Wittgenstein: Filosofiaren Zeregina eta Etikaren Esanahia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,34 KB
Wittgenstein: Filosofiaren Zeregina
Filosofia jarduera bat da, teoria baino gehiago. Tractatus Logico-Philosophicus lanean, Wittgensteinek dio proposizioek gauzak diren bezalakoak erakusten dituztela eta, horregatik, filosofia ez dela zientzia bat. Proposizio filosofikoak, zentzugabeak direnez, hizkuntzaren nahasmena sortzen dute. Filosofiak, aldiz, hizkuntzaren mugak argitu behar ditu, izan ere, hizkuntzaren mugek munduaren mugak adierazten dituzte. Horregatik, ez dakigunaz hobe da isilik egotea.
Etikaren, estetikaren eta metafisikaren proposizioak gure hizkuntza gaizki ulertzeagatik sortzen dira eta, beraz, ez dute esanahirik. Hauei mistiko esaten zaie (erlijioa, etika).
Wittgensteinek ez ditu baztertzen hizkuntza figuratibotik harago dauden errealitateak. Zerbait ezin dela esan ez du esan nahi ezinezkoa denik hori erakustea. Wittgensteinentzat, errealitate ezinesan hori garrantzitsuena da.
Filosofiaren zeregina hizkuntzaren funtzionalitatea aztertu eta ikertzea da. Beraz, filosofiak bi funtzio ditu:
- Deskriptiboa: Gertakariak ulertu eta deskribatzen ditu.
- Terapeutikoa: (Metafisikak sortuta) Hizkuntzaren erabilera okerra identifikatzen du.
Hizkuntza amaigabeko aukeren azterketa da, eta filosofiak ez ditu arazo filosofikoak konpontzen, desagerrarazten baizik.
Etikaren Esanahia Wittgensteinen arabera
Tractatus lanean irakur daiteke: “ez dago etikari buruzko proposiziorik”, zentzuzkoa bada ere. Judizioen bidez (ongiaren eta gaizkiarenak), esanahiaren bilaketa alferrikakoa izan daiteke, “ez dagoelako balio absoluturik”. Wittgensteinek etikoa den judizio bat adieraziko balu, norbaitek uko egingo liezaioke.
Wittgensteinek beste era batean ikusten ditu gauzak, “Hitzaldi bat etikaz” lanean. Hor adierazten du ezin dela proposizio etikoen sistema bati buruz edo balio-judizioei buruz hitz egin. Hitzaldia etikaren hizkuntzaren mugak gainditzeko saiakera bat da, eta honek ez du esan nahi hizkuntzaren erabilera txarra denik, baizik eta hizkuntza bere tokian ez egotea.
Horretarako, Wittgensteinek te-kikaren metafora erabiltzen du: te-kikara baten barruan kabitzen dena kabitzen da, eta ezin da kabitzen dena baino gehiago sartu. Beraz, etika gutxi sartzen da hizkuntzan, balio erlatiboko judizioak bakarrik.
Tractatus lanean ez da argia esparru horretan, ez duelako esaten judizio bat nola egin. Tractatus bizitzako arazoei buruz hitz egiten du, baina ez du galdetzen noiz eta zer esparrutan hitz egin daitekeen bizitzako arazoei buruz.
Etikan, txarra eta ona pentsatzeko esaldiak daude, eta etika judizio erlatiboko esaldi absolutuak izango balira bezala aurkezten ditu, gertakizunei buruz bakarrik hitz egin daitekeelako.
Etika errespetatu beharreko zerbait da, gizakiaren berezko joera bat da, eta ezin da zientzia izan, mundutik kanpo dagoelako. Ezin denez adierazi, mistikoa da. Proposizio horiek guztiak sasiproposizioak dira, eta mundutik kanpokoari buruz hitz egiten dute.
Ikerketa filosofikoak, idazlearen arabera, gertakizun-judizioek dagokion objektuari buruzko informazioa ematen digute. Balio-judizioek objektuarekiko eta subjektuarekiko balioa dute. Beraz, Wittgensteinek dio gizakiak etikoki jokatzeko joera bat duela, baina ez dago etika absoluturik.