Arrazoi zientifikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,51 KB

Datu Biografikoak eta Testuinguru Historikoa


Hannah Arendt (1906-75) Alemaniako familia judu batean jaio zen. Politika ikertzailea izan zen gehien bat eta bere ikerketak autoritarismo eta totalitarismoaren inguruan izan ziren.Filosofia ikasketak egin zituen eta bere pentsamenduan erabakigarria izan zen Martin Heidegger irakaslea izan zuen. Nazismoaren lehen pausuak bizi zituen, Heidegger nazismora pasatu zela eta aldendu egin zen berarengandik, eta juduei lagundu zion Alemaniatik ihes egiten.
Gestapok horregatik preso hartu zuen eta Prusiara ihes egin zuen non jarraitu egin zuen juduei laguntzen elkarte sionisten bitartez. Horregatik kontzentrazio esparru batean sartu zuten 1940an, baina aste batzuetara ihes egin zuen. AEBra erbesteratu zen bere ama eta bigarren senarrarekin eta New york-en bizi berria eraiki zuen kazetari bezala buru belarri sartuz. Idazle eta kazetari bezala hainbat sari lortu zituen AEBn, baina ez zuen Alemania ahaztu eta bertako giro intelektualarekin harremana jarraitu zuen, Heideggerrengana ere hurbilduz. 1959an unibertsitateko irakasle bilakatu zen, unibertsitate hartako lehen irakasle andrazkoa bilakatuz. Aldiz, 1975ean bihotzeko batekin hil zen.

Filosofia-Ingurumena: Arrazoi Ilustratuaren Krisia eta XX. Mendeko Totalitarismoak


XVIII-ko ilustrazioak ideia tradizionalak atzean utzi zituen, arrazoiaren erabilera askea aldarrikatuz aurrerapenerako. “Zer da Ilustrazioa?” liburuan, Kantek hori bera azaltzen du. Adierazten du ilustrazioa oinarritzen dela arrazoiari garrantzia ematean aurrerapen zientifiko, politko eta etikoaren oinarria bezala, guzartea utopiara hurbilduz. Aldiz, horrelakorik ez zen gertatu, XX. Mendeko mi mundu gerrak eta genozidioak distopiatik hurbilago zeuden utopiatik baino. Amets ilustratua XX. Mendeko gehiegikerian nola bilakatu zen galderari erantzuna eman zion korronte bat Frankfurteko Eskola izan zen. Beraien ustetan arrazoi instrumentalak, ilustratuek defendatutakoa, arrazoia herraminta bezala jotzen du dena menperatzeko. Natura menperatu ziteekeen bezala ilustratuen ustez, gizakia menperatu daiteke totalitarismoek egin zuten bezala, giza helburuak lortzeko. Ilustratuek ez zuten eragotzi arrazoimen instrumentala gainontzeko esparruetan ere nagusitzea eta hori gertatu zen totalitarismoan, gizakia objetu bat bilakatu zen bere esentzi galdu erainez. Frankfurtekoen ustetan, amets ilustratuak totalitarismoaren tranpa zuen bere baitan.


Filosofia Existentzialistaren Ideai agusiak


Existentzialismoak existentzia jartzen du oinarritzat eta ez esentzia tradizio filosofikoak egin zuen bezala. Hau existentzia esentzia baino ariagoa delatik ondorioztatu zuten. Zerbaiten esentzia galtzen bada ere, existentzia lehenagoa denez, gauza hori existitzen jarraitzen denez ez du axola. Hori dela eta, aldaketa onartzen dute kritika gutxirekin. Existentzialismoaren arabera gure inguruko gauza guztiek esentzia bat dute, baina gizakiok ez dugu esentzia finko eta definitu bat. Existentzia subjetiboa, indibiduala eta mugatua da. Existentzia hau bakarrik bizi du gizabanakoak modu aske batean. Horrek suposatzen duen beldurrari aurre egitko batzuk Jainkoarengan jo dute, aldiz beste batzuk Jainkoari uko egin diote. Askok, XX. Mendeko gehiegikeriaren aurrean eraikitako filosofia bat bezala ulertzen dute. Hiru autore aintzindari ditu: Kierkegaard, Nietzsche eta Husserl. Heidegger ere aipatu beharra dago, bere burua ez zuen existentzialista bezala hartzen arren, autore existentzialisten erreferente eta batzutan irakasle izan zen. Bere pentsamenduak existentzialismoaren elementu gehienak barne hartzen ditu. 

