Sofistak, Sokrates eta Platon: Filosofia Klasikoaren Galderak eta Erantzunak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,83 KB
Filosofia Klasikoa: Galderak eta Erantzunak
GALDERAK:
1.- Zein dira sofistek kontrajartzen dituzten bi kontzeptuak? Nomos eta physis.
2.- Zergatik ezagutu behar du gobernariak ongiaren ideia? Ongia ezagutzean, berau imitatuz, ongi gobernatu ahal izateko.
3.- Zer da doxa? Gauzen munduari buruzko ezagutza.
4.- Zertan datza partaidetzaren teoria? Gauzek ideiak imitatzera jotzen dutela, ideiak eredu aldagaitzak direlako.
5.- Zein da metodo sokratikoaren ironiaren helburua? Solaskidea bere ezjakintasunaz jabearaztea.
6.- Zeren bidez lortzen da doxa? Zentzumenen bidez.
7.- Zein da Demiurgoa? Mundu fisiko kaotikoan gauzak sortu zituena.
8.- Nola esaten dio Platonek arrazoimenean ahazturik dauden ideien eskuratzen joateko prozesuari? Anamnesia.
9.- Zeren bidez lortzen da epistemea? Arrazoiaren bidez.
10.- Zergatik dio Platonek aristokrazia ez dela gobernu sistema egokia? Ez da horrela, Platonentzat sistema egokia aristokrazia baita.
11.- Zein liburutan azaltzen ditu argien Platonek bere planteamendu politikoa? Errepublika liburuan.
12.- Zer zion Parmenidesek? Ezer ez dela aldatzen.
13.- Platonen proposatzen digun hiri ereduan… …gobernariek betebeharrez beteko lukete gobernari lana…
14.- Zer izena du eta zer bilatzen du Sokratesen metodoak? Maieutika. Egia unibertsala bilatzen du.
15.- Platonen Errepublikan, nola egotziko zaio gizabanako bakoitzari dagokion talde soziala? Hezkuntza sisteman bakoitzak lortzen duen mailaren arabera.
16.- Zergatik dio Platonek demokrazia ez dela gobernu sistema egokia? Jakitunak eta ezjakinak maila berean jartzen dituelako.
17.- Zein da demiurgoa? Mundu fisiko kaotikoan gauzak sortu zituena.
18.- Zein erlazio dago gauzak eta ideien artean? Gauzek ideiak imitatzen dituztela.
19.- Zertan datza sofisten eta Sokratesen garaiko interesa aurrekoekiko? Sokrates eta sofisten garaian interesa gizakiarengan zentratzen da.
20.- Zein izan zen Platonen maisua? Sokrates.
21.- Zer zioten pitagorikoek? Azken finean, dena zenbakiz osaturik dagoela.
22.- Zer esan nahi du Sokratesen morala intelektualista dela? Ongi jokatu ahal izateko jakituria ezinbestekoa dela.
23.- Zer zion Heraklitok? Errealitatea erabat aldakorra dela.
24.- Justua al da filosofoa gobernari izatera derrigortzea? Ez, hiriak hezi ez badu; prestakuntzak hiriak eman badio, orduan bai.