Sokrates eta Platon: Filosofia Antzinako Greziako

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 14,58 KB

Atenasen jaio zen K.a. 470 eta K.a. 399.ean hil han bertan. Mezua hitzez zabaldu nahi zuen, elkarrizketa eta dialektikaren bitartez. Bere jarraitzaileak izan ziren berari buruz idatzi zutenak, gehiena Platon.

Sokratesentzat filosofia jarduera bat zen, elkarrizketa eta elkarlanaren bitartez gauzaturikon gogoeta. Sofisten antzera erretorika eta elkarrizketa mederatzen zituen baina haiek ez bezala, honek helburutzat arazo etikoen inguruko erantzunak aurkitzea zen.

Metodo sokratikoak, definizioak bilatzen zituen. Zer den galderarekin hasten zituen esaldiak eta horretara iristeko erabili zuen bi fase (ironia eta maieutika) dituen metodo hori.

Metodo dialektikoari dagokionez berriz, norberaren ezjakintasuna onartzea da egokiena. Horregatik zioen “ezer ez dakidala baino ez daki” esaldia. Hori lortzeko ironia erabiltzen zuen eta solaskideek beren ezjakintasuna onartuz jokatzen du, erantuzn desegokiak baztertu eta egokien bila abiatzeko.

Bigarren urratsa, maieutika da eta solaskideak beren baitan dituen ezagutzak kanporatzen laguntzea du helburu.

Definizio unibertsalei dagokionez berriz, Sokratesen eztabaidak “zer da?” galderareki hasten ziren eta definizioak bilatzen zituen. Hauek bilatzeko, metodo induktiboa erabiltzen zuen; kasu partikularretatikabiatuta definizio orokorrera iritsi nahi baitu.

Beraz, Sokratesen metodoak errealitatearen esentzia aldezinaren berri ematen duten definizioak lortzea zuen helburu.

Antierlatibismo moralara, eratibismoaren aurkako ikusmoldea etikaren eremura eraman zuen Sokratesek. Bertutea gauza baten izatea izan daitekeena onena eta perfektuena bihurtzean datza; izan beharko litzatena izatera eta hori perfekzionatzera daramana da.

Gizakion bertutea arima behar den moduko egiten duenean datza eta bizioa, bertutearen aurkakoa izanda, gizakiontzat ezjakintasuna da.


Lehen pentsalariek physisaren inguruan aritu arren, Atenasko Periclesen garaiko demokraziako pentsalariek kosmosarekiko interesa galdu zuten eta gai berriengatik interesatzen hasi ziren (gizakia eta hiria); biraketa antropologikoa eman zeneta hauetako pentsalari batzuk sofistak izan ziren.

K.a. V. mendeko Atenas demokratikoan eginbehartzat zuten foruetan eztabaidatzea, beraz, politikan arrakasta izatea oso garrantzitsua zen, eta, horretarako, erretorikaren artea menperatzea ezinbestekoa zen.

Sofistak, erretorika irakasleak ziren, atzerritak izanda ez zuten Atenasko batzarretan hitz egiteko eskubiderik. Aipatzekoa da ere hauek arazo filosofikoak aztertu zituztela.

Sofisten pentsamenduen ezagurri nagusienak:

  • Unibertsoaren izaeraren arazoa alde batera utzi eta giza arazoez jardun zuten.

  • Haien hausnarketetan gizakia zen izakibereziena eta unibertsiaren eta gizakiaren beraren zentzua antzemateko gai den bakarra.

  • Moralari dagokionez berriz, postura erlatibistak defendatzen zituzten. Hien ustez ez da balio absoluturik; Erretorika eta dialektika dute gustuko argumentuen defentsarako egia absolutuaren bilaketarako ordez. Protagorasek zioen bezala, “gizakia da gauza guztien neurria”.