Totalitarismoaren Jatorria Gaitz Absolutua


Arendtek totalitarismoaz hitz egiten duenean estatu nazia eta SESB ditu buruan, estatu mota bat non dena bere kontrolpean dago. Totalitarismo hitza hortik dator, dena (todo) estatuaren menpe dagoena. Bi aintzindari identifikatzen ditu: XVIII-XIX mendeetako antisemitismoa, gainera Frantzian identitate nazionala indartzeko erabili zena eta XIX mendeko inperialismoa batzuk beste batzuen gainetik jartzen hilketak eta beste hainbat gehiegikeri justifikatuz, deshumanizazioa talde batzuekiko. Lehen Mundu Gudak Europan utzitzako egoera ekonomiko eskasak bidea erraztu zien mugimendu totalitarioei. Ideologi gabeko masak etorkizun hobe baten propagandarekin erakarri zituen, askotan intelektualen laguntzarekin. Behin boterean, dena liderraren esku geratzen zen, gizabanakoa suntzituz. Horrek gizabanakakoa suntzitzen du, bere eskubideak izateko aukera ukatuko zaio, ongia aukeratzea ia ezinezkoa izango den masa baten barruan izango da eta banakakotasuna suntzituko zaio. Hori zen totalitarismoak ekarri zuena, gaitz erradikala, gizakia zerbait soberakina bilakatzea, bere etorkizuna burokraziaren esku utzita.


Giza Bizitzaren Baldintzatzaileak: Landu, Frabrikatu, Ekin


Gizakiaren oinarrizko hiru jarduerak, lana, fabrikazioa eta ekintza dira. Arendten helburua da giza jarduera zertan datzan azaltzea. Lana bizitzako baldintza da zentzu biologikoan, bizitzeko derrigorrez behar dena. Lana eta konstumoaren arteko erlazioa ziklikotzat jotzen du. Fabrikatzea sormena da, objetuen bitartes beste hainbat gauza sortzeko ahalmena. Gauza artifizialen mundua da hau, mundu naturaletik bereizten gaituena. Objetu hauek ez dira derrigorrezko beharrak asetzeko. Ekintza anistasunari lotuta dago, hau da munudan parte hartzen dugun moduari, besteen artean bizi garen moduari. Hori dela eta ekintza politikoari, espazio publikoari egiten dion erreferentzia. Hau erabat gertatzeko hiru kondizio egon behar dira arinagotik: Gizakiak berdinak direla onartzea, hitz askatasuna eta eta mundu komunaren zaintza. Heideggerrek gizakia herioterako-izan bezala definitu zuen, baina Arendtek jaiotzea bere pentsamednu politikoaren ardatz bilakatu zuen: Gizaki bakoitza berritasun bat da, historian zerbait berri bat eta ekintzaren bidez aniztasunera jotzen duena.

Vita activaren esparruak: pribatua, publikoa eta soziala


Esparru bakoitzak giza jarduerari egiten dio erreferentzia. Ondorioz hiru esparru mota legokete ere: Esparru pribatua, publikoan eta soziala. Lehenik eta behin Arendtek pribatua et politikoa kontzeptuak banatzen ditu, oikos (etxea) eta polis (hiria) bananduz. Etxeko eremua pribatua da, non bizitzako beharrak asetzen dira eta ez dago askatasunarentzat lekurik beharraren mende direlako eta barruan aginte-obendientzia erlazio asimetrikoak naguitzen direlako. Aldiz, espazio publikoan gizakiak ekintzarako eta elkarrizketarako gaitasuna garatzen dira. Aro modernoan arlo soziala gehitu behar da, pribatu eta publikoaren arteko hibridoan, non espazio pribatuaren beharrak espazio publikoan leku handi bat hartzen duenean eratzen da. Arlo berri horren sorrerak espazio publikoaren gainbera dakar, gizakiaren askatasun, hitz eta ekintza bere kontrolpean hartuz. Arendten ustetan espazio pribatua eta publikoa mantendu beharra dago, totalitarismaoren ezaugarri bat dena politiko bilakatzea baita. Hori dela eta esparru publikoa gizabanakoa jaiotzeko esparru bezla aldarrikatzen du Arendtek


