismoaren berezko gizarte-eredua eraldatu zuen.

  • Erlijiosoak: Katolizismoaren eta protestantismoaren arteko zatiketa. Agintaritza erlijiosoa ahuldu zen. Zientziak aurrerapenak eragin zitu ezagutzean.

  • Politikoak: Enperadorearen eta Aita Santuaren ahultasuna. Honek, estatu nazioak sendotu zituen, eta arrazoiak fedea ordezkatu zuen.

  • Ekonomikoak: Merkataritza-ibilbide berriek merkataritzaren hedapena eragin zuten. Ekonomia kapitalistaren hasierako fasea merkantilismoa izan z.

  • Teknikoak: Gutenbergek inprenta asmatu zuen. Ingeniarien eta fabriken agerpena.

ENPIRISMOA

Enpirismoa korronte filosofiko bat da, ezagutza nagusiki esperientzia sentsorialetik eta behaketatik eratortzen dela defendatzen duena. Ikuspegi hori ez dator bat arrazionalismoarekin, arrazoimenak eta introspekzioak ezagutza eskuratzean duten zeregina azpimarratzen baitu. Enpiristek argudiatzen dute ezagutza oro esperientziatik datorrela. Horrek barne hartzen du zuzeneko esperientzia sentsoriala, hala nola, ikusmena, entzumena, ukimena, etab. Enpiristek uste dute zentzumenak direla munduari buruzko informazio-iturri nagusia. Behaketa eta esperientzia zuzena dira errealitatea ezagutzeko funtsezko bitartekoak. "Tabula rasa" edo "arbel zuria" ideia enpirismorako funtsezkoa da. Ideia honen arabera, giza gogamena sortzetiko ideiarik gabeko "arbel zuri" bat bezala jaiotzen da, eta esperientzia da arbel hau ezagutzaz betetzen duena. Enpirista askok metodo zientifikoa aplikatzearen alde egin zuten, ezagutza fidagarria eta objektiboa lortzeko. Metodo zientifikoak behaketa, hipotesien formulazioa, esperimentazioa eta egiaztapena eskatzen ditu.

EPISTEMOLOGIA

Ametodoa

Descartesen metodoa epistemologian zalantza metodikoan eta ezagutzarako oinarri seguru eta nabariaren bilaketan oinarritzen da. Descartesek zalantza erradikala erabiltzen du sinesmen guztiak zalantzan jartzeko, eta soilik onartzen du argia eta desberdina dena buruan. Honek "Cogito, ergo sum" ("Pienso, luego existo") baieztapen famatura garamatza, ezagutza eraikitzeko abiapuntu gisa "ni"-aren existentziaren ziurtasuna ezartzen duena. Descartesek egia eztabaidaezin eta unibertsalak bilatzeko orduan arrazoia eta metodo deduktiboa aplikatzearen alde egiten du, eta metodo sistematiko bat proposatzen du ezagutza seguru eta oinarritura iristeko. Metodo kartesiarrak 4 arau zituen:

  1. Ebidentziaren araua: Ez jotzea egiazkotzat argi eta garbi ez dakigun ezer. Arrazoimenari argi eta garbi aurkezten zaiona bakarrik onartzea.

  2. Analisiaren araua: Zailtasun bakoitza behar diren zatitan banatzea, hobeto konpontzeko.

  3. Sintesiaren araua: Ezagutzak ordenatu, errazenetatik konplexuenetara.

  4. Probaren erregela: Enumerazio osoak eta berrikupsen orokorrak egin. Arau honek, sintesiaren azterketa eta berrikuspena egiaztatzen ditu.

ADIMENAREN ERAGIKETAK

Intuizioa: Descartesek dio ideia argi eta desberdinak egiazko ezagutzaren oinarria direla. Argitasuna eta desberdintasuna ageriko pertzepzioak dira, eta ez dute akatsik egiteko aukerarik. Intuizioa, Descartesentzat, zentzumenen bitartekaritzaren mende ez dagoen ezagutzeko modu zuzena da. Gogamenak egia nabariak berehala ikasteko duen berezko gaitasuna da. Aipagarria da, halaber, intuizioak problema matematikoak ebazteko duen zeregina. Egia matematikoak intuitiboki ezagutzen direla argudiatzen du, berez agerikoak baitira.

Dedukzioa: Descartesek metodo deduktibo baten alde egiten du, printzipio argi eta ezberdinetatik abiatzen dena egia konplexuagoak ondorioztatzeko. Geometria bere metodorako eredu gisa erabiltzen du, axiomak ezarri eta beharrezko ondorioak atera nahian. Dedukzioaren metodoak arrazoimenaren eta argitasunaren garrantzia azpimarratzen du ezagutzaren eraikuntzan.