  • Ezagutzari dagokionez, Gorgiasek zioen bezala, “Ez dago egia absolutorik; balego, ezingo genuke ezagutu, eta ezagutzerik bagenu, ezingo genuke adierazi”; beraz, eszeptikoak ziren, egia absolutuak izanda ere gizakia ez litzatekeela horiek ezagutzeko gai izango zioten.

  • Legeei buruz, jarrera konbentzionalista zuten; arauak ez dira giza naturaren ondorio, konbentzio edo adostasunaren emaitza baizik.

  • Platonen iritziz, jarrera erlatibista jakinduria lortzeko erronkari uko egitearen ondorioa omen da.


Platon Atenasen jaio eta hil zen. (K.a. V-IV mendean).

Familia noblekoa zenez arteak eta letrak ikasi zituen; hau da, oinarrizko hezkuntza bat jaso zuen. Gazte zelarik, Heraklitoren doktrina ikasi zuen eta ondoren, Sokratesen taldekide egin zen; bere maisu nagusia izan zena. Atenasen demokrazia indarrean zegoelarik, jainkoen kontrako jarrera izatea eta gazteria galbidean jartzeaz leporatuta hil zuten.

Platonen eginkizun filosofikoetako bat, demokrazia baino hobea den sistema politiko bat aurkitzea izan zen. Honekin batera hainbat bidaia egin zituen: Megagara joan zen Euklidesekin matematika ikastera, Egiptora geometria ikastera eta azkenik, 40 urte zituela, Sirakusara joen zen pitagorikoen ekarpenak ikastera. Talde honek arimari buruzko ikusmoldean eragin zion; izan ere, pitagorikoek hilezkortasuna eta transmigrazioa babesten baitzuten.

Atenasen K.a 387an, Platonek Akademia izeneko eskola sortu zuen. Honen helburu nagusia, politikari eta gobernari izango zirenak heztea zen. Ikasle ospetsuena, Aristoteles izan zen.

IDAZLANAK

Platonek elkarrizketa generoa erabili zuen batik bat. Sokrates izan zen pertsonaia nagusia. Platonen pentsaera garai edo aro desberdinetatik igaro zen:

  • Aro Sokratikoa: Sokratesen eraginpean: Apologia, Protagoras...

  • Trantsizio aroa: Sokratesen eraginetik askatuz: Gorgias, Menon…

  • Helduaroa: Platonen ikuspegi landu eta ezagunetako hainbat aurkitu daitezke: Oturuntza, Fedon...

  • Zahartzaroa: Ikuspegi konplexu eta abstraktuagoak: Parmenides, Sofista...


Platon lehen filosofo sistematikoa izan zen, ez bakarrik filosofiaren arazoak aztertu zituelako baizik eta iksupegi filosofiko guztien oinarrian printzipio bateratzaile bat zegoelako baizik; ideien teoria.

Platonen ontologia dualista da, hau da, Platonek bi errealitate bereizi zituen: Ideien mundua eta mundu materiala.

Ideien mundua/mundu ulergarria

  • Osagaiak: ideiak

  • Ez du aldaketarik sufritzen, beraz, benetako errealitatea da, gauza materialei existentzia ematen diena.

Mundu materiala/susmagarria

  • Osagaiak: Mundu materialeko objektuak. Sentimenez hauteman daitezkeenak.

  • Etengabe aldatzen da.

Platonen ustez, ideien munduko elementuak perfektuak dira eta errealitateko elementuak ideien munduko kopia inperfektuak.

Ideiak arrazoiaren ezagugaiak dira; arrazoiaren bitartez ezagutzen diren “gaiak” dira. Epaiak egiteko erreferentziapuntuak dire eta horretarako ideiak hartu behar izaten dira kontuan. Platonek dioenez, objektu naturalek ideiei zor die existentzia.

Ideiak hauek mundu metafisiko batean kokatuta daude, hierarkikoki ordenatua, ideia gorena: Ongia.


