Filosofia Modernoa: Metodo Zientifikoa eta Pentsamendu Politikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,75 KB

Zer da hipotesia eta zer da legea? (Francis Bacon)

Francis Baconen arabera, hipotesia oraindik egiaztatu ez den edo egiaztatu ezin den ideia abstraktu bat besterik ez da. Legea, ordea, egiazkotzat frogatu den eta froga daitekeen ideia da.

Metodo zientifikoa (Francis Bacon)

Francis Baconek bere garaian nagusi zen metodo zientifikoa berrantolatu zuen, Bacon-en arabera, teoria aristotelikoa hitzezko eztabaidarako baino ez zen ona.

Hala, filosofo modernoak aldeztu zuen giza pentsamenduak natura menderatzeko tresna eraginkorrez jabetu behar zuela; Aristotelesek ez zuen horrelakorik nahi. Tresna hori esperimentuak dira, datuak interpretatu eta formatzen dituztenak.

Beraz, metodo esperimental induktiboa proposatu zuen ezagutza zientifiko iturri gisa. Metodo hori naturako gertaera edo fenomeno partikularrak behatu eta aztertzean datza, eta, hortik abiatuta, lege unibertsalak formulatzean, ikusitako ereduak azaltzeko.

Baconek planteatutako metodoa funtsezko aurrerapena izan zen zientzia modernoarentzat, hipotesi zientifiko egokiagoak formulatzea eta errealitatea modu esperimentalean hurbiltzea sustatu baitzuen.


Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu (Makiavelo)

Makiavelorena ez den arren, beti berari egotzi izan zaiona, baina baieztapen horrekin bere filosofia politiko guztia laburbiltzen da. Izan ere, egoera bakoitzerako badago jarduteko modu bat, egoeraren arabera aldatzen dena eta denborarekin aldatzen dena. Beraz, ez dago politika, gobernatzeko modu on bakarra, baizik eta hori momentuaren araberakoa izango da. Ekintza bakoitza bere xedearen arabera justifikatuko da. 

Iraultza zientifikoa

Iraultza zientifikoaren paradigmari dagokionez, hasiera batean, natura aldaezina zela pentsatzen zuten, baina, iraultza zientifikoaren ondoren natura aldagarritzat hartu zuten. Alabaina, beste hainbat “fenomeno”-rekin ere gertatu zen, hala nola, munduarekin. Garai honetan zientziaren autonomiari aurreiritzi teologikoei baino garrantzi handiago ematen ahalegindu ziren. Hala ere, elizaren errepresio gogorrak prozesu honen mantsotzea eragin zuen. Aldi berean, zenbait mugimendu zientifiko berri agertu ziren, adibidez, heliozentrismoa.

Zientifikoei dagokienez, alde batetik, Koperniko izango dugu. Berak batez ere heliozentrismo mugimendua defendatu zuelako izan zen garrantzitsu. Lurrak Eguzkiaren inguruan biratzen zuela baieztatu zuen, eta ez alderantziz, garaiko sinesmen guztien aurka, eta, gainera, Eguzkia sistemaren erdigunea zela uste zuen. Bestetik, Tycho Brahe dugu. Berak batez ere egin zituen behaketa astronomikoengatik izan zen ezaguna, lurra unibertsoaren erdigunea zela eta Eguzkia eta Ilargia bere inguruan orbitatzen zutela. Jarraitzeko, Galileo daukagu, gaur egun ere oso ezaguna. Sorkuntza asko egin zituen baina 2 izango dira garrantzitsuen, alde batetik, teleskopioa eta bestalde, gaur egun erabiltzen den metodo zientifikoa. Aipatzekoa da, Galileori epaitu egin zioten heliozentrismoa defendatu baitzuen, dena den, atzera bota zen eta bere burua salbatu zuen, hala ere, “eppur si muove” (sin embargo, se mueve) esaldi ezaguna esan zuen. Ondoren, Kepler izango dugu. Kepler 3 lege asmatu zituen, eta honengatik izango da batez ere ezaguna, eta hauetan orbita eliptikoak azaldu zituen. Azkenik, Newton dago. Newton ekarpen ezanguratsuak egin zituen, hala nola, grabitazio unibertsalaren legeak eta Newton legeak.


