Errenazimentua: Humanismoa eta Zientzia-iraultza

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,28 KB

Errenazimentua (= Berpizkundea)

Italian sortu zen, XV. mendean, eta Europa osora hedatu zen XV. eta XVI. mendetan.

Gizakiaren Balioa

  • Humanismoa

Gizakiaren balioa, duintasuna eta berariazko berezitasuna nabarmentzen duen jarrera filosofikoa da. Gizakia izango da zentroa.

Antropozentrismoa

  • Antropozentrismoa

Gizakia bera zen munduaren ardatz eta bere patuaren jabe. Errenazimentuko gizakiaren ezaugarri aipagarrienetako bat indibidualismoa da, zalantzarik gabe. Erdi Aroan, aldiz, nekez bizi zitekeen gizakia bere kasa talde edo elkartetik kanpo. Horrela, alde batetik, erabateko konfiantza ezarri zen arrazoian, eta horixe izan zen erabakiak hartzean irizpide nagusia (arrazoiaren autonomia eta trantsizio-eta autoritate-irizpideen bazterketa). Bestetik, gizakiaren sentimenduak eta sena goraipatzen ziren (sarritan arrazoiari edo aurreko garaiko moralari jaramonik egin gabe).

Bizitza-eredu Berriak

Bizitza-eredu berri horretan, Errenazimentuko gai klasikoa den Carpe Diem delakoa goraipatzen zen; hots, bizialdia laburra denez, plazerrez gozatzea da egokiena. Azkenik, unibertsoari buruzko jakin-min zientifikoa indartu zen. Horrela, natura ikergai bihurtu zen, eredu baitzen giza ekintzarentzat.

Zientzia-iraultza
  • Zientzia-iraultza

Kopernikok, ordea, Eguzkia unibertsoaren erdian dagoela frogatu eta heliozentrismoaren defendatzaile bihurtu zen. Galileok izar-bilduma ikaragarria den Esne Bidea aurkitu zuenean, beste mundu batzuk izatea ere posible zela pentsatzeko aukera zabaldu zen.

Erdi Aroan erabilitako metodoaren kontra, berriak ezaugarri hauek zituen:

  • Metodo hipotetiko-deduktiboaren erabilera

  • Esperimentazioaren erabilera ikerketa zientifikoan → esperimentazioaren beharrak ekarri zuen tresneria zientifiko asko garatzea, bai behatzeko eta baita neurtzeko ere

Garai horretako aurkikuntzak autoritate-irizpideari uko egiten dion arrazoiaren emaitzak dira. Zientzian, mundua adierazteko, dagoeneko ez dago Aristoteles, Biblia edo antzinako beste pentsalari batzuen azalpenetara jo beharrik.

JUDIZIO BATEN BALIOZKOTASUNA ERABAKITZEKO IRIZPIDEA. ERDI AROAN ELIZAK EZARRITAKOA, ARISTOTELESEN ETA TOMAS KINOKAREN PENTSAMENDUEI JARRAITUZ