Eichmann Jerusalemen eta gaizkiaren banalitateaf


Eichmann erregimen naziko ofizial nagusi bat izan zen, Holokausto eta azken konponbidearen antolatzailea ere. Eichmannek Argentinara egin zuen ihes, baina 10 urte ondoren Mosad-ak (Israeleko inteligentzia institutu bat) Israelera eraman zuen epaitua izateko. Epaiketa horretara Hannah Arendt joan zen eta ondorioztatu zuen ez zela gaiztoa eta hortik habiatuta erantzun zuen nola zen posible horrelako pertsona batek hainbeste pertsona hiltzea. Eichmannek bi argudio nagusi erabili zituen. Bata Estatu Arrazoiak aginduta jokatu zuela, estatuak salbuespen bezala hainbat erabaki har ditzaketela norbanako batek ezingo zituena. Arendten ustez estatu totalitarioek salbuespen hauek arau bilakatzen dute. Bigarrena izan zen aginduak jarraituz jokatu zuela, Hitlerri leporatuz ardura dena. Estatu totalitarioetan gaizkia egiteare normalizazioa beraien ezaugarri nagusietako bat da. Hau da gaizkiaren banalizazioa. Eichmannek gizabanakakoaren suntsipena zekarren aginduak betetzea erosotasunez ikusten zuen. Hausnarketa gabe ekiteko erosotasuna eman zion totalitarismoak. Hausnarketa falta hau da Eichmann errudun bilakatzen duena, ongi edo gaizki egiten ari zen ez hausnartzea bilakatzen da krimenik handiena


ALDE


Pentsalari honen alde, Platon aurkituko genuke. Bere teoriaren arabera, gizateria banatuta dago, ongia ezagutzen eta kobazuloan aurkitzen direnena artean. Prozesu bat ematen da, itzaletan dauden horiek argia ezagutzera eramango dituena, “metodo dialektikoa”. Beraz, egia ezagutzen duen pertsona orok, hori erakustera bideratuko luke haren bizia, eta beraz, ez luke gaiztakeriarik egingo. Hanna Arendtek, bere tesi honetan adierazi zuenarekin, beraz, lotura dauka, izan ere, pertsona bat edozein krimen egiteko gai da, horrek izan ditzakeen eragin negatiboekin hausnartzen ez baldin badu. Hau da, gaizkia egiten ari dela ez baldin badaki, gaiztakeriak egingo ditu. Hitlerren hierarkia guztia, kobazulo gisa aurkituko genuke, mundu guztiak haren atzetik egiten baitzuen inongo galderarik egin gabe, eta haren eraginak argi ikus daitezke Eichmannen jokabide horretan. Hau da, alemaniarrak ez dute egiarik ezagutuko eta erregimenaren menpe bizi diren gizabanako huts batzuk besterik ez ziren izango.

ROUSSEAU: GIZAKIA ONA DA, BAINA GIZARTEAK GAIZTOTZEN DU.


DESAUZIJUAK: Dezauzijaten dabezenak. Famili bat bota bir danian martxan ipini makinaria legala eta nonorek hori egin ein bir dau, kontzekuentzijak pentsa barik.

ERRUSIAKO GERRAN DAGOZEN DEFENTZAILIAK EDO SOLDADUAK. HONEK EUREN GOIJAN DAON PERTSONA BATERI KASU EITXIARREN SARTZEN DIZ GERRAN ETA PERTSONAK HILTXEN DABEZ.

KONTRA:


Beste alde batetik, tesi honen aurka, Maquiavelo filosofoa dago. Berak eginiko teoria batean adierazi zuen gizakia gaiztoa dela berez, eta beraz, egiten ditugun gaiztakeriak gure identitatearen parte direla. Modu honetan, Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen idazlanean adierazitakoa deuseztatu zuen, hain zuzen ere, filosofa honen arabera, gizakiak gaizkia beste pertsona batzuen menpe eta bere jokabideez jabetzen ez direlako egiten dituelako eta ez norbanakoa izatez gaiztoa delako. Horrela, Maquiavelok argudiatzen digu nola gizabanako bakoitzaren natura dela gaizto-egoera eta beraz, Eichmannek egin zuen Azken Konponbidea bere baitakoa izan zela, hau da, ez ziola inork influentziatu, hau bere hautua izan zela.