Arrazionalismoa ezaugarri nagusiak 

Arrazionalismoa arrazoimenaren nagusitasuna ezagutza-iturri gisa defendatzen duen korronte filosofikoa da. XVII. Mendearen amaieran sortu zen, Frantzian, eta arrazoia ezagutzarako eta egia jakiteko iturri baliagarri bakartzat hartzea izan zuen ezaugarri.

Hainbat ezaugarri dauzka. Alde batetik, intuizioan sinesten dute. Bestalde, berezko ezagutzari dagokionez, uste dute pertsonek (banakakoek) badutela. Ezagutza hori arrazoia eta logikaren erabileran oinarritzen da. Gainera, arrazionalistentzat dedukzioa, berezko ezagutza eta arrazoia dira oinarrizko printzipioak. Aipatzekoa da Platón, René Descartes, Gottfried Leibniz y Noam Chomsky izan zirela mugimenduaren defendatzaile nagusiak.

Enpirismoa vs arrazionalismoa

Enpirismoa eta arrazionalismoa kontrajartzen diren bi mugimendu filosofikoa izan ziren. Alde batetik, enpirismoaren antzera ezagutza esperientzien bidez lortu daiteke. Bestalde, arrazionalismoaren arabera arrazoia da bidea ezagutza lortzeko. Bi mugimendu hauek ezberdintasun asko izan zuten.

Lehenik eta behin, enpirismoak ez zuen sinisten intuizioan, aldiz, arrazionalismoa sinisten  zuen eta ezagutza lortzeko bide gisa hartzen zuten. Bigarrenik, berezko ezagutzari buruz iritzi ezberdinak zituzten. Enpiristek pertsonek berezko ezagutzak ez zituztela pentsatzen zuten, ordea, arrazionalistek giza banakoek berezko ezagutza zutela uste zuten. Hirugarrenik, arrazionalistek ezagutza arrazoitik eta logikatik datorrela pentsatzen zuten, aitzitik, enpiristek esperientziatik eta esperimentaziotik. Aipatzekoa da, dedukzioa, berezko ezagutza eta arrazoia izan zirela printzipio nagusiak arrazionalistentzat eta enpiristentzat, indukzioa eta esperientzia sensorialak. 


Panteismoa (Spinoza)

Panteismoa mundu-ikuskera eta doktrina filosofiko bat da. Panteisten arabera monoteistek duten unibertsoa, natura eta jainkotasun kontzeptuak baliokideak dira. Panteismoak ez du Jainkoa bezalako zerizan bat irudikatzen, baizik eta lege naturala, existentzia eta unibertsoa (izan zen, den eta izango den guztiaren batura) erlijioek «Jainkoa» deitzen diotenaren kontzeptu teologikoaren bidez irudikatzen da.

Spinoza korronte horretan eragin handiena izan zuen filosofoetako bat izan zen. Hau substantziaren monismoaz eta banakako finituen estatutu modalaz, bereziki gizakiarena, egiten dituen baieztapenei zor zaie nagusiki: "Den guztia, Jainkoarengan da, eta Jainkorik gabe ezin da ezer izan, ezta sortu ere".

Gizakia eta askatasuna determinismoa (Spinoza)

Spinozaren arabera, gizakiek ez dute askatasunik, hau da, ez dira aske. Izenak adierazten duen bezala (determinismoa), egiten dugun guztia zehaztuta dago, eta, beraz, ez gara libre egiten duguna aukeratzeko. Adibidez, pertsona batek harri bat lurrera bota eta harriari galdetzen zaionean, harriak esango du bere borondatez lurrera bota duela bere burua, baina hori ez da horrela, kanpoko zerbaitek eragin baitu egoera hori, hala nola, grabitatearen ondorioz edo gizakiaren ondorioz. Beraz, aske garela pentsa dezakegun arren, hori ez da horrela, jakin ez arren, baldintzek edo kanpoko zerbaitek determinatzen baikaitu. Bere ustez, guk ez ditugu erabakiak hartzen, jainkoak hartzen ditu gure ordez, baina gu ez gara ohartzen.


Enpirismoa ezaugarri nagusiak

Enpirismoa esperientziaren nagusitasuna ezagutza-iturri gisa defendatzen duen korronte filosofikoa da. Enpirismoa batez ere filosofo ingelesek landu zuten.

