Sofistak eta Sokrates: Testuinguru Historikoa eta Filosofikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,37 KB

TESTUINGURU HISTORIKO ETA SOZIAL ETA KULTURAL FILOSOFIKOA

Sofistak: Erretorika eta Erlatibismoa

Sofistak eszeptizismo epistemologikoa, erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna defendatzen zituzten. Periklesen mendean, K.a. V. mendean, demokrazia sistema politiko nagusia zen Atenasen, eta batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zitzaien hiritarrei. Kargu publikoak edozein hiritarren esku egon zitezkeen. Testuinguru horretan, hitzaren erabilera egoki eta limurtzaileak garrantzi handia hartu zuen. Baldintza horietan sortu eta, aldi berean, hartu zuten indarra sofistek. Sofistak ez ziren atenastarrak, kanpotarrak ziren. Erretorika eskolak eta elkarrizketarako teknikak saltzen zizkieten tasak gazte aberatsei.

Sofisten iritziz, Natura edo Physia gizakiaren borondatetik kanpokoa da. Gertatu beharrekoa gertatzen da. Beraz, unibertsoaren izaerari buruzko filosofo zaharren gogoetak baztertu, eta arazo berriak plazaratu zituzten: antropologikoak, hizkuntzazkoak, zuzenbidezkoak, politikoak eta moralak. Gorgias edo Protagoras izan ziren ordezkari nagusiak. Parmenides eta Demokritok ez zituzten zentzumenak erabili errealitatea zer den azaltzeko. Sofistek, aldiz, zentzumenen baliozkotasuna azpimarratu zuten. Zentzumenetik datorkigun informazioa aldatzen da pertsonaz pertsona. Orduan gauza eta pertsona guztien gaineko egiarik ez dago, eta ondorioz ezin da ezagutu: eszeptizismo epistemologikoa.

Antzina legeak edo ohiturak zuzenak ziren sakratuak zirelako. Erlijioa eta erakundeak kritikatu zituzten, eta erlatibismoa aldarrikatu zuten: balioak eta kultura edukiak zuzenak ala ez zuzenak, egiazkoak ala faltsuak dira, ikuspuntuaren arabera. Legeen konbentzionaltasuna datza legeek berezko baliagarritasunen eza, gizakiok gizarterako adosten ditugun arauei jarraiki egiten ditugu komenigarriak, onuragarriak irizten diegulako. Elkarrizketetan solaskideek arrazoiak egiazkotzat har ditzaten trebe izatea da, ondorioz bertutetsua. Platonen doktrinaren eginkizunetako bat sofisten bertutearen ikusmolde hau kritikatzea izango da. Izan ere, Platonen iritziz, planteamendu hori jakinduriaren erronkari uko egitea da, baitira egia eta zuzentasunaren gainetik.

Sokrates: Antierlatibismo Morala eta Maieutika

Sokratesek erlatibismoaren aurka egin zuen, definizio unibertsalak defendatuz. Erlatibismoari aurpegia eman nahian, Sokratesek hala zuzentasunari nola edertasunari dagokienez, definizio zehatza emateak garrantzia duela erakutsiko du. Iritzi guztien gainetik, jardunbide zuzena (egia morala) bilakatzea da gure egitekoa, inori irakatsi ahal izateko. Lehen moral arrazionala dela esan daiteke:

Intelektualismo Etikoa

Sokratesek bertutea jakintzari lotzen dio. Giza bertutea zertan datzan jakiteaz batera, norberaren arrazoimenak hartako ekintzak egiteko aginduko du berehala. Eta nahimenak bete baino ez ditu egin beharko.

Maieutika: Sokratesen Metodoa

Elkarrizketaren bitartez, metodo sokratikoa bi urratsek osatzen zuten:

  1. Ironia: Ezjakinaren itxura eginez. Hizketakideek kontraesanak agerira ateratzera mugatzen da. Horrela jokatuz, erantzun desegokiak baztertu eta egokiena bilatu.
  2. Maieutika: Filosofoak gure barnean ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar du. Helburua da prozesu osoaren bukaeran, ikergaiaren gaineko definizioarekin topo egitea.