Fedea, Arrazoia eta Jainkoaren Existentzia San Tomas Akinokoaren eta Descartesen Filosofian
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,3 KB
Fedea eta Arrazoimena San Tomasengan
Definizioz, arrazoiak filosofiari egiten dio erreferentzia, eta fedea teologiaren oinarria da (Eskritura Santuan oinarritzen baita). Nahiz eta San Tomasek Jainkoa ere bere ikuskeran gehitu, bi ideiok desberdintzen saiatuko da, bakoitzak bere metodoak eta konklusioak izanda.
Akinoko Tomasen ustez, eduki eta metodoetan desberdinak dira filosofia eta teologia. Edukiei erreparatuz, arrazoian oinarritutako objektuak mundu naturalekoak dira, eta fedean oinarritzen direnak, mundu naturalaz gaindikoak. Hala ere, badaude eduki batzuk amankomunak direnak. Metodoari dagokionez, arrazoiaren metodoa (filosofia) abstrakzioa da, eta fedearena (teologia), errebelazioa.
Tomasen esanetan, fedea eta arrazoia batera doaz eta haien artean ezin daiteke kontraesanik egon. Horrela izatekotan, fedeak ez du inoiz huts egiten; hargatik, arrazoia berrikusi beharko litzateke. Kontraesanik ez egotearen arrazoia Jainkoa bera da. Berak sortu ditu arrazoidunak diren izakiak, eta, bestalde, errebelazioaren oinarri da. Hori dela kausa, harmonia bilatzen saiatu zen, filosofiaren eta teologiaren objektua berdina baita.
XIII. mende aurreko pentsalarien ustez, arrazoia ez zen gai bere kabuz egia lortzeko, nolabaiteko argitzapena behar baitzuen (fedearena edo ongiarena, adibidez). San Tomasen aburuz, ostera, arrazoiak bere kabuz lor dezake egia, fedea gidari izan gabe.
Jainkoaren Existentzia: Bost Ibilbideak
Tomas Akinokoa, XIII. mendeko filosofoarengan, Agustinen eta Platonen arteko harremana bezala, Aristotelesen eragina izango du. Honek, bere lanean, Aristotelesen pentsamendua eta kristautasuna bildu nahi ditu. Bere ezagutzaren ikuskera esperientzian oinarritzen da. Jainkoaren existentzia begi bistakoa ez dela aitortzen du eta, horregatik, jotzen du ezagutza sentikorrera eta kasualitatearen legerantz. Aurrerago, zehaztuago ageriko da Jainkoaren existentziaren frogapena.
Existentzia hori frogatzeko, bost ibilbide edo arrazoi ematen ditu:
- Mugimenduaren ideia: Mugimenduan dagoen edozer, beste zerbaitek eraginda izan beharko da, eta lehenengo mugimendu horren eragilea Jainkoa izan behar da.
- Kausa-arazlea: Kausa oro, beste kausa bat eraginda izan behar dela argudiatzen du, infinitura iritsi arte, azken kausa hori Jainkoa izanik.
- Izaki kontingenteena: denok ez izatetik izatera pasatu gara eta aldaketa hori sor dezakeen bakarra Jainkoa da.
- Perfekzio mailena: Argi dago, perfekzio maila desberdinak daudela eta perfekzio irudi horiek Izaki Perfektu batean ikus ditzakegu, Jainkoa dena.
- Munduaren ordena: Kosmosaren ordena dira, baina, mugimendu batzuk daude helburu jakin batera iristeko. Helburu hori jartzen duena eta hara bideratzen gaituena Jainkoa da.
Tomas Akinokoak, aldez, ez du Jainkoaren berehalako ezagupenean sinisten, nahiz eta, bere existentzian sinistu.
Arrazionalismoaren Ezaugarri Orokorrak
Descartes, XVII. mendeko filosofoak, arrazionalismoaren sortzailea da. Europako alde kontinentalean garatutako mugimendu filosofikoa izan zen eta horren errepresentatzaileak Leibniz, Spinoza eta Malebranche dira. Enpirismoaren kontrako mugimendua da.
Arrazionalisten ustez, ezagutza jatorrizko ideietatik dator, hau da, sentimenetatik ez datoz.
Mugimendu honentzako ezagutza sentikorra ez da baliozkoa, askotan huts egiten baitute. Huts egiten duten heinean, ez da unibertsala, ezinezkoa delako indukzio osoa esperimentatu, gauza guztiak ezin direlako esperimentatu.
Enpirismoarekin bat datorren ideia bakarra hau da: objektuen ideiak gure ezagutza betetzen dutela, eta ez objektuak berez.
Aldiz, arrazoia nabaria da eta ez du mugarik. Horretarako deduktiboa erabiltzen da, matematikan bezala.
Arrazionalismoa benetakoa dela konprobatzeko, unibertsoan gertaturiko edozein ekintzatan oinarritzen da. Ekintza horiek kausa bat dute, ezaguna dena arrazoiarentzat, eta harekin ezagutu egiten du gizakiak.