Tomas Akinokoa: Fedea, Arrazoia eta Jainkoaren Bost Bideak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,76 KB
Hasi aurretik, kontuan hartu behar dugu Tomas Akinokoaren ustetan, fedea eta arrazoia autonomoak direla. Badaude fedearen bidez lor daitezkeen ezagutzak, eta horietako bat Jainkoaren ezagutza da. Jainkoa naturaz gaindikoa da, eta ez dago zentzumenez ezagutzerik. Horregatik, Jainkoaren ezagutza fedeari dagokio.
Hala ere, Jainkoaren existentziaz arrazoiak hausnarketa egin dezake. Fedeari dagokion gai hau, Jainkoaren existentzia, arrazoiaren eremu barruan sar daitekeela uste du. Beraz, fedea ez ezik, arrazoia ere hel daiteke Jainkoarenganaino. Horretarako, bide arrazionala jarraituko du, argudio arrazional baten bidez. Argudio horrek eskema logiko bat jarraitzen du. Eskema logiko hori aposteriorizkoa dela esan daiteke. Hau da, munduan ikusten dugunari erreparatuko diogu.
Munduan ikusten duguna gertatzen da zerbaitek eragiten duelako. Hau da, zergati batek azalduko du munduan gertatzen dena. Zergati batek bere efektua du. Munduan ikusten dugunak (efektua) zein zergati du? Esperientzia ikusita, Tomas Akinokoak efektuetatik abiatuta, zergatien bila joko du. Hortaz, zerbait gertatzen da kausa bat duelako. Aldi berean, kausa horrek beste kausa bat duela pentsatu behar dugu. Horrela, zergatien bila jarraitu dezakegu mugarik gabe. Baina Tomas Akinokoak pentsatzen du kausen segida ezin dela infinitura arte heldu. Ondorioz, kausarik ez duen lehenengo kausa bat dago, eta horixe Jainkoa da.
Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Bost Bideak
Bost dira, aurreko argudio eskema jarraituz, berak sortzen dituen argudioak:
1. Bidea: Motor Ibilgearena
Gauzak mugitu egiten dira. Zerbaitek higiarazten ditu. Motor segidak ezin dira infinituak; hortaz, higitzen ez den lehen motor bat dago: Jainkoa.
2. Bidea: Kausa Eragileena
Esperientziaren arabera, kausa guztiak aurreko kausa baten ondorio dira. Ezin da kausen segida amaigabea osatu; lehen kausa Jainkoa da.
3. Bidea: Izate Kontingentearena
Gauzak existitzen hasten dira eta izateari uzten diote. Badira ala ez dira. Kontingenteak dira. Lehenago ez ziren eta une batean hasi ziren. Dena kontingente balitz, une batean ez zen ezer egongo. Izate bat halabeharrezkoa da: Jainkoa.
4. Bidea: Perfekzio Mailena
Izakiek perfekzio mailak dituzte; batzuk besteak baino hobeak dira, goreneko mailara zenbat hurbiltzen diren ikusita. Beraz, izate gorena dago, perfekzio maila guztiak dituena: Jainkoa.
5. Bidea: Munduaren Ordenarena
Adimenik ez duten zenbait gauzek xede batekin jokatzen dute, komeni zaiena lortzeko. Adimenik ez duena bere xedera ez doa adimen duenak ez badarama: Jainkoak.