Pentsamendu filosofikoaren ezaugarriak eta oinarriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,38 KB
Pentsamendu filosofikoaren ezaugarri nagusiak
Lau ezaugarri nagusi daude:
- Arrazionalak: Mitoetan eta tradizioan oinarritutako azalpenak ez ditu onartzen; azalpen arrazionalak behar ditu.
- Errotikoak: Funtsezko erantzunak eta gauzen zentzu sakona aurkitzen saiatzen direlako.
- Kritikoa: Ezarritako iritziei aurre egiten die eta gauzak aztertzen ditu, onargarriak diren ala ez jakiteko.
- Unibertsala: Gure galdera nagusiei buruzko azalpen orokorrak dira. Filosofiaren helburua jakintza oso bat lortzea da.
Zergatik da filosofia lan bukatugabea?
Filosofia lan bukatugabea dela esaten dugu badakigulako ezingo ditugula inoiz erantzun erabatekoak eta bete-beteak eman.
Iraultza zientifikoa eta metodo zientifikoa
Iraultza zientifikoa XVI. eta XVII. mendeetan gertatu zen, aldaketa zientifikoen eraginari esker eta zenbait egileri esker (Kepler, Galileo eta Newton). Iraultza bat da, izan ere, Antzinaroko eta Erdi Aroko egile askok zientzia eta filosofia bereizten zituzten arren, haiei buruzko arrazoibide filosofikoak eta zientifikoak nahasita ematen zituzten; gero, Mendebaldean zientzia modernoa sortu zenean, egoera hori errotik aldatu zen.
Zer da zientzia enpirikoa?
Zientzia enpirikoa naturaren jokabidea gobernatzen duten lege matematikoak ezartzeko gai den zientzia da.
Filosofiaren zentzua eta metodo zientifikoa
Ez da posible filosofia hutsik geratzea eta zentzugabea izatea. Galdera filosofikoak ezin dira metodo zientifikoaren bidez (saiakuntzak, esperimentuak, behaketa, enpirismoa) erantzun.
Positibismoa eta filosofiaren arteko aldeak
Positibismoa egiazko ezagutza bakarra ezagutza zientifikoa dela dioen pentsamendu-joera da. Ikuspuntu horretatik, filosofiak ez du inolako baliorik eta esanahirik, ezin baita esperimenturik egin galdera filosofikoen erantzun zuzenak zein diren jakiteko. Filosofiatik bereizten da, filosofia geure kabuz pentsatzera bultzatzen gaituen jarduera delako, gure arrazoimenetik datorren erantzun bat eman dezagun.
Erlijioa eta sakratutasuna
Ez da erraza erlijioari definizio bakarra ematea. Erlijioa dibinitateaz arduratzen dela esatea ez da guztiz zuzena; erlijio batzuek ez dute jainkorik, eta zuzenagoa da sakratuarekin lotzea.
Filosofiaren eta erlijioaren arteko ezberdintasunak
Filosofia arrazoian oinarritzen da. Agintean edo tradizioan oinarritutako dogmak ez dira onartzen; egia guztiak ikerketa arrazionalaren mende daude. Dena zalantzan jar dezakegu eta erantzun filosofikoak arrazoian baino ez dira oinarritzen.
Literatura, artea eta filosofia
Literatura edertasuna sortzea helburu duen forma artistiko bat da, eta hitzak erabiltzen ditu. Artearen helburua hunkitzea eta sentimenduak eragitea da. Betidanik, filosofia hizkuntzaz baliatu da gure galderei erantzuna emateko.
Erantzun filosofikoen baliagarritasuna (Kant)
Gure erantzun filosofikoak bizitzeko edo jarduteko erabiltzen ditugun aurresuposizioetan oinarritzen dira. Garrantzitsua da aurresuposizio horiek eztabaidatzea, ideien jabe izateko. Immanuel Kanten arabera, modu filosofikoan pentsatzea lagungarria izan daiteke hobeto bizitzeko.