Errepublikan, Platonek eguzkiarekin konparatu zuen ongia. Eguzkiak objektu materialak ikusgarri egiten dituen bezala, ongiaren ideiak gainerako ideiak (zuzentasuna, edertasuna..) ulergarri egiten ditu:

  • Eguzkiak: argia ematen du eta gauzak ikusgai egiten ditu.

  • Ongiak: izatea ematen du eta gainontzeko guztia ulergarri egiten du.

Azkenik, esan daiteke ideien teoriaren bidez Platonek Heraklitoren eta Parmenidesen mundu-ikuskeraren arteko kontraesana gainditu zuela.


Platonen ezagutzaren teoria ideien teoriarekin bat dator. Platonek bi mundu bereizi zituen, mundu materiala, etengabe aldatzen ari dena eta ideien mundua, finkoa edo aldaezina dena. Bakoitzari ezagutza-mota bat dagokio:

Mundu materiala, iritzia (doxa): gauza sentikorren ezagutza erlatiboa, sentimenen bidez lortzen dena. Ezagutza mailaren arabera bi maila daude:

  • Objektu fisikoen errepresentazioei esker lortzen dugu eta “irudimenean” datza.

                   Dagokion disziplina: Arteak.

  • Objektu fisikoen azterketaren bidez lortzen da; “ustea”.

                  Dagokion disziplina: Objetu fisikoen ikerketa.

Ideien mundua, zientzia (episteme): ideien munduko egitatek ezagutzeko arrazoimenaren beharra. Ezagutza mailaren arabera bi maila daude:

  • Pentsamendu diskurtsiboaren bidez, zentzumenen munduko ideiak eta ideia matematikoak ezagutu daitezke.

         Dagokion disziplina: Matematika.

  • Pentsamendu intuitiboa garatuz benetako ezagutza, ideia moral eta estetiko eta Ongiaren ezagutza lor diateke.

                    Dagokion disziplina: Dialektika.

Arrazoimenaren bitartez ezagutza lortzeko bidea metodo dialektika da. Beraz, dialektika, nolabaiteko igoera bat burutzea ahalbidetzen duen prozedura litzake.

Ongia ezagutzera bultzatzen gaituena maitasuna (eros) da, jakin-mina gisa ulertuta, modu horretan barneratu beharko genuke zer den maitasun platonikoa.

Dialektika metodo arrazional gorena da, ideia gorena den ongia ezagutzera helduko dena. Galdera-erantzunen bidezko heziketa prozesua da eta partikularretik unibertsala ezagutzera ahalbidetuko duena.


Platonek Errepublikan, ongiaren ideia mundu ulergarriko hierarkian maila gorenean dagoen ideia da. Eguzkiarekin alderatzen du, gauza materialak existitzea ahalbidetzen duen moduan ongiaren ideia, dagoen ondasun eta edertasun guztiaren jatorria. Eguzkiak argia ematen duen moduan gauzak ikusteko, ongiak izatea ematen du gainontzeko guztia ulergarri egiteko.

Sofisten erlatibismoaren kontra, Sokratesen ildotik, ongiaren kontzeptu bakarra dagoela defendatu zuen Platonek. Ongiaren idea, adimenaren bidez ezagugarria da; nahiz eta erraza ez izan hoi horrela hutematea. Horretarako, maitasunak bultzatuta eta metodo dialektikoa azken mugaraino eraman duen orok soilik detekta dezake.

Platonek, Sokratesek bezala, bertutea ezagutzarekin lotu zuen; hau da, lehenik eta behin ongi jokatzeko, ongi jokatzea zertan datzan jakitea. Platonen ustez, inork ez baitu gaizki jokatzen nahita, hori eginezgeroz, ezjakintasunarengatik egin ohi delako baizik. Horri, intelektualismo morala deritzo.

Beraz ongia ezagutzeko, ezinbestekoa da hezkuntza. Pl

atonen ustez, ongia ezagutzera heltzen dena soilik izango da jakintsua, filosofo eta hiria gobernatzeko aproposa.

