Kant: Ezagutzaren Teoria, Arrazionalismoa eta Enpirismoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,98 KB

Kanten Filosofia: Arrazionalismoa eta Enpirismoa

Kanten filosofia zabala, emankorra eta pentsamenduaren esparru ugari aztertu dituena da (zientzia, morala, gizarte-eraldaketa, etab.).

Ezagutzaren Teoria eta Zientzia

Ezagutzaren teoriari dagokionez, arrazionalismoaren eta enpirismoaren osagarritasuna defendatu zuen. Eskura dezakegun jakintza sendo bakarra ezagutza zientifikoa da. Zientzia egin ahal izateko, behaketen eta arrazoiketaren ekarpenak nahitaezkoak dira.

Kanten iritziz, gizakiaren ezagutza-sistema litzateke sakontasun handiagoz ikertu beharko genukeena. Gizakiaren ahalmen ezagutzaileak, baina baita muga ezagutzaileak ere, ezagutu beharko genituzke.

Epistemologia: Ezagutzaren Teoria

Jakintzarik sendo eta ziurrena: Jakintza Zientifikoa (Behaketak + Arrazoimena) → Gizakiak dituen ahalmen eta muga ezagutzaileak ikertu.

Epistemologia edo ezagutzaren teoria Kanten kasuan, bi garai desberdinetan bana daiteke:

  1. A. Garai Aurrekritikoa

    Ezagutza zientifikoaren gogoeta egiterakoan, Kantek arrazionalisten eta enpiristen ekarpena goraipatu zuen.

    Arrazionalismotik Baloratutakoa
    • Descartes, Wolff, etab. bezalako arrazionalisten teoriak miretsi zituen.
    • Giza arrazoimenaren indar ezagutzailea ezinbestekoa iruditu zitzaion Kanti.
    • Fisika eta matematika bezalako zientziak oinarrizkoak dira.
    Enpirismotik Baloratutakoa
    • Humeren zientzia praktikoa, esperimentuan oinarritutakoa, baloratu zuen.
    • Natur zientziarekiko interesa (biologia, medikuntza, etab.).
    • Zientzia ez dela jakintza perfektu eta osoa, Kantek ere berretsi zuen tesia da.
  2. B. Garai Kritikoa: Bira Kopernikarra

    Bigarren fase teoriko honetan, epistemologian bere ikuspuntu berritzaile eta ausartenak eskaini zizkigun. Arrazoimen Hutsaren Teoria liburuan, Kantek zientziaren aldeko egitasmoa ezinbestekoa dela azpimarratzen du. Ezagutza zientifikoaren hausnarketari norabide iraultzailea eskaini zion.

    Funtsean, Kantek ezagutza zientifikoari buruzko hausnarketa egiterakoan planteamendu berri bat eskaini zigun: BIRA KOPERNIKARRA. Kopernikok heliozentrismoarekin egin zuen bezala, Kantentzat ezagutzaren arazoa ikuspuntu berri baten aurrean kokatu beharra dago. Ezagutzaren gakoa pertsonak duen ezagutzeko ahalmenetan ipini behar da. Ezagutzaren auzian, objektua edo errealitatea bezain garrantzitsua, subjektu ezagutzailea da (honek dituen ahalmen eta mugak kontuan hartuta).

    image?w=527&h=213&rev=464&ac=1

    Kontura gaitezkenez, Kanten teoria zientifikoak, zientziaren balioa azpimarratzeaz gain, pertsonaren ahalmen ikertzailea goresten du. Bere ikuspuntuaren arabera, zientziaren alorrean gizateriak sekulako aurrerapauso positiboak eman ditzake.