ZALANTZA METODIKOA ETA COGITOA

Descartesek orain arte onartu dituen sinesmen eta iritzi guztiak zalantzan jarriz hasten du bere ezagutzaren bilaketa. Bilatzea zalantzarik gabeko oinarri seguru bat da helburua. Zalantza metodikoa sartu, zalantza eszeptiko erradikal bati eutsi ezin dion edozein uste ezabatzeko. "Cogito, ergo sum("pentstazen dut; beraz, bainaiz") hitzak laburbiltzen du Descartesek bere zalantza metodikoko ariketaren ondoren ateratzen duen ondorioa. Zalantzari buruz hausnartzean, Descartesek ondorioztatzen du, dena zalantzan jartzen badu ere, ezin duela bere existentziabera zalantzan jarri. Norbera pentsalari gisa existitzearen ziurtasuna da lehen egia zalantza ezina. Descartesen zalantza metodikoak eragin nabarmena du epistemologian, naturari eta giza ezagutzaren mugei buruzko funtsezko galderak planteatzen baititu. Zalantzak aukera eman zion Descartesi bilatzen ari zen lehen egia hori eskuratzeko. Lehen egia hori (cogito) bere esaldi famatuenean helarazten da

IDEIA MOTAK ETA JAINKOAREN EXISTENTZIAREN FROGAPENA

Descartesek gizakia substantzia pentsatzaile gisa indetifikatu zuen; beraz, esan zuen ziur daukagun bakarra zela pentsatu egiten dugula. Gizakion ideia motak aztertu zituen: Deia arrotzak: kanpoko errealitatetik datozenak dira, eta gauza naturalak dira zentzumenen bidez hautematen eta atzematen ditugunak.Ideia artifizialak: asmatzen eta irudikatzen dugunaren emaitza dira.Jaiotzatiko ideiak: jaiotzatik dauzkagunak dira.

Descartes jaiotzatiko ideietan zentratzen da, hau da, esperientziatik sortzen ez direnak; hala nola, perfekzioaren edo amaigabetasunaren ideian. Descartesentzat, Jainkoa da gure gogamenean dauden ideien ardurduna. Orduan, jaiotzitako ideiek Jainkoaren existentziaren justifikaziora eramaten dute. Froga hauen bidez egiaztatu zuen: Froga kosmologikoa: a priori froga bat da. Jainkoak perfezioa eta amaigabetasuna bakarrik ezagutzen ditu, perfektua eta infinitua delako. Horregatik, berak eman dizkigu ideia horiek. Argudio ontologikoa: a priori froga bat da. Jainkoa existitu egin behar da bai edo bai, existentziarik gabe perfekzioa ezin daitekeelako existitu. Hirugarren bide tomista: a posteriori argudioa. Jainkoak sortu behar izan nau, izaki mugatua naizelako. Jainkoa da lehen kausa. Jainkoaren existentzia frogatzea funtsezkoa da, hura existitzen bada beti egongo delako laguntzeko prest, zentzumenak eta arrazoimenak engaina ez dezaten. Descartesek zalantza-prozesua amaitu zuen, eta hainbat gauza ondorioztatu zituen: zentzumenen datu guztiak, kanpoko mundua eta adimenean ditugun axiomak. Erabateko konfiantza dago arrazoian.

ILUSTRAZIOA

Ingalaterran jaio, eta geroago, Frantziara eta Alemaniara iritsi zen. XVIII. mendean esparru historiko honetan garatu zen mugimendu kulturala izan zen.

Politika: Frantzian absolutismoa; Erresuma Batuan parlamentarismoa; eta Errusian, Prusian, Austrian eta Espainian despotismo ilustratua. Inperio kolonialak sortzen hasi ziren. 1776an Thomas Jeffersonek EEBBn independentzia aldarrikatu eta 1787an lehen Konstituzioa idatzi zen.

Gizartea: Burgesiaren gorakada egon zen eta Antzinako Erregimenaren Krisia ere. 1750etik aurrera, leherketa demografikoa egon zen.

Ekonomia: Nekazaritzaren nagusitasuna eta nekazal iraultza. Ekonomia zientzia gisa sortu , 2 teoriekin: fisiokrazia Frantzian eta liberalismo ekonomikoa Ingalaterran. Ehungintzak industria iraultza bultzatu zuen, lehengo makinak sortu ziren eta munduaren eraldaketa handia sortzen hasi zen.

Erlijioa: Erlijiio-tolerantzia eta laikotasuna. Erlijio-gerrak, fede-autoak eta sorgin-erreketak desagertu ziren.

Kultura eta artea: Barrokoa bukatu eta neoklasizismoa eta rococoa elkartu ziren. Musikaren lan asko: Mozart, Händel… Ilustrazioaren kontrako hainbat kultura-mugimendu sortu ziren, eta handik mugimendu erromantikoa sortu zen.