Bere ezaugarriei dagokienez, alde batetik, ez dute sinisten intuizioan soilik esperientzian. Bestalde pertsona indibidualak, hau da, banakakoek ez dute berezko ezagutza. Jarraitzeko, lehen aipatutako ezagutza hori esperientzia eta esperimentazioaren bidez ezagutu daiteke. Gainera, mugimendu honen oinarrizko printzipioak indukzioa eta esperientzia sentsorialak dira. Aipatzekoa da John Locke, George Berkeley, David Hume eta Niezsche izan zirela mugimenduaren defendatzaile nagusiak.

Ilustrazioa- Ezaugarriak


Alde batetik arrazionalismoaren sema da, hau da,
arrazoia ezagutzaren iturria da.
Bestetik izakiak, hobekuntza eta zoriontasuna lortuko du.
Jarraitzeko, Ilustrazioan agertuko da jainko laiko bat.
Deismoa: Erlijio bat baina Jainkorik gabekoa. Ondoren
gizartean aldaketak gertatu ziren, burgesia sortu zen eta klase
bakoitzak bere baloreak imposatu nahi zituen. Azkenik bakea,
askatasuna eta berdintasuna erabiltzean gizartea hobetzen
da eta zoriontasuna lortzen da.


Kontratu soziala

Kontratu soziala deitzen zaio Estatuaren eta Giza Eskubideen jatorria eta helburua azaltzen duen teoria politiko bati. Ideia honetan oinarritzen da: gizartean akordio handia dago bere eskubideei, betebeharrei eta ezarritako lege eta arau moralen esparruan gobernatzeko autoritatea duen estatu baten existentziari dagokienez. Sinpleago esanda, kontratu soziala
Estatua sortu zuen gizarteko herritarren arteko akordioa da. Aipatzekoa da, Rousseauri esleitzen zaiola, baina. Ondoren, Locke, Hobbes… beraien ekarpena egin zutela.Alde batetik, Rousseau izango dugu. Rousseauk gizakiaren berezko ontasuna aitortu zuen, egoera naturalean dagoenean. Egoera natural hori ideala da, eta gizakiak, basati eta askea izanik, modu on eta bihozberan jarduten du orduan. Lehia, lan banaketa eta jabetza pribatua ezaugarri dituen gizarteak bihurtzen du gizakia oldarkor eta insolidario.

Bestalde, Locke dago. Lockeren arabera, gizakiek eskubide batzuk izan behar zituzten, besteak beste, jabetza bat mantendu ahal izateko eskubidea. Hau da, norbait lapurtzen edo beste norbaiten etxean sartzen saiatzen bada, jabeak defendatzeko eskubidea zuen. Gainera, gizakien bizitza defendatzeko eskubidea zegoela ere uste zuen, eta, beraz, norbaitek beste pertsona baten bizitza arriskuan jartzen bazuen, hark bere burua defendatzeko eskubidea zuen. Honetaz aparte, John Lockeren pentsamenduaren arabera, gobernua errege batek eta parlamentu batek osatu behar zuten. Parlamentuak adierazten du herri-subiranotasuna, eta bertan egiten dira erregeak eta herriak bete behar dituzten legeak. Horregatik, erregeak ezin zuen nahi zuena egin, eta legea urratuz gero, beste edozein hiritar bezala, zigortu egin behar zen. Beraz, erregea txarra bada, parlamentuak botatzeko aukera izan behar zuen.Azkenik, Hobbes ere ekarpenak egiten aritu zen. Homo homini lupus esaldi ospetsua, egia esan, Plautok sortua da, baina Thomas Hobbesek egin zuen ezagun, uste baitzuen gizakia berekoia baino ez zela, bere eskubide naturala hertsatzen duten eta espeziea akabatuko zuten legeengatik izan ez balitz. Gerra zibileko garaikoa da. Hortaz, konsideratzen du gizona gaiztoa dela(“Homo Homini Lupus”). Aipatzekoa da gizona guztiz askea dela eta bere naturaren arabera bizi dela. Hori dela eta, Estatu honetan aurkitzen du gerra bat non danak danen kontra dauden eta, egoera honetan, ez da posible bizirautea. Hori dela eta, gizarteak “paktu sozial” bat sortzen du. Aurreko ildoari jarraituz, “Homo homini lupus” esaldia Platonek sortua da, baina, Hobbesek egin zuen ezagun.