Nietzsche: Dionisos, Apolo, Morala eta Supergizakia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,5 KB

Nietzscheren ikuspegi orokorra eta bizialismoa

Nietzsche ez da era sistematiko batean aurkezten; ez da talde edo mugimendu filosofiko baten parte. Baina bere pentsamendua bizialista da. Bizialismoa kontzeptuak honakoak adierazten ditu:

  • Bizitza da errealitatearen jatorrizko printzipioa eta hau irrazionala da.
  • Bizitza ezin da kategoria arrazionalen bidez osorik ulertu.
  • Bizitza ez da soilik biologiak aztertzen duena; ez da indar fisiko-kimikoen konbinaketa bakarra.
  • Badira indar eta pasio batzuk, zientziak erraz azaldu ezin dituenak.

Dionisos eta Apolo

Hasieran Nietzsche Schopenhauerren alde egon zen, baina gero kontrakoa izan zen; Schopenhauerren bizitza-ikuspegia oso negatiboa iruditzen zitzaion. Horren aurrean bi irteera planteatzen ditu:

  • Ukapena eta ihes egitea (Schopenhauerrek proposatutakoa).
  • Bizitza den bezala onartzea, bere jatorrizko irrazionaltasunarekin (Nietzscheren proposamena).

Nietzscheren jarrera Dionisos jainkoarekin adierazten da, eta Zaratustra profetaren hitzen bidez azaltzen du bere ikuspegia.

Dionisos

Dionisos: hordialdiaren eta alaitasunaren jainkoa; kantatzen, barre egiten eta dantzatzen duen jainkoa. Neurriz kanpoko guztia irudikatzen du. Bi aurpegi ditu: barrea eta negarra (gure alderdi sentimenduala ez da alaitasuna bakarrik). Dionisos bizitzaren onarpena irudikatzen du.

Apolo

Apolo: edertasuna, armonia eta oreka irudikatzen ditu; hau da, bizitzaren kutsu leun eta gozoak.

Mendebaldeari egindako kritika

Nietzscheren ustez grekoen baloreak berreskuratu behar ditugu, bizitzatik sortzen diren balore naturalak. Bizitzari baietz esaten dieten pasioak bertuteak dira: harrotasuna, alaitasuna, ametsak eta baita gorrotoa ere. Jarrera apolineoa nagusitu izanaren errudun nagusiak Sokrates, Platon eta kristautasuna direla uste izan zuen, hauen apolearismoa ahultasunaren sintoma dela adieraziz.

Mendebaldearen egoera historian

Bere helburuak —balioen zeharaldaketa— mendebaldea kritikatzera eraman zuen. Nietzsche ustez mendebaldea gaixo dago; osasuneko momentu bakarra grekoekin lotuta zegoen eta ondoren galdu egin zen. Platonismoa gezur handia zela uste zuen, eta haren adar nagusiak kritikatzen ditu.

Moralaren eta metafisikaren kritika

Moralaren kritika

Moralaren kritika: Natura kontrako morala nagusitu dela nabarmendu zuen; morala ez duela bizitzan bertan ardatz bihurtzen, baizik eta haraindikoak erdigunean jartzen duela. Moral hori gainditzeko Jainkoa «hil» egin behar dela esaten du. Hau ez da amorala (morala ez izatea), baizik eta inmoralaren aldeko kritika (moralaren kontra jartzea).

Bi moral nabarmendu zituen:

  • Jaunen morala: gizakia goraipatzen du; indartsua, ausarta eta noblea da. Bizitza maite du eta Carpe diem printzipioan oinarritzen da.
  • Esklabuen morala: egungo morala, salatzen duena eta ezeztatu behar dena; inbidian oinarritua eta supergizakiaren aurkakoa. Errukian eta bizitzaren ezkortasunean oinarritzen da.

Metafisika tradizionalaren kritika

Metafisika tradizionalaren kritika: Mendebaldeko balioen oinarria izandako entitate (Jainkoa, Egia, Ongia…) izeneko errealitateen inguruko sinesmenak faltsutzat jo zituen. Bi mundu bereizten dituzte pentsamendu tradizionalak, eta mundu zentzumenena faltsutzat hartzea eragiten duena salatu zuen, horrek bizitzari balorazio ezkorra ematen diolako.

Zientzia positiboen kritika

Zientzia positiboen kritika: Zientziaren aurka ez zen berez erasotzen, baizik eta errealitatearen matematizazioaren eta mekanizazioaren metodologiaren aurka. Errealitateko kualitate guztiak ezin dira zenbakietara mugatu. Zientziek ezingo digute inoiz errealitatearen muina edo zerezina guztiz ezagutarazi; besterik gabe, ondorioak eta erlazioen kopurua ematen dute. Zientziaren mekanizismoak eta positibismoak azald ezin dituen indar eta pasio batzuk daude: gizakiaren pasioak, maitasuna eta bestelakoak.

Supergizakia eta Jainkoaren heriotza

Supergizakia eta Jainkoaren heriotza

Nietzscheren ustez Europa gaixorik dago kristautasunagatik; beretzat konponbidea supergizakia da. Gizakia animalia eta supergizakiaren arteko zubia besterik ez da; supergizakia bizitza berriak sortzeko gai den norbait da. Supergizakia izateko gure barruko mugak gainditu eta lurreko bizitza baieztatu behar da. Supergizakiak jaunen morala ukatu eta praktikatzen du, eta Jainkoaren heriotza ezagutzen du.

Europako gizakia supergizaki bihurtzeko Nietzschek azaltzen duen metamorfosia hiru atalekoa da:

  • Lehenik, kameloia: Jainkoaren eta moralaren aurrean makurtzen den kameloia.
  • Ondoren, lehoi iraultzailea: esklabuen legearen aurka altxatzen den eta Jainkoaren aurka dagoen lehoi indartsua.
  • Azkenik, ume dantzariena: aurreiritzirik gabeko eta errugabeko ume dantzaria, bizitzaren bilakabidean oinarritua eta beste mundu baten premien beharrik ez duena.

Nietzsche eta Marx: erlijioaren kritika eta alienazioa

Nietzsche eta Marx ateoak ziren eta erlijioaren kontra gogor egin zuten. Erlijioa klase menperatzaileek asmatutako iruzurra dela kritikatu zuten, klase menperatua isilik eta uztarpean mantentzeko. Alienazioa kontzeptuak adierazten du gizakiak bere baitan duena galtzen duenean, norbere buruarekiko arrotz bihurtzen dela.

Erlijio-alienazioa: Erlijioak askotan dio gizakia bizitza honetan sufritzera etorri dela, eta ondoren zeruan zoriontsu izateko. Horrela, erlijioak langileen altxamenduak gelditzen ditu eta injustiziak Jainkoaren izenean justifikatzen dira. Etsipena eta ezjakintasunak alienazioaren ezaugarri nagusiak dira.

Lana eta alienazio ekonomikoa

Lana eta alienazioa: Sistema kapitalistak gizakia gauza bihurtzen du: zerezina galdu eta lan-indar huts bihurtzen da. Gizakiak lanean sortutako produktua bere emaitza izan beharrean, beste baten jabetza bihurtzen da. Produzitzailea besterik ez bihurtzen da, bere burujabetasuna galduz. Gizakia salgai dago, askatasuna galdu eta gizaki izateari utzi dio.

Alienazio ekonomikoak beste alienazio batzuk dakartza: gizarte-alienazioa, erlijio-alienazioa, eta alienazio filosofikoa besteak beste.