Platonen ustez, gizakia gorputzaz eta arimaz osatua dago. Gorputza, materiala eta hilkorra, mundu sumagarriaren parte. Arima berriz, ez da materiala, hilezkorra baizik. Arimaren eta gorputzaren arteko harremana tentsioak bereizten du, gorputza arimaren kartzela izan daitekeelako; izan ere, arimaren ikuskeran pitagorikoen teoriek eragin handia izan zuten.

Arimak gorputzarerik bat egitean ideien muduan hautemandakoa ahaztu du eta metodo dialektikoaren bidez oroituko du (anamnesiaren teoria).

Platonen arabera hiru arima mota edo zati bereiz daitezke:

    Arima edo zati irritsezkoa: Sabelean kokatua, ugalketarekin eta biziraupenarekin zerikusia.

  • Bertutea → Neurritsu izatea. (ekoizleak)

    Arima edo zati suminkorra: Bihotzean dago kokatua, pasioekin du zerikusia. 

  • Bertutea → sendotasuna. (zaindariak)

    Arima edo zati arrazionala: Buruan kokatua, gizakiaren goi-mailako funtzioak betetzen ditu, arrazoimena eta nahaimena ditu.

  • Bertutea → jakintsu izatea. (agintariak)

Platonen ustez, hiru arima horietatik arima arrazionala izan behar da nagusi, beste biak mendean hartu behar dituena harmonia bermatzeko. Esate baterako, Arrazionalak, zihurki eta jakintsu jardun; suminkorrak, sendo eta irritsezkoak, neurritsu. 


Aristotelesen filosofia Platonen filosofiaren gainean eraikita dago, baina desberdintasun garrantzitsuak ditu. Aristotelesen filosofia Platonen filosofiari egindako zuzenketatzat har daiteke. 

Aristotelesek ideien mundua existitzen ez zela eta munduko objektuen alderdi ulergarria objektu partikularretan dagoela esan zuen.Aristotelesek ezagutzaren abiapuntua izaki konkretuen esperientzian duen filosofia bat eraiki zuen. Gizakia tabula rasa bezala jaiotzen dela defendatzen zuen.

Aristotelesek, Platonek bezala, garrantzi handiagoa eman zion jakintza teorikoari jakintza praktikoari baino. 

Aristotelesen ustez, errealitatearen funtsa izate konkretu materialak dira, eta izaki material horiei substantzia deitu zien. Substantzien teoria aristotelikoari hilemorfismo deritzo. Horren arabera, substantziak materiaz eta formaz eraturik daude. Forma da materia zehaztugabea substantzia zehatz egiten duena; formari esker materia substantzia bat edo beste bilakatzen da. Forma substantziaren esentzia.

Aristotelesen substantziei buruzko ikuspegia higiduraren nozioarekin erlazionaturik dago. Higidura potentzian dagoena aktuan egotera pasatzen da. Zerbait potentzian egotetik aktuan egoterako aldaketak aktuan dagoen zerbaiten ekintzaz soilik gerta daiteke. Hori dela eta, munduan gertatzen den mugimendua azaltzeko beti aktuan den lehen motor higiezin, betiko eta aldaezin baten existentzia postulatu zuen Aristotelesek. Aldakorra ez den izaki bakarra, Jainkoa da eta kosmosaren higiduraren jatorria da. Jainkoa motor higigaitza da, higitu ez arren gainerako gauza guztiak higiarazten dituen kausa.

Horrez gain, substantziak existitu ahal izateko lau kausa beharrezko direla adierazi zuen; jakintza zientifikoa

  • Kausa materiala: Substantzia egina dagoen materia

  • Formala: Substantziaren izaera edo esentzia zehazten duena

  • Egilea: Zerk edo nork ematen dion izatea

  • Xedezkoa edo finala: Zertarako egina den edo zein den substantziaren helburua.